 |
Laztan edo musurik onena
(1899)
Musuak beti izan
dute aitamena,
gozo ta eztitsua
da txit amarena,
aurrak igarri gabe
artu lezakena,
bañan pozkidatutzen
du aren barrena,
zergatik au dan izan
leiken ederrena.
Sentitzian far-irri
semetxuarena,
iduriturik dala
esker leialena,
neurririk gabia da
amen zoramena,
bere berdiñikan ez
duben gozamena.
Nola ez du beteko
musuz aur lerdena,
ezpañetan jarririk
biyotz beraaena!
Musua gerta leike
atsa ta zekena,
edo faltsua ala
nola Judasena,
ta ondoren tristia
berak lekarkena.
Naitasunik gabeko
musua da azkena,
askok oituragatik
—au ez al da pena?—
begiyak itxututa
ematen dutena,
ez egitiagatik
paper lotuena...
Musua izan leike
ezpaiñ utsarena,
animarik gabeko
abo otzarena,
au da musu saldua,
musurik txarrena...
Bi biyotz maite bildu-
tzian alkarrena,
o zer poza dan musu
batek dakarrena!...
Argatik eman oi da
al dan azkarrena.
Bañan bada musu bat
laztan aundiyena,
ta musu guztiyetan
maitagarriyena,
goguan gelditzen dana
musutan geiena,
gizonak aita izan
arte ez dakiyena:
oñazez nabaiturik
emazte zuzena,
berari lagunduaz
al dan gogozena,
eta iritxitzian
trantze garratzena,
argiraturik sano
seme berarena,
irabazirik onla
aita-ren izena,
limurtzen da gizonik
danik zikoitzena...
Ta artuaz arpegi
andretxuarena,
estaliyaz esker ta
malko gozoz dena,
musua da senarrak
ematen dubena,
nik ezagutzen deran
musurik onena.
Amak, barka zazute
nere oroimena,
zergatik izango det
beti aitormena,
amatxoren musua
dala santuena.
Pehuajó, 23 de Febrero de 1899
|
 |