www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesusen amore-nekeei dagozten zenbait otoitzgai (III)
Sebastian Mendiburu
1760, 1905

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesusen amore-nekeei dagozten zenbait otoitz-gai (Irugarren liburua), Sebastian Mendiburu (Patrizio Antonio Orkaiztegiren edizioa). Eusebio Lopezen etxean, 1905.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LXXI.garren OTOITZ-GAIA

JESUSEN ANIMAREN
ALDERAKO EGOERA

 

        Bizitzarik ez duen orea dirudi, edo ogi-zatitxoa, gure begiak Jesusen Aldareko Sakramentuan ekusten dutenak. Baña gauza bizia da (ta ongi bizia alere), ogiaren idurian, an arkitzen dena, ta guk geren Komunioneetan artzen duguna: arkitzen da alabaña an, ta artzen dugu guk Sakramentu ori artzean, gure Jesusen gorputza bere odolarekin, ta gañerako zeruan dituen bere gauzekin; ta orien artean arkitzen da Jesusen Anima bizia, ta Anima Jesusen gorputz-odolak bizturik daduzkana.

        Ekusi dugu len, nola arkitzen diran aldareko Sakramentuan, ta zertako arkitzen diran an, guru Jesusen odol-gorputz biziak. Ekusi bear dugu oraingo aldian Jesus beraren Animaren Sakramentu bereko egoera ta zertakotasuna.

 

 

A.

Jesusen animaren
Aldareko bizitza ta edertasuna

 

        1. Zeruan dena da aldareko Sakramentuan ere gure Jesusen Anima, ta an ta emen da gure Jaungoikoaren aintzura, imajin, espiritu bizia, ta ezin ill diteken gauza edo gauz ez illkorra.

        Baditu gure Jesusen Animak bizitza bat ezezik, irur ere. Badu Jesusen Animak berez dagokan bizitza; badu graziaren bizitza; baita Aita eternoaren Semetasunak dakarkion bizitza ere. Azken bizitz au da, duen bizitzarik andiena. Graziaren bizitza, berez duena baño bizitz anitz obea da; eta berez duena ere bizitz on-andi-luzea.

        Jesusen Animari berez dagokan bizitza, espiritu uts garblaren bizitza da; ta bizitz, Jaungoikoa Jaungoiko den artean, edo eternidade guzian, iraun bearra.

        Gorputzak ez du bizitzarik, animarik bage: orregatik gelditu zen illa gurutzean Jesusen gorputza, onen argandik atera zeneko.— Baña ez du gorputz bearrik animak, bizirik egoteko; ta len bezain bizia gelditu zen Jesusen Anima, gorputza gurutzean utzirik, Linbora zenean, ta obian berriz gorputz bera artu arte guzian: ta berebat biziko zen, bein ere bere gorputz au ez artuagatik; eta biziko zen, emen gorputzaren bizitzak dakartzien nekeetatik bat ekusten etzuela; ta aingeruen, ta Jaungoiko beraren bizitzaren erako bizitza batean; bada biziko zen, oroitzapen ederrezko, ezaguera zuzenezko, ta naikunde garbizko bizitzan.

        Ala bizitu zen Jesusen Anima, ostiral santutik igande goizeraño. Goiz artan sartu zen Jesusen Anima bere gorputzean; ta bere sartzearekin, kendu ziozkan Jesusen Animak bere gorputzari leneko bere astuntasuna, minkorreria, ta nekabide guzia; eta Anima bera gelditu zen, bere bakarreran izandu zuen bizitza garbi-eder ezinobearekin. Biziera onekin bizi da geroztik Jesusen Anima; biziera onekin biziko da eternidade guzian; ta biziera berarekin dator gure Jesusen Anima aldareko bere Sakramentura.

        2. Jesusen Animak, bere lenbiziko asieratik zituen beste bizierak. Animaren berezko biziera edo bizitz au baño agitz eta agitz obeak dira alabaña zeruko bizitzak, edo bizierak. Orietatik bata da, Jesusen Animari Jesusen Jaungoikotasunetik datorkiona; ta bestea, Jaungoitasun onek eskatzen zuen graziarena.

