 |
Laurak-bat
Euskal jauregi onen gañean
or dago Ama Euskera,
etorri dana lotsagarrizko
kate gogorrak austera,
gelditzen zaigun bide bakarra
semeai erakustera,
lagun dezagun izan gaitezen
len beziñ libre ostera.
Euskal-erriyak, etsai
asko garaiturik,
beiñere katibatu
ez du mendekorik;
ta besteak indarra
legetzat arturik,
eduki nai gaituzte
ankaperaturik.
Gure etsai zitala
arrazoiz balebill,
gu egongo giñake
ixil eta umill;
bañan altxako gera
txarkeriz baitabill;
katibu bizi baño
naiago degu ill.
Eskatutzen dizutet,
anai ta lagunak,
laster buka ditezen
lotsazko egunak;
Amerika librean
gauden euskaldunak,
lenbiziko ojuba
eman zagun, jaunak.
|
 |