 |
Legazpi aundiari
(1897)
Zure omena baño lenago
desegingo da brontzea,
opa zaiguzu talluntz eder au
maitaro agurtutzea.
Agur, Legazpi, zuk nai zenduen
Urdanetak laguntzea,
guztiyon onran elkarturikan
ezpata ta gurutzea.
Kolon ta Magallanes,
Elkano altsuak,
ta beste milla izen
kondairan jasuak,
illak eta biziyak,
lur ta itsasuak,
alaitzen ditu gaurko
egun doatsuak.
Begiratzen diyote
beren lagunari,
Zumarragako seme
ospatsu danari,
Filipinak beretu
zizkana «amari»,
euskaldunen onra dan
Legazpi jaunari.
|
 |