www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste bertsoak
Pedro Mari Otaņo
1895-1910, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertso guziak, Pedro María Otaño (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Zugandik urruti

        (1899)

 

Mendi gurtuak, urruti zaute,

ai, au pena aundi eta lotsa!

Ez dakit nola zuek utzita

etorri nintzan ni onontza.

 

Sagasti, gaztaiñ, aritz, batzarre

ta kanpai alaiaren otsa,

nola sendatu aldegitean

lertu zitzaidan, ai!, biotza?

 

Gaztea negon ta beregana

deitzen ziran itsasoak;

utzi nituen aita ta ama,

zartutako gurasoak.

 

Baserri txuri maitean biak

negarrez urtzen gaixoak,

geroztik beti aruntz begira

zabalik dauzkat besoak.

 

Aita, amatxo ta lur maitea

utzirik urruti junak;

zertako ditut ugaritasun

eta aberastasunak?

 

Zertako ditut pozik gabeko

gezurrezko ontasunak?

Egarririkan illtzen ez duten

gurutzeko beazunak.

 

Zu utzitzean, nere biotza

egin zitzaidan bi parti;

geroztik non-nai arkitutzen naiz

doakabe ta bakarti.

 

Esna ta lotan, gau eta egun,

zutzaz oroitutzen beti;

Ama, barkatu! (bis)

Ni eziñ neike bizi

zugandik urruti.

 

aurrekoa hurrengoa