www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesusen amore-nekeei dagozten zenbait otoitzgai (III)
Sebastian Mendiburu
1760, 1905

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesusen amore-nekeei dagozten zenbait otoitz-gai (Irugarren liburua), Sebastian Mendiburu (Patrizio Antonio Orkaiztegiren edizioa). Eusebio Lopezen etxean, 1905.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LXXXI.garren OTOITZ-GAIA

ZERGATIK EZ DUTEN ANITZEK
ATERATZEN BEREN KOMUNIONEETATIK,
ATERA LEZAKEENAREN LAURDENIK ERE

 

        Lenagoko otoitz-gaietan ekusi dugu guk, zertara datorkigun guri geren komunionean gure Jesus maitagarria; edo ekusi dugu, Jesus datorkigula sulezekoak gugandik aienatzera, munduko aurkeri eroak begitan guri arreraztera, aragiaren naikunde loiak utzeraztera, geren aztura gaistoak urratzen, ta geren pasione galgarriak eskuratzen guri laguntzera; ta Jesus datorkigula, gure adimentu, ta naibide edo borondate elbarriak sendatuak, eta sendortuak guri uztera; ta gu gerok uztera, graziaz, birtutez, ta zerurako irabazi ederrez beteak; eta denbora berean, poz-atsegin andiekin gu gerok uztera.

        Baña artzen ote dute au guzia komuniatzen diran guziak?— Ez noski, ta laurdenak ere, osoro beintzat, eta bear bezala.

        Zergatik ote?— Ori da guk gaurko geren otoitzean astiro, kontuz, ta ongi-ongi ekusi bear duguna, orrenbat ondasun galerazten dizkiguten gauzak, geren baitatik lenbaitlen guk aienatzeko.

 

 

A.

Bakan komuniatzen diranak,
galdu oi dituzte komunioneko
ondasun guziak, edo beintzat anitz

 

        1. Atozte nigana (dio gure Jesusek aldareko bere Sakramentutik Matth. 11. 23); atozte, neketan zabilzten, ta kargapean arkitzen zarazten guziok; eta nik emain dizuet zuei komunione oneko zeren bokadua; ta nere bokadu orrekin zuek artuko dezue, zeren lanean zuek, edo zeren bidean, irauteko bearko dezuten indarra ta laguntza.

        Zer ote dira gure Jesusek billatzen dituen zorioneko langille, ta bidari oriek.— Adinetaran dira bataiatu guziak.

        Zer neke ote dira, langille, ta bidari oriek dituzten nekeak?— Sulezekoen aldetik, lurrekoen aldetik, eta beren korputzen aldetik etorri oi zaiztenak batzuek, eta besteak beren oitura gaistoen ta pasione asaldatuen aldetik izan oi dituztenak; eta, guziak dira, alkar artzen dutenean beintzat, guztiz izugarriak.

        Nekatzen du sulezekoak bataiatu gaisoa, andik edo emendik, eta berak dakien eran egin oi diozkan bere tentaldiekin.

        Sulezeko amurratuaren tentaerak dira tristuraz bata, ta irañez, ta suz, edo naikunde makurrez bestea beterik uztea. Bata ta bestea agitz nekatzen dira, sulezekoaren tenta-er oriek beregandik kendu naiez dabillen denboran.

        Eta, sulezekoaren tentaerak guti bailira bezala, tentatzen dute bataiatu bera lurreko gaistoak ere: tentatzen dute bere lagunak, eta arrotz galgarriak; eta tentatzen dute ori oriek, batzuetan beren erriertekin, ta beren itz bidegabekoekin; ta besteetan gezurrezko asmazioekin, edo zenbait beste txarkerirekin: ta au guzia eme-emeki, ta, gure Jaungoikoaren izenean bataiatu berak eraman bearra, neke andizko egiteko gogorra da.

        Beste tentatzallerik ez duenean ere, berekin du bataiatu gaisoak bere burua, edo bere aragia.— Bataiatu beraren aragi au makurtua dago beti atsegin txar galgarrien loietara; ta, ara ez dedin bataiatu guzia, bere aragiarekin beti tiraka ibilli bearra, lan, edo egiteko ongi nekagarria da.

