Beste bertsoak Pedro Mari Otaño 1895-1910, 1994 [liburua osorik RTF formatuan] [inprimitzeko bertsioa PDFn] [Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Bertso guziak, Pedro María Otaño (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1994.
Egurretan
(De hacer leña)
(1904)
Nere aita ta anaia
joan zaizkit perira,
ta biyak apaltzera
laster emen dira;
surik ez neukan eta
presaka mendira
etorri naiz, egurra
daguan tokira;
sorta egin det eta
nuan baserrira.