Beste bertsoak Pedro Mari Otaño 1895-1910, 1994 [liburua osorik RTF formatuan] [inprimitzeko bertsioa PDFn] [Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Bertso guziak, Pedro María Otaño (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1994.
Urte zar
(1900)
Agur, urte zarra ta
eunki argiduna,
orrenbeste mirari
egin dituzuna.
Ill da zure indarra
ta aunditasuna,
azken orduan zer da
uzten diguzuna?
O, zer atsekabeak!
Zer illuntasuna!