Oroitza
(1906)
(Orfeón Donostiarra-ri)
Donostiyako kantaridiya
gallendu dala Parisen
El Pueblo Vasco-n irakurri det
eta zenbat poztu naizen!
Ezagututzen zaituztet eta
ni ez naiz ortzaz arritzen;
penaz bizi naiz ez detalako
zuen kanturik aditzen.
Orra merezi dezuten legez
zuen izena omendu,
len etziñaten orain bezela
mundu guztiyan lenendu;
euskaldun fiñen aunditasuna
iñork ez lezake kendu,
gallen giñake gauza denetan,
elkar artuko bagendu.
Lenago ere nik zuek beziñ
iaiorik ez nuben senti,
egiyaz oraiñ egiñ zerate
ospatsu eta omenti;
eziñ agindu neizukete ta
biurtutzen naiz arrenti:
euskaldun jaio giñan guztiyok
elkar maita zagun beti.
Buenos Aires-en,
1906-garren urteko Uztaillean
|