        Beren egiteko gogor onen gain badute besterik ere, len gaizki bizitu izandu diran bataiatuak; badituzte alabaña leneko beren bekatuak utzi ziezten zauriak, aztura gaistoak, eta pasione asaldatuak; eta oriek guziak beti jartzen dira bataiatu beraren etsaien alde, ta lagun.— Zer ekusten ez dute, bada, bataiatu gaisoak beren zauriak sendatzen, beren azturak urratzen, ta guztiz asaldatuak arkitzen diran beren pasione sutuak eskuratzen ari diranean.

        Oriek orretan ari diranean, an bertan dira aztura gaistoen, ta pasione galgarrien alde etorriak, sulezeko etsai amurratuak: eta guziak elkar artu ezkero, au oriek ordu artan artzen duten bezala, nork daki zenbat egiteko, ta neke eman oi dieten bataiatu berei?

        Ekusten dituzu bataiatu gaisoen neke gogorrak.

        2. Eta zer kargeri ote da bataiatu beren orduko kargeria?

        Gure Jaungoikoaren uztarria; ta, Jaungoiko beraren Legeak dakarren neke guzia; ta beren Jaungoiko bera bataiatu berak gauza guzien gain, edo beste gauza guziak baño geiago, ta garbi-garbiro maitatu bearra; beren emengo etsai berei ere begitarte on biotzezko bat egin bearra: ta denbora berean oriek berak beren begiei, beren bearriei, ta beren miari, ta gorputz-anima guzi-guziari, nai ez lukeen anitz gauza eragin bearra: nori berea, ta bear den orduz, eman bearra; besteri egin bage bein ere, orietatik batek ere beretzat naiko ez luken gauzarik txikiena: ez dakinari al dutena erakutsi bearra: bearrean arkitzen denari lagundu bearra; ta, bear diran beste gauz anitz goizetik arratseraño egin bearra. Ori guzia da bataiatu onak eraman bear duten zeruko karga.

        Atozea, ta guk len adirazi dugun adiña nekatzen dena, ta era onetako kargarekin dabillen bataiatua, ez da gizon ongi urrikalgarria? Ez da noizean bein atseden-bearra, bokadu onak artuz, indar berriak artzeko? Au ark mugaz, ta garai onean ez egitera, ez da lertuko laster, ta illa geldituko bere kargupean, edo bere bekatuaren atzaparretan?

        Ori gerta ez dakion, da gure Jesus maitagarriaren deia, ta komunioneko maia ederki prestaturik Jesusek idukitzea.— Ara bear du, bada, asti ta maiz, bere nekeetan ta Jaungoikoren Legeko bere uztarpean illik erori, ta bekatuaren loiean gelditu nai ez duen bataiatuak.

        Au guzia guri gure Jaungoikoak ederki adirazten digu, Elias zeritzan profetari bein gertuturikako gauza batekin.

        Jezabel zeritzan Israelko erregin gaisto batek ezin ekusi zuen profeta.— Zergatik uste dezu? Zeren gure Jaungoikoaren gauzetan guztiz zorrotz-zuzena zen Elias, ta Jezabel gaistoak ezin eraman zuen aren zuzentasuna, ta zelo garbia.

        Gaztigatzen dio bein Jezabelek profetari, ez diola ematen egun bateko bizia baizik.— Au ark aditu orduko, ematen dio bere igesiari; sartzen da bakarrik baso batean, ta badabil an, batere gelditu bage egun bateko bide guzian.— Nekez, ta kezkaz zena beterik gelditzen da gero arbola baten ondoan profeta. Eskatzen dio au bere Jaungoikoari, atera dezala lenbaitlen emendik: aspertu dela bizitzez, ta eraman dezala bertatik, edo geiago luzatu bage, beste mundura.

        Bere otoitz au Jaungoiko maitagarriari egin ondoan, zekarren bere nekeak garaitzen duela, gelditzen da lo Elias profeta.

        Ura an loak artu, ta laster agertzen zaio Eliasi zeruko Aingeru bat. Iratzartzen du Aingeru onek Elias, ta erraten dio: Orra ogia bere urarekin, ta jan zazu orain zuk.— Ekusten du Elias profetak bere aldamenean opilautspean erre bat, eta taza bat ur: eta ura jan-edan ondoan etziten da berriz lo.

        Agertzen zaio berriz Aingeru bera; ta, len bezala, berriz ere iratzarririk, erraten dio Eliasi: Ea: zertan zaude zu or? Jaiki zaitez laster, ta fite, ta jan zazu berriz ere; bada bide luzea da zuk daramazun bidea; ta orregatik da indar andiak eskatzen dituen bidea.— Jaten, ta edaten du berriz profetak: artzen du bidea, ta badabil orduko bere jan-edanak emanikako indarrarekin berrogei gauez, ta berrogei egunez, batere gelditu bage, Oreb zeritzan, Jaungoikoaren mendira igan artean. 3. Reg. 19.