        Bere bi biziera, edo bizitz oriek utzi zuten Jesusen Anima ta Jesusen gizatasun guzia, ezin geiagoraño sant-egiña; ta utzi zuten, Jaungoikoaren Animari zegozkan gauza guziak egiteko bear zuen indar ta laguntza guziarekin.

        Egin zituen, bai, guzi-guziak beti; ta egin zituen guziak ezinobeki; ta era berean egiñen ditu, eginkizun arkitzen diran guziak, bat bakarrik utzi bage.

        Bere lan zuzen au egiten ari da Jesusen Anima aldareko bere Sakramentuan ere; ta bere egiteko berean ariko da beti, bein ere gelditu bage, mundua bukatu artean, edo kontu andietako denboraraño.

        Bizitzaren ederra! Gau ta egun, ta beti gure Jesus gauz onetan, gauza ezinobeetan, ta bein ere uts egin bage! Ori da Jesusen Animak len, ta gero, ta beti egiten duena.

        Eta ori bera guk ere geren egiñalean egin bear genukena.— Egin ote dut nik au oraindañokoan? Oraindañokoan izandu ote dira, zuzen egiñak nere egiteko guziak? Oraindañokoan bizitu ote gara gu zeruko graziaren bizitzan, ta gure Jaungoikoak eskatzen duen eran?— Begir-egiezu zuk, zere gaztetasunari, ta oraindañoko zere pausuei, ta ekusiko dezu.

        Ekusi dezu? anitz ote dira, or zuk arkitzen dituzun utsak? Bai? Atera bada guziak damuzko zere konfesionean; ta begira zuk beti zere Jesus maitagarriari, uts berririk zuk ez egiteko. Ori da alabaña zu ere Jesusen eran bizitzea.

        3. Bizitzaren erakoa da Jesusen Animaren edertasuna; ta orregatik da ezin andiagoa, ta ezin (bear bezala beintzat) adirazi ditekena.

        Ekusi dugu nola-ere-bait irurogeita bederatzigarren otoitz-gaiean gure Jesusen Gorputzak, ogi-idurian an egonagatik, aldareko Sakramentuan duen edertasuna. Bada, zein ere andia den au, Jesus beraren Animaren edertasunetik datorren edertasuna da; Anima beraren edertasunaren aldean, ispillu batean agertzen den eguzkia, zeruko eguzkiaren aldean bezala. Eta, denean, ekusi dun bezalakoa, Jesusen Gorputzaren edertasuna, nolakoa ote da, ta norañokoa Jesusen Animarena? Ote dakite ori, begira-begira dagozkan Aingeruak ere?

        Guk dakigun guzia da, Jesusen Animak duen graziaren neurrikoa dela beraren argia, ta edertasuna.— Baña norañokoa ote da onen grazia?

        Orra, orain guk billatzen dugun edertasuna bezain guti dakigun gauza. Guk orain dakigun guzia da, Jesusen Anima dela Aita eternoarekin bat den Semeak artu zuen gizatasunaren, edo Gorputz-Animazko naturalezaren erdia; ta erdirik onena; ta eman ziola Aita eternoak Jesusen Anima oni, dagokan, grazi guzia. Eta Zeruko Aingeruei, ta Santu ta Santei, badagote orien edertasunak adiratzen duen grazia, zenbat grazi ote dagoka, Jaungoiko-gizon Jesus maitagarriaren Animari? Guziei adiña!— Geiago, ta geiago: bada, orietatik bakoitzaren lekuan arkitzen balira eun milla milloi, ta orietatik edozein, orain geiena duenak adiña grazia luena, badu Jesusen Animak, orduan guzi-guziak izain lukeen adiña grazia: baita anitz eta anitz geiago ere: bada konta liteke, edo neurri liteke orduan orien guzien grazia; ta ez du konturik, ez du neurririk, Jesusen Animari Aita eternoak emanikako graziak, dio S. Juan Bautistak. Joan. 3. 34.

