www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Beste bertsoak
Pedro Mari Otaņo
1895-1910, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bertso guziak, Pedro María Otaño (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Biyotza

        (1906)

 

                Ara nun diran mendi maiteak,

                ara nun diran zelaiak...

                              Iparragirrek Endaian

 

        Luziok Altsasun:

Orra iritxi, ementxen gera,

Eujenio, biyok Altsasun,

esan zaidazu zure biyotza

barrenen kabitzen zaizun.

Aurki Tolosan... O, Jaungoikua!

Nik onenbeste ondasun!

Amets ote dan galdezka nago,

ez dakit nola erantzun.

 

        Eujeniok:

Aspaldiyetan biyok gendukan

onera etorri naia,

gure biyotzak pozkidatzeko

oraiñtxen dator garaia;

begira zagun, ara or bertan

Gipuzkoako arraia...

Trena badator, igo gaitezen,

guazen lenbailen, anaia.

 

        Biyak:

Aurki Aralar atzian utzi

ta Tolosan gera laster,

alderatutzen ari gerade

gure Jainkuari esker;

ara or gure Paradisua

ama on bat beziñ eder,

bildurrez nago pozarez pozez

egiñgo ote deran ler.

 

                Buenos Airesen,

                1906-garren urteko Apirillaren 25-ean.

 

aurrekoa hurrengoa