 |
Urdaneta-ko Andres aundiari bere talluntzaren agerkeran
(1904)
Seme jatorrak, o, Urdaneta,
egun pozgarri onetan,
makurtzen gera zure talluntza
goitituaren oñetan;
omen aundiko gizonak beti
izan dira euskaldunetan:
Elkano, Legazpi ta beste asko,
zu bereziya denetan.
Mejikotik joan ziñan
Filipiñetara,
itxumenian zeuden
baztar aietara;
gurutzearen argiz
zuk fedea para,
ta illunpetik irten
ziran argitara.
Urdanetako Andres
jakintsu aundiyak,
Billafrankako seme
aiñ miragarriyak,
ta zure lagun portitz
Legazpi argiyak,
bedeinka gaitzatzute
zerutikan biyak.
Buenos Aires, junio de 1904
|
 |