        Ekusten dezu zein andia den, ta zein ezin-adirazigarria, aldareko Sakramentuan dadukagun gure Jesusen Animaren edertasuna?— Bai? Bada ez dugu oraindik guk, adirazi ditekenaren erdirik ere adirazi. Al dugun eran, guk adirazi dugun edertasuna, Jesusen Animari, bere guziagatik dagokan edertasuna da; ta Jaungoikotasunaren aldetik datorkion edertasuna, beste au baño agitz eta agitz andiagoa da.

        Badatorkio, bai, Jesusen Animari, Jaungoikotasunaren aldetik ere bere edertasuna; ta bere graziaren aldetik datorkiona baño, milletan ta milletan obeki datorkiona da alde onetatik datorkiona; bada, dakizun bezala, grazirik andiena ere ezer-ez bat bezala da Jaungoikotasunaren aldean, ta Jesusen Animak berekin du, zeruko graziarena bezala, Jaungoikotasun beraren bizitza, argia, ta Santidadea, edo Santutasuna; Jesus onarena da alabaña bere Anima, ta bere gizatasuna ezezik, Jaungoikotasuna ere: ta, graziari baño len dagoka Jaungoikotasunari Jesusen Animaren bizitza, Santutasuna, ta ederrera.

        Ongi: ta ezin-adirazi-alakoa baldin bada (den bezala) bere graziak Jesusen Animari ematen dion edertasuna, nolakoa ta norañokoa ote da Jesusen Anima berari bere Jaungoikotasunetik datorkiona? Gogoz asm-ala ere baño agitz eta agitz andiagoa.

        Ekusten dezu? Bada bere edertasun orrekin guzi-guziarekin datorkizu zuri zere Jesusen Anima aldareko bere Sakramentura, ta gero Komunionean zere barrenera. Eta or datorkizu, zure animaren ontziak dauden eran, ar dezakeen grazi guziak zuri eman naiez, emateko gero zuri bere zeruan, zure orduko graziari, ta irabazi guziei dagozten edertasuna ta glori guzia.

        Au ote zenekien zuk, ongi beintzat, oraindañokoan? Au guzia zuk, orain dakizun bezain garbiro jakitera, etzen erraz ez komuniatu zaran bezain bakan, ta otz zu komuniatzeal Etzen erraz, ez, egiten diozkatzun bezain ekuste gutxi zere Jesusi aldareko bere Sakramentuan zuk egitea! ta etzen erraz, ez, ekarri dezun baño geiago zere gogora zuk Jesusen edertasuna ez ekartzea! Gaurgero badere bazenegitza zuk, oraingo zure jakierak adiratzen dizkitzun gauzak!

 

 

B.

Jesusen animaren adimentua,
ta ezaguera

 

        Ogi-ardo-iduriz estalia egonagatik emen aldareko bere Sakramentuan, ekusten du Jesusen Animak bere barrengo begiz ta adimentuz, beinik bein gure Jaungoiko onaren izate guzia, Jaungoiko beraren edertasuna ta Jaungoikoaren izate-eder, gauza guzien ispillua; ta ekusten ditu gero, edo bidenabar ispillu ezin-garbi-ederrago onetan ekusi ditezkeen beste gauza guziak ere; ta ekusten ditu, aingeru ta kerubin guziak ekusten dituzten baño agitz eta agitz garbiroago ta ederkiago, ta ekusi ditezken ederkiena: ekusten ditu alabaña Jaungoiko-semearen Animari dagokan eran; ta ez dagoka ekuste laburragorik, ez eta ez argiagorik ere, Jaungoiko-gizon baten Animari.

        Emen ni orain ongi bizitzera, ta egiten baditut nik emen, Jesusek niri bere aldaretik eragin nai dizkidan gauzak; eta gauz oriek nik emen egiten baditut gure Jesusek nai bezala, ekusiko du egunen batean nere animak ere gure Jaunaren izatea ta edertasun bera; ta ekusiko du bidenabar edertasun beraren ispilluan niri dagokidana.— Zein poz, eta zein atsegin andiarekin!— Ez da lurrean gaur arkitzen, ez eta arkituko ere, ori bear den eran, adirazi dezakenik.

        Ongi: ta orrenbat poz atsegin, ta, poz-atsegin ori dakarren ekuste ederragatik (Jesusen amorez ezpaliz ere), ez dut nik egin-uste, orain nigandik Jesusek nai duen zer edo zer edo, orain nere ongi naiez, aldaretik Jesus niri erakusten dagokidana?

