www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste bertsoak
Pedro Mari Otaņo
1895-1910, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertso guziak, Pedro María Otaño (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Iñuzente-eguna!

        (1902)

 

Gaitzik gabien egun onetan

jaio zan gure aita zana,

urtiak joanik egun berian

ill zan amatxo laztana;

iru arreba umerik illak,

anai bat berriro joana,

guri kendu ta eraman ditu

Jaungoikoak beregana.

Irakurliak, erreza zagun

denok aitagure bana!

 

aurrekoa hurrengoa