www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

GORPUTZA NOLA AMATU BEAR DAN

 

        Jainkoaren bildur, ta amore santua duenak, Jainkoagan, ta Jainkoagatik bere burua amatu bear du. Bildur santu orrekin S. Pablok egiten zuena guk egin bear degu. Corintoko jendeai esaten die: Nere gorputza ezi, ta zatitzendet, ta Jainkoa serbitzera sujetatzen det. Jaunaren justizia ori agintzen du, ta gorputzak bere kulpa, usadio, edo griña gaiztoakin, aren kontra errebelatzen danean, ori eskatzen du. Penitenzia, edo sentiduen mortifikazioa deritzan birtute au beti da txit bearra. Alere onetan utsegin nai ezpadezu, ez zere buruaz gobernatu, baizik Konfesore jakinsu zelo oneko batez.

        Beste gañerakoan, egiazko Jainkoaren amoreak gure gorputzak estimatu, ta amatzera, ta zogiro, edo diskrezioaz ondo tratatzera obligatzen gaitu. San Agustin baten, edo San pabloren dotrina da au. I. Gorputza amatu bear degu, zeren bizi geran artean, obra onak egiteko orren bearra degun. II. Zeren gorputzak, gure Petsonaren parte danez animaren lagun zeruko glorian betiko izan bear duen.

        III. Kristauak bere gorputza amatu bear du, gure Salbadore, Jainko, ta Gizon egiazkoaren antz, edo imajiña bizia dalako. Erronda, edo Tronko batetik datoz Kristoren Gorputza, ta gureak: gure aragi, ta odol egin zan, ta ala beraren aidetasuna degu gure Senide Nagusia, ta gure burua Kristo da.

        Ta are geiago gure gorputza erespeto andiagoaz begiratu, ta txit garbiro gorde bear degu, zeren Aldareko Sakramentu adoragarrian aidetasun ori bera berriro, ta eerkiago lotu, ta estutzen dan. Bateo santuan ori asitzen da: beste Sakramentuetan berrirotzen, ta sendotzen da. Baña Komunio sagraduan, bere Gorputz, Odol, Anima, ta Jainkotasuna, dan guzia, Jesus maiteak guri emanik, ez nola nai bere aide, baizik berekin bat egiten gaitu. O amorezko aidetasun, ta adiskidetasun paregabe laztanena.

        Orañ Jainkoari gurekiko onenbeste, ta onelako faboreak eragin diozkan amore au giza ikusi, ta gure biotzari zer agindu, ta eragin bear ezdio? Nola, edo zertaraño geiegizko amore onek obilgatzen, estutzen, ta enpeñatzen ezgaitu? Ah! Jainkozko amore eder, puru, edo nasgabe onek zure ditxa du bere atsegin, edo saria! Onek eskatzen dizuna da, bera zuk ondo ezagutu, ta zure biotzeko esker onakin Jaunari gloria guzia ematea: eta aren naiera, edo kariño eragiñ au ondo pisatu, ta animan zure salbaziorako josi, ta beti idukitzea.

        Jainko onela enamoratuaren erregaloz ezin geiago ala beterikako Kristaua: merezi dezun diña zerori estimatzeko, Apostoloarekin esaten dizut: begira ondo noren, ta nolako buruaren mienbro zera? I. Jesu Kristorena zera: zure gorputza onen arte, edo puska da: ala emendik aurrera errespeto geiagorekin, ta garbiroago ori gordezazu. Jesu Kristo gure buruaren mienbro dan zure gorputz ori nola pekatuaz deabruaren serbitzari, edo esklabo egiñ al diteke? O zer tratu itsusi eragabea.

        II. Zure gorputza Espiritu Santuaren Eserleku, edo ontzia da, ta zure biotzean bere graziaz isuri, ta bere amorez or bizi da, edo bizi nai u. Nola bada Espiritu Santua zugandik kanpora bota, ta demonioa zugan artzera atrebi al zaitezke? O infernuko trukada beltz zeruak berak arritzen dituena.

        III. Zure gorputza Trinidade guziz santu, Aita, ta Seme, ta Espiritu Santuaren Tenplo, Sagrario, ta Etxea da: bada Jaunoikoa Komunioan biotz orretan artzen dezu. Nola bada zure Jabea bere Etxetik atera, eta Satanas, edo Lucifer, zure etsairik andienari or ostatu ematera atrebi al zaitezke? O zure fede illotz nazkagarriena! Biziago, ta beroago zan Indietako Kristau berrien fede miragarria.