        Baditu bada, Jesusen Animaren adimentuak, jaungoikozko edo Jaungoikoaren ispillu eder onetako ekustetik ikasiak, zeruan, lurrean, itsasoan, ta bazter guzietan arkitzen diran gauzen ezaguntzak edo berriak; ta berri, bestek ez bezalakoak: bada, Jesusen Animak duen berriaren edo jakindearen aldean, ezer-ez bat bezala da Adanen, Salomonen ta aingeru guzien jakindea, ta gauzen ezaguera edo berria.

        Ezaguera onekin, ta bere gauzen berri ta jakiunde guziarekin dator Jesus aldareko bere Sakramentura; ta onara dator gure Maisu izatera; gu, gerok nai badugu, gogargi ederrez betetzera; guri, guk egin bear ditugun, ta utzi bear diran gauzak bereistera; ta beraganako, edo bera ziñez, garbiro, ta bear den eran maitatzeko bidea guri guzioi erakustera.

        Etorreraren eder-ongillea ta ondasunduna, Jesusen era onetako etorrera! Baña etorrera, nik beintzat, bear zen eran ez artua; bada galdu izandu ditut nik, ori ongi artzetik etorri oi diran anitz ondasun, anitz ontarte, ta gure Jaunaren anitz laguntza ta grazi. Eta galdu izandu ditut nik oriek, aisolakabean bezala; ta olloak atzaparka agertzen duen urreaz baño kaso geiago nik oriez egiten ez nuela! Ez da ala? Errazu ezperen: zenbat argi, ta zenbat ondasun, atera dezu zuk oraindañoko zere komunione guzietatik?

        Aski zen, zuk egin dituzun oraindañoko zere komunioneetatik bat zuk ongi egitea, bekaturako bide guziak zuri begitan arrerazteko; ta, egin dituzun guzien buruan, bekatuaren bide galgarri beretara zara zu bein ta berriz, ta geiagotan ere.

        Aski zen komunione ongi edo zuzen egin bat, Jesusen amorez zure biotza urturik uzteko; ta, egin dituzun guziak egin ondoan, arkitzen zara noski zu, lenbizian bezain otz eta gogor, ta galdu.

        Zer burua zurea! ta zein guti nekatzen zaran zu, gure Jesusek aldareko bere Sakramentutik eman nai dizkitzun ondasunak ekusten, billatzen, ta ateratzen!

        Ekusten ditu Jesusek, emen aldareko bere Sakramentuan gorderik egonagatik, len gertaturikako gauza guziak; ekusten ditu orain gertatzen ta egiten diranak; eta etzaio gordetzen, ez, etorkizunetatik bat ere.

        Mundura datozen guziei kontuak artzeko dago gure Jesus maitagarria; ta artaratzen den aldian, orduan, ta puntuan agertzeko dago Jesus nori bere asmoak, bere gogoetak, eta lan onak, eta gaisto guziak; eta agertzeko, agertuko dituen gauzetatik bakoitza bere asiera, barren, gain-azpi, ta saiets guziekin.— Etzaio gordetzen, ez, Jesus ekusleari gure begiratzerik; etzaio gordetzen, ez, gure itzik ariñena; ez eta gure azkazal baten ibillerarik ere.— Gogoan ditu, bai, gure Jesus maitagarriak, gure biotzean gorderik gelditzen diran naikunde guziak; baita oroitzapen ta gogorazio arin-laburrenak ere.— Eta, guzia baño geiago dena, badaki gure Jesus ekusle maitagarriak, zergatik, zertarako, ta zerk edo nork eragiñak diran guk egiten edo geren gogoan gordetzen ditugun gauz andi, ta txiki guziak.

        Dena den bezala, bada, ekusten du Jesusek gure gauza bakoitza; ta ekusten du guzia bere adimentuko begiz, aldareko bere Sakramentuan gorderik egonagatik.

