 |
Gure Aritza
(1906)
Gernikako arbola
da euskaldunena,
gure biotzak guztiz
maite dubena,
munduban izandu dan
aritzik onena,
Iparragirre zanak
kantatu zubena;
Igartu zan lena,
badu ondorena,
seme berarena,
liraiñ ta lerdena,
aitaren lege bera
dakarkiena.
Eman da zabaldurik
munduban frutuba,
Buenos Aires-en egon
zan landatuba,
Plaza Euskeran bere
seme indartuba,
ikusi degu azi
eta edertuba;
landare santuba
berriz aldatuba,
zañak urratuba
dago igartuba,
Laurak-Bat-en baratzan
txokoratuba.
Bañan Laurak-Bat-ean,
Gernikan bezela,
ezagun da aritza
maite dutela;
ikusirikan zarra
illa zeguela,
ordaña jarri dute
gazte bat berela;
ikusi det bera
sasoi dakarrela,
guztiak orrela
jakiñ dezatela
euskera sekulan ill
ez ditekela.
|
 |