        Aita Acostak kontatzen du, oiek bateatu, ta lenengo Komunioa artzeko ditxa zutenean, fede, ta amorio añ andiaz Jainkoa artzen zutela, non da sinisturik zeuden, ta zioten: bere Jaungoikoa Komunioan beñ artzen zuen gorputzak, ya geiago pekaturik eziñ egin zezakeala. Kristau zarra, ta askotan komulgatzen zerana, non dezu zuk onelako fedea? Zure gorputza nola estimatu, ta gorde dezu?

        Azkenik zure gorputza izan al ditekean kostu, ta preziotik andienean, edo bere odol preziosoaz Kristok beretzat erosi, ta irabazia da: gorputz orretan Jainkoa zuk beti iduki, ta glorifikatzeko egiña da; gorputz, ta anima zu aren antzera santu izateko, ta Komunio santuaren birtutez, azken juizioan Kristoren gisa piztu, edo anima, ta gorputz erresuzitatu, ta gloriaz janzirik berarekin zeruan beti bizi zaitean Non bada, fede, ta lotsagabe, abereen gisa, edo oriek baño liago, ta itsusiago gorputz ori egitera zu atrebitzen zera?

        Au giza Ebanjelioa, ta San Pabloren Dotrina dda: ta zeruko lezio onetatik zuk ikasi bear dezu, zure gorputza Sakramentuetan Jainkoari konsagratu, ta beti garbi idukitzea: zure pensamentu, itz, ta obrak, zeran, ta egiten dezun guzia, Jesu Kristoren antzera, neurri santu, ta erregla jsutu onetan egitea: zure begiak, migañ, edo aoa, eskuak, biotza, zure barrena, ta kanpoa, janean, edanean, janzian, itzegitean, ibilli, edo egotean, nola nai, zure sentiduaz usatu, edo baliatu bear dezunean: fede biziaz biotz ori gora jaso, ta barren,ta kanpotik Jesu Kristoz guziaz janzi zaite, ta aren gisa, aren intenzioaz, zure obra, ta lan guziak, Jainkoarenan bezala, beraren onrarako egin bear dituzu.

        Naiz jatea, naiz edatea dala, edo beste edozeñ bear, Jainkoaren gloriarako, aren borondatea egiteagatik, ta aren izenean guzia zuzentzen, ta zure biotzeko intenzioa goratzen badezu, S. Pablok dion bezala, guzian Jainkoari gusto eman,ta zeru andi, edo gloria asko irabazten dezu. Errespeto onegatik, jateko, edateko, jazteko, erazteko, ibiltzeko, egoteko, itzegiteko modu justu, ta era onean, zure modestia, guzian erakutsi bear dezu: ta ori, naiz iñoren aurrean, naiz bakarrik zaudela: bada Apostoloak dionez, Jainkoa zure aldean dezu, ta begira dagokizu. Begira, Kristaua, Jainkoa guzian dagoela begira. Etzaude bakarrik, begira, Aingeru santua begira dago.

        Orañ beste miraria. Lurreko abere li guziak baño loiago, ta nazkagarriago zure gorputza izanik: ta geiago zuk erregalatzen dezun, lurpeko ar zikin kiratsen janari erregalatu izango dan, ta guzien oñ peko auts biurtuko dan gorputz orretan Jainkoak eman, ta gorde dizu. Baña zer? Munduan dan joiarik ederren, ta preziatuena: zure anima bere antzera egiña: ori aren grazian dagoela ikusiko bagendueke, orren edertasunaz guziok arritu, edo atsegiñez zoratuko giñake.

        Ea bada, fede onezaz anima zaite. Lurrak jango dituen begi oriekin, orañ modestia gordetzen badezu, Jesu Kristo, Ama Birjiña, ta Santuak sekulako glorian ikusiko dituzu: orrela beste sentiduak, eskuak, mingaña, ta gorputz ori estimatu, ta garbiro gordetzen badezu, gustoz, erregaloz betea, ta gloriazko soñeko ederrez janzia zeruan Jainkoarekin beti egon, ta gozatuko zera. Jaunari ala nai dakiola: berak nai du, zuk egiaz nai bear dezu.

 

aurrekoa hurrengoa