        Ekusten dezu? Orra bada, gure egunetan gertatzen denaren aintzura, edo itzal eder bat.— Noren aintzura, noren itzala, edo noren imajina dela, deritzazu zuk, profeta?— Ongi bizi den, ta obeki komuniatzen den anima bataiatuarena.

        Zer ote da Jezabel deritzan erregin au?— Gure aragi gaisoa, bere pasione, ta lagun galgarri guziekin.

        Zer ogi ote da ogi autspean erre au?— Aldareko gure Sakramentua.

        Eta Eliasek artu zuen taz ura?— Aldareko gure Sakramentu berak dakarren grazia.

        Oreb deritzan, Jaunaren mendia?— Ongi komuniatzen diranak erdisten duten zeruko gloria.

        Zer gertatzen ote zaio emengo bataiatuari?— Gaizki bizi bada, bake gaistoan bizitzea Jezabelekin, edo bere aragi gaistoarekin, ta, onen alde diran pasione asaldatuekin, sulezeko galgarriekin, ta emengo mundu galduarekin.— Zorigaiztoko ongi etortzea da, era onetako orien ongi-etortze ori; bada sulezera zuzen-zuzen daraman ongi etortzea da, orien ongi etorer gaisto ori!

        Baña ongi bizi bada bataiatua, gaizki dator munduko, sulezeko, ta bere baitako, edo barreneko etsai gaistoekin: ta etsai oriek dabiltza beti nondik galeraziko duten, edo nola erabilliko duten bekatuz bekatu bataiatu gaisoa.

        Orretarako egin oi diozkate oriek anitz txartzen, ta beren txarkeriekin eman oi diozkate anitz keri, ta naigabe.

        Orrekin agitz astuntzen zaio bataiatuari bere Legeko uztarria, ta atsekabe miñez betetzen zaio bere bizitza.

        Zaitzen zaituen zere Aingeruak, zure konfesariak, edo ongi nai dizun besteren batek adirazten dizu zuri zere nekezko aldi orietan Elias profetarena, edo jan dezazula zuk zere komunioneko maian bein ta berriz, ta maiz; ta, zere jate on orretatik ateratzen dituzun iudarrekin ibilli zaitezela gau ta egun bekatuaren loian bein ere gelditu bage. Zuk egitera, oriek zuri adirazten dizutena, igain zara zu, bai, azkenerako Oreb mendira, edo zere Jaungoikoaren erresumara.

        3. Baña zuk ori egin lekuan, bakan bazoaz zu zere komunionera, gertatuko zaizu zuri Elias profetari gertatu bearra, egin ezpalu profetak, bere Jaungoikoak Aingeruz adirazi izandua.

        Zer gertatuko ote zitzaion Eliasi, ark ez egitera, bere Jaungoikoak ari adirazia?— Ill galdua basoan gelditzea: bada, ori baizik, ezin gerta zekikeon baso-eremu batean nekez, ta flakiaz beterik zetzan Eliasi, jan ezpalu bein ta berriz, ta bear zituen indar guziak artu arteraño, Jaungoikoaren Aingeru onak ekarri ziona.

        Ekusten dezu, zergatik ez dabiltzan zeruko bidean, ta zergatik bekaturatzen diran bataiatu anitz?— Zeren berandutik berandura, ta bakanegi artzen duta oriek, komunioneko beren janaria; ta zeren beren etsaiaren nekeak, eta beren Legeko kargak, edo uztarriak, arkitzen dituen oriek indar gutirekin, ta flakiaz, ta naigabez ongi beteak.

        Ez da ala, bekatuz bekatu zabiltzan anima? Ez dezu zuk zerorrek ekusi izandu, maiz komuniatzen ziñan denboretan aisago garaitzen zenituela zuk zere etsaiak, eta neke andirik bage eraman oi zenuela zuk zere Lege-uztarria, ta errazki egiten zenituela zuk, zuri zegozkitzun lanak?

        Orra bada nondik datorren zure kaltea, ta Jesusek bere aldarean, edo komunionean eman oi dituen ondasunak zuk ez-artzea.

