 |
Maitaro
(On Migel Oñateren musikan)
Agertzen zeranean
goizean goizetik,
illeak apainduaz,
zere gelatxotik,
atarira begira,
leiotxoan txutik,
eguzkiak agurtzen zaitu
mendiyaren ertzetik.
Txori txiki politak,
arboletan iyuak,
bidaltzen dizkitzute
pipirripiyuak.
Azkenik, denak joanik,
eziñ utzi
leku au nik.
Izan zaite nitzaz
erruki,
ez beti penatzen
eduki.
Beti, beti...
Zenbat gau eta egun
pentsatutzen zugan!...
Biotza
erretzen
dadukat
nik suban...
Nere biotz gaxua
puska bat zugana
dijoa, maite laztana.
Esan zaidazu itz alaiez:
Baietz, baietz...
Alkarri egiñikan
anparo,
biziko gera biyok
luzaro
maitaro.
|
 |