www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste bertsoak
Pedro Mari Otaņo
1895-1910, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertso guziak, Pedro María Otaño (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Anaitasuna

        (1897)

 

Ikusirikan arrai zatarrak,

arrapatutzean aula,

erruki gabe bizi-bizirik

sabeleratzen duala,

gisa berean pizti gogorrak

menderaturik argala,

onen karraxiz kupitu gabe

puskatzera daramala,

gizonak oei begiraturik

esaten du bereala,

ikaraturik nola indarrak

daukan agintea ala,

«arrazoiaren argirik eta

zentzu gabeak dirala»;

ta sinisturik bera askozaz

biotz obekua dala,

jakiñik Jaunak zentzua eta

kupira eman dizkala,

pentsatutzen du alako lanik

egiñgo ez lukeala...

Aitortutzen det lotsa aundi bat

barrenen sartzen zaidala,

iduriturik iñoiz gizona

piztiak beziñ zitala.

 

aurrekoa hurrengoa