        Zorionekoa zu, orain ezaguturik zuk zere galbidea, uzten badezu bertatik, emen zuk bertan artzeko beste ondasunduna; edo, utzirik zuk oraindañoko zere nagitasuna, jaikitzen bazara zu geroz geiago, nagitasunean lorik ez egiteko asmoan; ta jaten badezu zuk, zere Jaungoikoak bidaltzen dizun komunioneko ogia; ta jaten badezu, zere etsaiak garaitzeko, ta zeruko bidez zuzen ibiltzeko, bearko dezun adiñetan, ta jan bear den eran.

 

 

B.

Bear den eran egiten ez diran
komunioneetatik datozen kalteak

 

        Bi aldetara zikin dezake batek bere biotza, edo bere anima: zikin dezake bekatu larriz ta zikin dezake bekatu arin-txikiz.

        Lenbiziko bere zikintze galgarri au kendu bage komuniatzen den animak, galtzen ditu komunioneko ondasun guziak.

        Zikiñ er au bere baitatik anima berak kenduagatik, kentzen ezpaditu bigarren zikiñerak edo bekatu larrien arrautsak, galduko ditu, guziak ez, baña bai komunione bereko ondasun-zati anitz, eta andiak. Ori da orain guk astiro ekusi bear dugun gauza, komunioneko ondasun guzien irabazbideak zuzen artzeko.

        1. Bai, galduko ditugu guk geren komunioneko ondasun guziak, bekatu larriekin guk geren komunionean Jesus artzera.

        Zergatik uste dezu?— Zeren egiten diogun guk orretan gure Jaungoiko-gizon Jesus maitagarriari, egin dakikeon bidegaberik eta txarkeririk andiena; sartzen dugu alabaña guk bekatu zikin izugarriak bereturik dadukan geren gelan, edo barrenean: ta ez diogu guk emen ematen gure Jesus maitagarriari, tokirik txarren txarrena, ta bekatuaren oinpea baizik.

        Eta nola, nai dezu zuk eman dakigun guri leku txar, itsusi, zikin onegatik komunione oneko ondasunetatik batere?

        Guri oriek aldi orietan Jesusek ematea lizake, Jesusek berak bein adirazi zuen bezala, gauza guztiz itsusi bat egitea; bada lizake ezkurra, ta bazka zikiña baizik nai ez duen txerriari perlak, eta margarit ederrak ematea: ta ori, dakusazun bezala, eroaren lana da, ez jakiundez beterik dagoen Jesus onarena.

        Errege batek deitu zituen bein bere semearen ezteietara, errian arkitzen ziranak, eta ara joan nai izandu zuten guziak. Sartu ziranak an, laster ta fite bete zuten ezteietako maia.— Sartzen da gero Errege ezteilea, ezteietakoak zer eran an arkitzen ziran ekustera. Ekusten du an bat ezteietako soñekorik bage. Urbiltzen zaio, dagoen tokira, ta erraten dio: Atozea, ta nola sartu zara zu, ezteietako barazkaltegi onetara, onarako bear zen soñekorik billatu bage?— Mututu zen gizajoa; ta gelditu zen, errege galdegilleari zer erantzun etzuela.— Itzultzen da orduan errege bera bereetara, ta erraten die: Orie, esku-oñak loturik, bota zazue alkegabetzar ori arako urruti artako illunbera, izan dezan an betiko negarra, ta betiko bere ortzen karraskada amurratua.

        Au guzia gure Jesusen parabola da (Matth. 22.); baña parabola, orain guk diogun au ederki guri adirazten diguna.

        Errege andi eztei-emalle au Aita eternoa da. Onen Semearen ezteiak komunioneko jan-edan guztiz goiso ondasundunak. Onara deiturikako jendeak, Elizan bizi diran bataiatu guziak dira. Ezteietara, ezteitako soñekorik bage doana, gure Jaunaren graziarik bage aratzen den edozein da, edo bekatu larriz zikindurik arkitzen den anima.— Etzaio ezer, edo deus ematen, era onetan aratzen den animari. Andik ateratzen da anima erromes beartsu au, zeruko bokadurik, edo Sakramentuko ondasun bat artzen ez duela. Eta era orretan, orrela komuniatzen den anima mundu onetatik ateratzera, eternidade guzi-guziko sulezera bota bearra da.— Eta orra non, bere komunionetik ondasun andiak atera bearrean, ateratzen dituen izurri gaisto bat, eta bere eriotza, gaizki komuniatzen den edozeñek, edo bekatu larriarekin komuniatzen den animak.

