www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste bertsoak
Pedro Mari Otaņo
1895-1910, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertso guziak, Pedro María Otaño (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Gaztelu-Gorriya

        OROITZA

        (1906)

 

Aditu det ill dala

Gaztelu-Gorriya,

nere adiskide ta

lagun aundiya;

aiñ zan gizon prestuba

ta maitagarriya,

etzuben ezagutzen

zer zan txarkeriya;

biyotzez garbiya

ta buruz argiya,

txit bertsolariya,

leial geiegiya;

sinisten det arentzat

dala gloriya.

 

Nere lagun maitia,

mundutik joan zera,

toki ederraguak

ezagutzera;

zeruban irten zaitez

noizik beiñ atera,

San Pedrorekiñ jolas

batzuk egitera,

beiratubaz beera,

gu gauden aldera;

deitubaz orrera,

zure aldamenera...

itxon zazu pixka bat,

laster or gera.

 

aurrekoa hurrengoa