        A nik au jakin izandu banu, elizan ni, adiñetan sartu ezkero, sartzen asi nintzanetik! Etziran izain, ez, izandu diran erakoak, elizako nere sartu-atereak eta egoerak! Ez nintzan, ez, elizan sartuko ni, ez nintzan ni ez, elizatik aterako, sartu ta atera oi nintzan eran, edo bazter guziak begiz garbitzen edo zikintzen nituela! Ez nintzan ni, ez, elizatik aterako, atera oi nintzan bezala laster, ta utsez betea! Elizan egoin nintzan ni, an nengoenean, poz-atsegin andiarekin. Elizan egoin nintzan ni, buru-begiak, edo nere biotza aldareko Sakramentutik kentzen ez nuela. An egoin nintzan ni, graziz, gogargiz, ta zeruko doaiez nere anima betetzen ta betetzen; ta an egoin nintzan ni, an niri begira zegokidan Jesusen beldur andiarekin!

        Baña, edo ez nekien nik begira zegokidala niri nere Jesus aldareko Sakramentutik, edo ez nintzan ni artara oartzen; ta egondu naz ni nere Jesusen begietan, egondu nazan eran; ta galdu dut nik au guzia!— Berriz egiñen ote dut nik era onetako galtzerik? Egiñen ote dut nik berriz, oraindañoko sartu atera, ta elizako egoera galgarrietatik bat ere?— Ez baldinbere! Bada era orretako edozein gauza nik egitera, etzaio gordeko, ez, Jesusen Animari; ez eta Aita eternoari ere; ta galdu nintzake ni sekulako!

 

 

C.

Jesusen animaren Aldareko naia,
edo borondatea

 

        Jesusen Animaren aldareko ekusteak ez dira, ez, ekuste agorrak; naikunde on-eder ezin-andiagoak dakazten ekusteak dira.

        Ekusten duenean Jesusen Animak bere Aitaren bazterrik bageko ontasun maitagarria, ta gure Jaungoiko maitagarriak guri nai diguna, asten da Jaungoiko bera maitatzen berak dituen indar guziekin, ta alik zinkiena: ta denbora berean maitatzen gaitu gu ere; ta maitatzen gaitu ezin geiagoraño.

        Ez ditu kentzen bein ere Jesusen Anima berak bere begiak gure Jaun eder-altsu-andiagandik; eta ez du uzten bein ere; ez-eta laburtzen ere Jaunari dion, ta guganako bere maitatze bazterrik bageko au.

        Ekusten bazenu zuk gure Jesusen Animaren borondatea edo naimendua, ta gure Jesusen biotza, sutan dagoen karobi berotu edo galtzintegi bati begira zaudela, iduriko litzakezu; ta arriturik geldituko ziñake, nola Jesusen amore andi onen suak erretzen, ta auts egiten ez dituen elizako aldare, tellatu, ta bazter guziak: ain andia da, or zuri gordetzen zaitzun Jesusen guganako amorearen sua.

        Ongi: ta ala ere ni, arkitzen nazan bezain otza ta galdua? Eta ni, ogi-zatitxo baten ondoan arkitzen banintz bezala nago, orreinbat amoriozko suren, ta aldareko Sakramentuaren bazterrean arkitzen nazanean ere; baita, niri nere komunionean nere barreneraño orrenbat Jesusen su, ta amoriozko gar sartuagatik ere?

        Arrizkoa bide da nere biotza; edo arria baño ere askotan gogorragoa; bada arriak berak, eta gauzarik gogorrenak ere beratu oi ditu, urtu oi ditu, ta auts egin oi ditu suak, zerbait au anditu ezkero; eta, Jesusen amoriozko su, orren andi orrek ez ditu berotzen nere barren-biotzak?— Ekusten dezu zuk orain, nere anima, zere egoera? Ekusten dezu zein txar-errebes-galdua?

        Onenbat amoriozko surekin batean, baditu Jesusen Animak guk asm-al adiñ atsegin, ta anitz eta anitz geiago ere; baditu alabaña bere Jaunaren ekuste ederrari (ta Jesusen Animak duen bezalako ekusteari) dagozkan poz-atsegin guziak: eta zeruan arkitzen diran guzi-guziak baño, Jesusen bakarrik agitz geiago, ta agitz obeki ekusten du gure Jaunaren izatea ta edertasuna; ta orregatik, zeruko guzien poz-atsegiñak batetara bilduagatik, Jesusen Animarena baño agitz eta agitz laburragoak lirake.