        Au guri adirazten digu gure Jaungoiko maitagarriak, bere Seme Jesusen Ezteiekin ezezik, Israeldarrei len gertuturikako beste gauza batekin ere.

        Bazuten israeldarrak, Testamentuko arka deitzen zioten kutxatxo bat. Emen beren kutx onetan zedukaten israeldarrak Mana-zati bat. Mana zen, aldareko Sakramentuaren itzal bat bezala. Kutx au berekin zutenean, garaitu oi zituzten israeldarrak beren etsaiak; eta artzen zituzten denbora berean israeldar berak ondasun andiak beren Jaungoikoaren eskuetatik, baldin ongi bazeuden beren Jaungoiko berarekin.

        Eraman izandu zuten, beren Jaungoiko berarekin ongi arkitzen ez ziran batean, Testamentuko Kutxa edo Arka au beren exerzitura.— Asitzen dira pelean bere kutxa au berekin dutela: baña orduan israeldarrak beren etsaiak, garaitu lekuan, etsai beren eskuz illak gelditzen dira israeldar beretatik, ogeita amar milla beintzat; eta gañerako guziak iges egiten dute, al duten aldeetara; ta onen Testamentuko Arka edo Kutxatxoa gelditzen da orien beren etsaien eskuetan. 1. Reg. 4.

        Era berean gelditzen dira gaizki komuniatzen diranak ere; bada beren komunioneetatik oriek ateratzen dutena bekatu berri baten animako eriotza, beren pasione galgarrien, ta gañerako beren etsaien atzapar gogorretan sarturik gelditzea.

        Ongi da: ta zer eratan egiñak izan oi dira zure komuniorik geienak? Zere gaizki-egiñaz damurik bageko, ta bekatu berrietarako bideak uzteko asmorik ez duten konfesioneko makurren ondoren egiñak? Bai!— Guztiz urrikalgarria beraz zu: bada, era orretan zu konfesatzen zaran aldietan gaizki konfesatzen zara; ta, zu gaizki konfesatu ondoko zure komunionea zure animako izurri gaistoa da, ta sulezerako bide galgarri zuzen-zuzena. Zure urrikalgarria bada, berriz ta berriz ere, era onetan komuniatzen zaran anima.

        2. Bekatu larririk bage komuniatzen denak artzen du beti bere ondasuna, baña ez du artzen, artuko luken ondasun guzia, zenbait bekatu txikirekin badoa bere komunionera.

        Era orretan doaz bere komunioneetara begi ariñak dituztenak, agertzen diran gauza guziak ekusteko, gauza gaistorik oriek ez ekusiagatik. Era orretan doaz, itzontzikerietan egon oi diran berritsuak, kalte andirik ez egiñagatik oriek beren itzekin. Era orretan doaz joko ta jostatze luzeak egin oi dituztenak, joko-jostatze oriek berez gaistoak ez izan arren. Era orretan doaz moldakaitzak, eta etxekoak, lagunak, edo oriekin diardukatenak zerbait mindurik utzi oi dituztenak. Era orretan doaz, etsaia izendatzen dutenak. Era orretan maiz asaldatzen diranak, asaldazio andirik aldian ez artuagatik. Era berean doaz beren komunioneetara alferrak, nagiak, eta beren loari, edo janari, ta edanari, bear baño esku geiseago ematen diotenak.— Era berean doaz beren komunione beretara, besteren gauzei, edo bereei bear bezala begiratzen ez dienak; baita gezurtiak, eta beste edozein uts txikitara oituak dauden guziak ere.

        Oriek guziak bada, bekatu larririk beren komunionera ez eramanagatik, artzen ez dituzte, ongi komuniatzera, artuko lituzkeen anitz eta anitz zeruko ondasun-zati.

        Zergatik ote?— Zeren ez daramaten ondasun orien diña ontzi, ta toki; ta orregatik gertatzen zaien oriei, eri bati bere janari indartsuarekin agitu, edo gertatu oi zaiona.

        Jan dezatela eper bana, osasun ona duen batek, eta eri arkitzen den beste edozeñek. Zer gertatuko da?— Eperrak on eta atsegin andi bat egitea, ta indar andiak ematea, osasuna ona duen edozein jaleri; ta denbora berean bere buruarekin ezin burutuz erabiltzea eri gaisoa, onek janikako bere eperrak; eta eriari bere eperrak, indarrak eman lekuan, indarrak kentzea.— Nola, bada? Etzen eper bata bezain ona bestea? Bai; baña ez izan, osasuna duenak bezain barren garbia, erisko dabillen beste eper-jaleak; eta orregatik ezin artu-al eriak, besteak ar ditzaken atsegin-indarrak.

