Arana eta Goiri'tar Sabin zanari bere eriotzaren irugarren urte-mugan
(1906)
Illbeltzak ogei ta sei zituben,
neguba bete-betian,
milla zortzireun irurogei ta
bostgarrena zan urtian,
Abando deitzen dan Bizkaiako
erri pozgarri batian,
seme maite bat munduratu zan
jende prestuben artian.
Arana eta Goiri'tar Sabin
izendatu zuten bera,
ta txit gazterik aurreratu zan
gauz asko ezagutzera;
ainbesteraño maite zituben
euskaldunak eta euskera,
bere biziya emateraño
Jesukristoren antzera!
Leñargitia, ziaditsua
leial da kupidakorra,
biotzberaa zan ezin geiago
eta jainkoti jatorra;
guregatikan igaro zuben
bizitza latz ta gogorra,
nola ordaindu euskaldun danok
berari diyogun zorra?
Bera izan zan, Sabin aundiya,
ondokidatu ziguna,
gaur euskaldunok ainbeste maite
degun dierritasuna;
Jesusen gisan edan zituben
ozpiña ta beazuna,
gaur ez dakit non egongo giñan
euki balu osasuna.
Goitanditasun neurrigabia
nola zeukan gu denontzat,
ezagutzeko diñ etziranak
iduki zuten erotzat;
bañan bideko arantz ta larrak
artu gabe aintzakotzat,
aurrera joan zan. Ai, gaur bagendu
beste alako gizon bat!
Aberatsa zan, bizi zeikian
lasai losintxak entzunik,
ez balu izan gureganako
ainbesteko naitasunik;
Galdu zituben ondasun asko
eta biziya azkenik;
esker gabiak ez du merezi
euskaldunaren izenik!
Milla bederatzireun da iruban
gauzak aiñ gaizki zebiltzan...
Azaroaren ogei ta bosta
nola ez gogoan izan?
Sabin leiala kaltarraitua
aiñ gogor bere bizitzan,
Sokarrietan ogei ta eme-
zortzi urterekiñ ill zan!
Jaungoikua ta Lagi zarra zan
bere azalkai jakiña,
eta gazterik ill zuten penak,
o, euskaldunak, zer miña!
Jaso dezagun bere bandera,
egiñ zagun alegiña,
ez dakitenai erakutsiyaz
maisu zanaren dotriña.
|