        Zertara ote dator gure Jesus maitagarria aldareko bere Sakramentura, onenbat amore dakarrela, ta poz-atsegin onen andiekin?— Bere poz-amore-atsegin beretatik, gure biotzak artu dezakeen guzia guri ematera.

        Zergatik ori orrela?— Zeren maite gaituen guztiz gu, ta guri ongi naiez.

        Sinisten dezu? Ezin uka diteken gauza da, orain zuk aditzen dezuna. Eta alere arkitzen zara zu, zauden eran; ta zauden bezain alfer ta nagi komuniatzeko? Eta, komuniatzen zaranetan ere, komuniatzen zara, au zuk siñisten ezpazenu bezala, ta ara zoaz zu, zere komuniora zoazenean, ontzirik bage, edo zere biotza lurreko gogoz asmo ariñez, irabazi txar-galduz, ta loikeriz betea dadukazula?— Galdu dezu zuk zere burua, edo zer egiten dezu, orren aisa galtzen dituzunean zuk era onetako irabaziak? Era orretan bizi uste dezu zuk, datozen denboretan? Bide ona daramazu, bai, beti ta beti galdurik zu bizitzeko!

 

 

Vidimus gloriam ejus,
gloriam quasi Unigeniti á Patre.

Joan. 1. 14.

 

        Ogi-zatitxoa, edo ardo-tanta dirudien gauza bat ekusten dute gure begiak, aldareko Sakramentura begiratzen duten aldietan: baña iduri, edo aintzura orren barrenean, or arkitzen da san Juan Ebanjelariak, zeruko argiarekin ta animaren begiz ekusi zuen gauza guzia.

        Zer gauz ote da or Ebanjelari orrek ekusi izandu zuen gauz ori?— Aita Eternoaren Seme-Jaungoiko-gizon Jesus maitagarria. Or dago, bai, or au, ark ekusi izandu zuen eran, ta or dago au, bere Anima guzia graziaz beterik dadukala; ta bere grazi andi onetatik, eta Jaungoikotasun bazter bagekotik datorkion gloriarekin, or arkitzen da Jesusen Anima bera ezin ederragoa, ezin ekustekoagoa, eta ezin liluragarriagoa; or arkitzen da alabaña, Jaungoiko-gizon, Aita eternoaren Seme bakarrari dagokan ekuskari, edertasun, ta glori guziarekin.

        Zergatik zaude or orrela, gure Jesus maitagarria? Zergatik estaltzen dituzu zuk or, aldareko zere Sagramentuan, zure Jaungoikotasunak, eta zuk dezun zere grazi guziak zure Animari ematen dioten edertasun orren ekustekoa? Zergatik zaude zu or, ogi zatitxo bat baizik ez dirudizula, ta nor zaran ere adirazten ta agertzen ez dezula?

        Zergatik egoin da? Guri ongi naiez! Gu ez izutzeagatik! Gure biotzetaraño sartu naiez! Gu geren komunionetan, ta egiten diozkagun ekustaldi onetan graziaz beterik utzi naiez! Bere denboran gero gu gloriaz zeru berean betetzeko; ta eternidade guzian atsegin-kontentuz beterik berekin idukitzeko.

 

 

In quo (Christo Jesu) sunt omnes
thesaurri sapientiae, et scientiae absconditi.

Coloss. 2. 3.

 

        Aita eternoaren bazterrik bageko jakindea da Jaungoiko-gizon Jesus maitagarria. Jakiunde onaren emallea da Jaungoiko-Seme gure Jesus jakinsua; ta eman izandu zion bere Animari, Anima onek artu ala, ta nai zuena.

        Jesusen Animaren jakiña! ta, nai-ta-ez, zuk ekusten dezuna! Zure adimentuko begien ekusleak! Ezer guti da, zeruko guziak eta lurrekoak ekusten dutena, zure adimentuko begi ederrak ekusten dutenaren aldean!