        Era bereko gauza da gertatzen zaiena, eta batean komuniatzen ez diran biri, biak komuniatuagatik beren Jaungoikoaren grazian, ta adiskidetasunean; bada batak, eta besteak izanagatik beren Jaungoikoaren grazi ta adiskidetasun au, komuniatzen da bata anima garbi-garbiarekin, ta bestea bere bekatu txiki zenbaiten zerbait auts edo pits duela: ta orduko bere komunionean artu oi ditu lenbizikoak anitz grazi, anitz gogargi, anitz atsegin, ta ontzeko anitz naikunde: eta komuniatzen den besteak, artuagatik zerbait indar ta grazi, galtzen ditu komunione on-on garbiaren gañerako ondasunak, edo beintzat zenbait, edo anitz.

        Eta au da noski oraindañokoan zuri gertatu izandu zaitzuna? Norenak dira utsak? Zergatik ez dezu zuk ongi garbitzen zere anima? Zergatik ez dituzu lenik uzten zuk zere aurkeriak eta bekatu txikiak, ara zu urbiltzen zaraneko.

        3. Badira komuniatzen diran animetatik beste zenbait ere, komuniatu ondoan kalte berarekin arkitzen diranak.

        Zein ote dira kalteti urrikalgarri oriek?— Oriek dira, komuniatu orduko beren gogoa barraiatzen dutenak. Ez diote oriek batere begiratzen, berekin dadukaten beren Jesus maitagarriari. Au an beren barrenean bakarrik uzten dutela, badoaz oriek, nork daki nora, ta bere gogoz ta asmoz dabiltza gogoak ematen dien tokietan, ta bazter galduetan; ta ez diote itz bat esaten bitartean beren Jesus maitagarriari: ta orien komunionean Jesus etorriagatik, oriek ondasunez betetzera, bere ondasun bereziak berekin gelditzen zaizka Jesus maitagarriari, eskatzallerik bagez; ta Sakramentua bukatzen den denboran uzten du Jesusek, komuniatu den anima, eman nai ziozkan bere ondasun ederren laurdenik ere ematen ez diola.

        Atozea; ta ez da gauza guztiz negargarria, zuri gertatzen zaitzuna, zuri ere au gertatzen bazaitzu, komuniatzen zaran zere aldietan? Gure Jesus maitagarria zure etxean; zurekin zure Jesus bera zu komuniatzen zaran egunetan; ta zurekin zure Jesus arkitzen den ordu berean ere, ezpaliz baño geiago zu zere Jesusez oroitzen etzarala?— Zuri zere biotzera itz egin naiez zure Jesus; eta zu zere Jesusen itzik ez aditzeko, gogoz ta biotzez, nork daki non?— Zu bere ondasunez bete naiez zure Jesus maitagarria. Zu bere ondasun orietarako ongi prestaturik ekusi naiez zure Jesus maitagarria; ta zu zere prestatzerik gogoan ez dezula, ta denbora berean zu lurreko asmo txar zirtzillez zere burua ongi nasturik dadukazula?

        Erreal biren ustea bazenu zuk zere Jesus onagandik, etziñake egoin zu, ez, orren zentzugabea, ta orren zere galgarria; bada, zere komek-aldi bakoitzen ar ditzaketzula zuk zere Jesus onaren eskutik, Indietako urre-zillar guziak baño agitz geiago balio duten ondasunak, galtzen dituzu zuk, deusez bat balira bezala, ta norekin zauden zu zere aldi on orietan oartu gabez.

        Non dezu, bada, zuk zere burua, edo zertan zabiltza zu, era orretan zabilzan denboran?

        Ez ongi, ez nere Jesus maitagarria! Indazu arren zuk oraindañoko nere utsen barkamentua, ta, uts berririk ez egiteko grazia; baita komunione bakoitzean anitz ondasun artzeko, bearko dudan zure laguntza ta grazia ere. Bai arren, bai!

 

 

Ero eis quasi exaltans jugum super maxillas eorum,
et declinavi ad eum, ut vesceretur.

Osee. 11. 4.

