Beste bertsoak Pedro Mari Otaño 1895-1910, 1994 [liburua osorik RTF formatuan] [inprimitzeko bertsioa PDFn] [Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Bertso guziak, Pedro María Otaño (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1994.
«Bukatu bitez gaiztakeriak...»
(1905)
Bukatu bitez gaiztakeriak,
zintzotu bitez eruak,
eta utzi bitza jende zitalak
urte zarreko lekuak;
gu, euskaldunok, naspilla gabe,
izan gaitezen lenguak,
unte berriak bekar pakea
eta guretzat Fueruak.