www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

AITA ETERNOARI JESU KRISTO BERE SEMEAREN MERITOEN OFRENDA GUZIZKO BALIOSOA

 

        «Nere Jaungoiko guziz justua! Zure begien aurrean: nigan izan al ditekean errespetorik humillen, ta konfianzarik andienaz agertzen naiz. Zure atsegin, onra, ta gloriarik andieneko Ofrenda bat, bere parerik ezduena, nere kulpa, ta pekatu andi guzien deskoturako, zuri presentatzera: ta oiek zure justizia aserratu duten bezela, aserre ori guztiro kentzeko, Seme guziz Santu onen bizitza, pasio, ta eriotzaren Sakrifizio onekin zure Biotz, ta arpegi seguru berratu, ta gozatuko da.

        »Begira bada ondo, Jauna: ta ondo baizik ezin begiratuko diozu. Nere pekatuen paguan ematen dizut Nere Semeak, nere amorez. Birjiña bere amaren sabelean gure aragiz janzi, ta bederatzi illabetean an egon, ta Belengo Portalean añ pobre jaiotzean, ta abereen artean egotean Zuri, Aita Eternoa, iduki zizun obedienzia.

        »Andik zortzi egunera, beren Zirkunzisioan, nere salbazioagatik isuri zuen odola, ta egin zituen negar preziosoak: bere aurtasunean, ta bere bizian eraman zituen otz, ta bero; gose, ta egarri; neke, ta izerdi guziak.

        »Begira, Jauna, zure onrarako, egin zituen Orazio, barau, ta penitenzia guziak, ejenplo, sermoi, ta milagro guziak. Begira, nola azkeneko afarian, esan al baño humildade andiagoaz, Apostoloai Oñak garbitu, ta nola guk elkar sufritu, ta amatu bear genduen erakutsi zigun. Begira, zure gustoa egiteagatik afari artan, Sakramentu Santu amorio paregabeaz, gau, ta egun gurekin egoteko egin zuen.

        »Begira, jauna, zer laztan, ta negar gozoakin, Pasio, ta eriotzarako bere Ama maiteagandik despeditu zan: Getsemaniko baratzan nola iru bider Orazioa egin zuen: ta Judas saltzalle gaiztoaren laztan falsoa, zer pazienziaz artu zuen; ta etsaiak nola lotu zuten.

        »Begira, Jauna, munduan izan dan gaurik illunen, tga desditxaduen artan eraman, ta igaro zituen neke, desprezio, lotsa, ta tratu, pensatu al baño gogorragoak: ta orduan, ta urrengo goizean Anas, Caifas, Pilatos, ta Herodes etxeetan, ta bide, edo kaleetan eraman zituenak: egun artako testimonio, afrenta, burla, golpe, bofetada, azote, koroa, ta burlazko Erregearen soñekoa.

        »Begira, Jauna, Pilatosen eriotzako sentenzia gogorra artu zueneko aren Biotzeko pena, ta pazienzia: Bere Gurutzea artu, ta tormentuz, ta lotsaz beterik aren Kalbarioko Mendi santurañoko prezioso, ta pauso dolorezko tristeak: nere pekatuen karga pisuak Gurutze pean artu, ta auzpez, baratzan bezala odola zeriola nigatik zuri erregutzen iduki zuen amorioa.

        »Begira, Aita Eternoa, zure Seme Kristoren arpegi ederra, orduan nere kulpakin itsusitua, ta nola iltze gogorraz Gurutzean josi, ta gora jaso zuten: ta an kedarrezko binagre, ta beazunezko edaria eman zioten: nola bere etsaiakgatik, ta nigatik, orazio egin, ta negarrez, ta deadarrez barkazioa eskatu zizun.

        »Begira nola, bere Ama maitea guri Amatzat utzi, burua makurtu, ta bere espiritu zure eskuetan, Seme onak bezala, zuri bere Aitari bezala eman zizun.

        »Ea, Jauna, kontuetara gatozen. Andiak, asko, ta txit itsusi beltzak dira nere kulpak; baña are andiago da zure Semearen Ofrenda, ta Sakrifizio au: onetan dago nere esperanza, ta seguridade guztia. Badakizu, zure Seme maitea Bitarteko, ta fiadore irten zala: orra bada, Jauna, nere pekatuen zorra: ta orra nere pekatuen pagu osoa, ugaria, ta ezin geiago alakoa. Arrezazu zure Semearen Sakrifizio au, ta kito, Jauna.

        »Aita Eternoa, Jaun justua. badakit zure itzaren Jabe zerana. Bada, ezin faltatuko duen zure itz erreal Jainkozkoa da, zure Semearen Izenean eskatzen dizuguna, emango diguzula. Onek berak eskatzen dizu, niri barkatzeko: eta nik onen Izenean eskatzen dizut ori bera, ta ematen dizut Zure Semeagan pagu guzia, berak niri, ta neretzat utzi didana.

        »Beraren Gurutze santua da nere zorren pagua, deabruen kontrako arma segurua: Gurutze santua da neretzat zeruko Atearen Giltza maisua. Onekin, ta onetan ill nai det: onetan zure Semeak bezala, onekin batean nere espiritua eman nai dizut betiko».

 

aurrekoa hurrengoa