 

        Zer nai dezu zuk dagidan nik zurekin, egin dudana baño geiago?, dio gure Jesus maitagarriak, aldareko bere Sakramentutik deiez dagokigula. Ongiz, ondasunez, ta zuri nik ederki lagunduz, zu neretu naiez nabil ni, dio, anbat egunez, anbat illez, ta denboraz: baña neretu zara zu orregatik? Nigana zara zu alere?

        Ara, urrutitik ekusi zindudan nik zu zere uztarpean, edo zere legeko kargarekin erdi-lertua bezala, edo ekusi zindudan nik zu guztiz nekatua; ta sulezeko otso gaistoen, edo zere bekatu arrigarrien atzaparretan illik geldi etzindezen zu, etorri nintzan ni, zuri lagundu naiez, nere aldareko Sakramentura, ta ona non nagoen ni, itzaiak idi nekatuarekin egin oi duena zurekin egiteko asmoan, edo zuri zere uztarriaren astuntasuna arintzeko, ta zeruko nere Aingeruen ogi, edo nere gorputz-odolez zu ongi aserik, eta indarrez beterik uzteko. Atozea, bada; ta egin nezaken nik zure onerako, ta zu gal etzindezen, egin dudan au baño gauz obeagorik?

        A! baña, ez zuk egin nai izandu, zere onerako nik nai nuen gauzarik batere! Zuk ez etorri nai izandu nigana, nere aldera, edo nere eskura ta nere maira, emen komuniatzera noluerunt converti (ibi v. 5.)! Igesi ibilli oi zu maiz komuniatzetik! Sartu oi zu anitz zere galbidetan! Erori oi zu bein bekaturen loi itsusian; bein gaitzerako sasi-zuloetan, ta askotan-ta-askotan oben-kulpen osin arrigarrietan!— Eta noiz edo bein zu komuniatuagatik, komuniatzen zu, leneko zere ibillera galduak utzi, ta zeruko zere bidean zuzen ibiltzeko asmorik bage; ta zu komuniatu ondoan, len bezala ibilli oi zu, ta zere bekatu berriz anima zerea loitzen, ta loitzen zenuela!

        Eta zer da au guzia? Zer izain da, baizik nik nere buruaren galgarri gaistoak, nigatik zuk, nere Jesus maitagarriak, egiten dezunari, ta nere buruari ez begiratzea!

        Nik ez dakit, nere Jesus maitagarria, nola dezun zuk nerekin onenbat ontasun, itxedate, ta pazienzia! Ez al dizut gaur geiago egiñen nik era onetako txarkeririk! Urbilduko al naz ni gaurgero maiz-maiz, ongi, ta garbi-garbiro aldareko Sakramentura, or niri zuk emanikako indarrarekin zuzen, ta bekatura bage, nere lanak bukatzeko! Ala gerta dedilla, nere Jesus maitagarria; bai arren, bai!

 

 

Capite nobis vulpes parvulas,
quae demoliuntur vineas:
quia vinea nostra floruit.

Cantic. 2. 15.

 

        Loretan dagoen mastia da gure Jaungoikoaren grazian arkitzen den anima. Anima onek, ez galtzera bere Jaungoikoak emanikako graziaren lore eder au, ekarriko ditu mats onak eta ardo goisoak, edo egiñen ditu bere denboran, Jaungoiko berari atsegin egiñen dioten gauzak, eta zerurako irabaziak.

        Baña begira: odei beltzaren arriak, goiz otzeko itzotzak, edo bekatu gaistoak igartzen dituzte zeruko graziaren loreak, eta kendu oi dituzte mats-ardo guziak, edo birtutezko gauz onak; eta uzten dute, bekaturatzen den animaren mastia, edo ardantzea, ezin begira dagikeon eran ta guztiz galdu-arrasatua. Eta begira: badira masti onen, edo anima gaisoaren, beste galgarriak ere!

        Zein ote dira anima onen etsai galgarri oriek?— Aiseri-kumeak, edo bekatu txikiak. Oriek aisa gordetzen dira non-nai; ta gutika-gutika urratzen dituzte gauz onen sustraiak; galerazten dituzte gogargizko ta deseozko ur ederrak, eta, bekatu larriaren agorrarekin igartzen dituzte, edo galerazten graziaren lore ederrak.

        Zergatik, uste dezu, galdu dela, ta bekatuz zikindu, len ederki bizi zen anima?— Zeren egin zen bere burua apaintzera, lagun artera, ta eskergabeko itzketara. Zeren egin zen, aditu bear etziran gauzak aditzera, ekusi, edo ukitu bear etziran gauzak ekustera ta ukitzera, ta zeren gutika-gutika sartu zen, arrai eroa amuan edo sarean bezala, atsegin loiaren trabetan, edo bekatu galgarriaren atzaparretan.