        Ekusten dute, bai, zure begi ekusle eder oriek, beste guzien begiak ez bezala, ta berak baizik, ezin dezakeen eran, gure Jaungoikoaren izate bazterrik bagekoa, ta zeruaren erpiñetik lurraren biotzeraño arkitzen den guzi-guzia; ta etzaie gordetzen, ez, nik egiten edo asmatzen ditudan gauzetatik bat.

        Bai beraz, gure Jesus maitagarria? Ta ekusten naute ni ere zure begi ekusle ederrak aldareko zure Sakramentutik? Eta ekusten dituzte nere gauza txar txiki guziak ere?— Atsegin dut, bada; ta agitz alere; bada izanik zu nere ekusle eder on ori, zaran bezain on-urrikaltia, badut uste urrikalduko zakizkidala, ekusi ezkero zuk nere bearra, utsa, ta gabea.— Bearrean daude, bai, nere Jesus maitagarria, ta utsez beteak, dakusazun bezala nere begiak, nere bearriak, nere esku-oñak, nere miia, ta nere biotza. Zure laguntza bear dute, zure esku indartsua bear dute ta zure grazia, lenagoko beren uts guziak utzi, ta garbiro, zuzen, beren bearrak eta lanak egiteko.

        Nere biotz, begi-bearri, ta esku-oñen lan au egin ezkero, egiten dut nik, zuk zerrorek nai dezuna, ta nik egin bearra. Begira zadazu zuk, amorez beterikako zere begiekin, nik diodan au bertan ekusteko; ta, ekusi ezkero zuk nere premia, indazu aldian aldirako nik bearko dudan zure laguntza ta grazia. Bai arren, bai, Jaungoiko maitagarria, bai!

 

 

Aser pinguis panis ejus,
et praebebit delicias regibus.

Genes. 49. 20.

 

        Ogiaren iduria baizik ez dezu zuk ekusten or aldareko Sakramentuan, nere anima; baña, iduria baño izate obea duen ogia da, or zure aurpegiko begiak ekusten ez duten ogia. Ori da, bai, izan diteken ogirik onena, ogirik indartsuena, ogirik gozoena; ta ori da atsegin-kontentuz bere jalea bete dezaken ogia; da alabaña Aser aberats edo Jesus maite bere amorearen ondasun ta asegin guziekin, bere Sakramentu orretan jañari egiñik datorkiguna.

        Baña norentzat ote dira Jesusen komunioneko poz-atsegin andi oriek?— Regibus: erregeendako.

        Zer errege ote dira komunioneko errege oriek?— Bekatuera guzietatik urrun dabiltzan animak: Jaungoikoaren grazian arkitzen diran animak; beren naikunde txarrak eta pasione sutuak, edo asaldatuak eskuratzen dituzten animak; elkar ongi artzen duten animak: beren gauzak zuzen egiten dituzten animak; eta birtutez birtute dabiltzan animak.

        Anima oriek dira, komunioneko indarrak eta poz-atsegin andiak izan oi dituzten erregeak. Eta errege orien artean arkituko zara zu ere ezer-ez bat zu mandu onetan izanagatik, zu era orretan emen bizitzera, ta era orretako bizitzarekin, komuniatu bear dezun aldietarako, zere anima zuk prestatzera.

        Ala prestatu ote dezu zuk zere anima, oraindañoko zere komunione aldietarako?— Ez?— Orregatik arkitzen ziñan zu zere komunioneetan, arkitzen ziñan bezain otz eta barraiatua. Orregatik gelditzen ziñan zu, komuniatu ondoan, len ziñana, edo lurrera zu ta lurreko zere gauzetara, len adiña makurtua.

        Zuzendu nai badezu zuk zere burua, ta artu nai badituzu zuk komunione onetako atsegin-ondasunak, astiz ta ongi ikasi bearko dituze bere aldarean zugandik Jesusek nai dituen gauza guziak; eta komunione onetan artzeko zuk, Jesusek orduan eman nai dizkitzun atsegin ta ondasun guziak, prestatu bearko dezu zuk, bear bezala, zere biotza; ta artarako, asi zaitez bertatik ongi gure bitzen zere biotz txar bera, damuz ta urrikiz beterik erraten dezula. Nere Jesukristo, etc.

 

aurrekoa hurrengoa