        Zere bekatu txikiez kasorik ez egitera zuk, zuk azkenean galduko dezu, bai, komunioneko graziaren lore ederra; ta, zere aiseri-kume txar, zere bekatu txiki oriek zere biotzean dauzkatzula, ez dezu zuk soseguzko komunionerik egiñen bein ere; ta galduko dituzu zuk, oriek iltzera izain zinitukeen anitz atsegin, Jesusen ondasun, ta zeruko zere irabazi.

        Gauza txar oriek an garaitzen ote zaituzte! Zuk, oriek ez garaitzeagatik, gelditu nai ote dezu orrenbat ondasun bage? Non dezu zuk zere zentzua? Non burua?

 

 

Quando sedebis, ut comedas cum Principe...
statue cultrum in guture tuo; et...
ne desideres de cibis ejus,
in quo est panis mendacii.

Prov. 23. 1.

 

        Zere erregerekin zu barazkaltzen bazeunde, nola ta zer eran egoin ote ziñake zu? Zere erregeri begiratzen etzeniola? Zer jaten ari ziñan oartu bage, eta andik urruti, ta gauza zirzilletan zere gogo guzia zenedukala?

        Ori erregek zuri ekustera, zer egiñen ote likezu! Ez ote zinduzke zu ark ordu gaistoan andik aienatuko? Ez ote zinduzke ark zu galera batera, edo presondegi gogor illunen batera igorriko, edo bidalduko? Ori zen beintzat gutienean zurekin orduan ark egin bear zukena.

        Ongi: ta norekin barazkaltzen ote dezu zuk, zu komuniatzen zaran aldietan? Zer janari ote da, or zuri ematen zaitzun janaria? Eta nola ote zaude zu zere maian? Ekusten dezu?

        Atozea: ez zaude zu erregeen Errege zere Jaungoiko altsuaren maian, komuniatzen zaran aldietan? Atozea, ez da gure Jaungoiko-gizona, ogi-idurian zuri an ematen zaitzun janaria? Baña zertan zaude zu zere gogoz, ta asmoz, komuniatzen zaran denboran, ta zu komuniatu ondoan? Oar zaitez ongi; ta ekusiko dezu.— An zaude noski zu, edozein zere lagunekin barazkaltzen bazeunde baño agitz txarkiago; bada zuk edozein zere laguni ordu artan itz eginen zenioke, anitz isildu bage; ta zuk zere komunione aldietan ez diozu itz egiten anitz zere Jesus maitagarriari; ta batzuetan, ezpaliz baño geiago, etzara artaz oroitzen ere.

        Zer nai dezu, bada, dagizun zuri zure Jesus maitagarriak era orretako komunioneetan? Zeri dagokala, eman bear dizkizu zuri zure Jesus maitagarriak, ongi, garbiro, ta kontuz komuniatzen diranei eman oi diezten bere ondasun zati ederrak?

        Oriek zuk ziñez nai badituzu, zu komuniatzen zaran aldietan ezarri zazu kanibet bat zere eztarrian, edo egizu kontu, izan ditekela zure azken komunionea, zuk aldi artan egiten dezun ura. Oar zaitez zu aldi artan zuk egiten dezun zere egitekora; ta ekusi zazu nor ote den ordu artan zu bere maian zaduzkan, ta an zure janari egiñik, zure barreneraño sartzen den zure Jaun andia?

        A! ori zuk aldi artan kontuz ta zuzen egitera, etzenuke kenduko, ez, zere Jaunagandik, kendu oi dezun bezain aisa, zere gogoa zere biotza, edo zere asmoa! Zu egoin ziñake, bai, arritu baten eran, ta zere Jaungoikoari, egin dizkitzun bere ontarte guzien alde, milla ta milla esker ematen zeniozkala; ta denbora berean eskatzen zeniozkala, bera serbitzatzeko, ta ziñez maitatzeko, bearko dezun laguntza ta grazia; baita, lenago zuk orretan asi bagearen, ta asi gabez egiñikako zere uts, eta bekatu guzien barkamentua ere. Egizu au emen bertatik, eta errazu alik zinkiena: Nere Jesukristo, etc.

 

aurrekoa hurrengoa