www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

ILLTZEKO KOMUNIO, EDO BIATIKO SANTUA

 

        Eternidadeko biaje onetan ondo prestatu, ta ibiltzeko, Bidezkoak bezala, janaria artu bear dezu, Jainkoaren zeruko erregaloen artean duen bakadurik ederrena, gozoena, ta onena da Jesu Kristoren Gorputza: zerutik etorri zan Ogi bizia, ta berez zerurako autetsi, edo eskogituen janari, edo Ogia: Quid bonum, eta pulchrum eius? Frumentum electorum. Panis vivus, qui de coelo descendi. Zac, 9. Ioan. 6. Bidezkoai bezela, bidean goseak ill ezgindezen Jesu Kristok janari au prestatu zigun. Au bear bezala jateko, eria ondo paratzen da Konfesioaz pekatuak garbitu, ta Jaunaren grazian dagoela, Fede, Esperanza, ta Karidadeko aktuakin. Orrez gañera bere Lagun urkoaren amorioa bear du, iñork ezertan ofenditu badu, biotzetik ari barkatuaz: ta berak iñor ezertan ofenditu badu, ari jainkoaren izenean barkazioa eskatu, ta guziak pake, ta amorioan gertuaz.

        Irugarren pauso onetan, txit barrendik pensatu, tapisatu bear dezu, nola Errege guzien Errege Soberanoak, zeruetan daukan Majestade aundi guzia txikitu, edo estalirik, bere miserikordiazko entrañakgatik zu bisitatzera etorri nai duen: ta nola eskutatua kortinapean bezala, ta akzidenteen estalkiarekin badator ere, munduaren argia bera dan, argiak aurrean etorriko diran, ta Jaunaren Ministroa zuriz janzirik, zure anima garbia zeruko eztaietara konbidatzera.

        Onek zeruko gloriaren Jabea, ta ango ondasun, taprenda segurua, bere eskuetan gorderik, ta erreberenzia andiaz ekarriko dizu: esan nai det, Jesu Kristo Gure Jainko, ta Gizon egiazkoa, bere amoriozko Sakramentuan, bokadu gozo bakar artan, zure anima grazian badago, bere amorez sekulako berekin bat egiteko. Zure gelan orrela Jainkoarne Minsitroa sartzen danean, zer esan, ta zer egin bear dan, gero esango degu, ta bitartean Santuen ejenploak obeto erakutsiko dizute.

        Jesus Sakramentatu onen amorezko San Agustin illtzeko gaitzaz zegoela, Biatiko Sagradua, esan dan bezela, eraman zioten: ta arako bere biotzeko Jabe guztizko maitea ikusi zuenean, añ ta onen poz andia artu zuen, non bere lekuan biotza ezin kabitu zitzaion, ta amorioz irazaki, urtu, ta egaka irten bear ziola zirudien. Orduan Agustinen biotz amorosoa, beti eztia baño gozoagoa, ta orañ bere biziko gozoena, zeruko fenix baten gisa, bere espiritu guziarekin asi zan modu onetan: Ongi etorria zerala, nere Kriadore ta Redentorea. Ongi etorri, gure Pakegillea. Ongi etorri, gure gaitzen erremedioa. Ongi etorri, gure Bideko Biatikoa. Ongi etorri, gure nekeen atsedena. Ongi etorri, gure penen konsueloa. Ongi etorri, gure esperanzen saria. Onela Biatikoa debozioz artu, ta amorez bere anima santa Jainkoari eman zion.

        Santo Tomas Dotore Aingeruaren Bizitzan kontantzen da, gaizkitu, ta zerurako abisoa izandu zuenean, konfesatu, ta Biatiko santua eskatu zuela: au ekarri ziotenean, gorputzean argala bazegoen ere, bere espiritu Aingeruzkoak indarrak emanik, lurrean etzin, edo belauniko jarri zan, ta guzizko erreberenzia miragarriaz Jaun Soberanoa artu zuen: ta zekienak bezala, humildade paregabeaz, Jaunari erregutu zion, beraren gañean, ta aren Majestadeagatik eskribitu zuena, onzat beraren gloriarako artu ziozala, ta bere jakiñez, edo ignoranzia barka ziozala, zeren bere obretan Jaunaren borondatea beti billatu zuen. Jesu Kristo bere Maisuari au esan, ta Biatikoa artu, ta Aingerua bezala, Aingeruakin zerura joan zan.

        Anima justu, edo grazian daudenentzat Sakramentu au zeruko bizitza bada, gaizto, ta pekatuko eriotzan daudenentzat, eriotzan, bizitzan bezela, animaren eriotza da. Aita Recupito, ondo iltzeko Libru baten egilleak kontatzen du, gizon bat gaizkitu, nai bezala konfesatu, Biatikoa artu, ta salbazioaren señale andikin il tzala, ta Konbentu batean enterratu zutela. Arrats artan Sakristaua Eliza ikustera joan, ta gorputz ori topatu zuen aterarik, ta aren ondoan jigante itsusi izugarri bat Lasterka iges Preladuagana joan zan: au bere Erlijioso guziakin Prozesioan Eleizara jatxi zan, ta Sakristauak esan zuena arriturik begiz ikusi zuen.

        Jigante ikaragarri an zegoenari, Jainkoaren partez gadegu zion: nor zan, edo zer nai zuen? Demonioa naz ni, ta Jaunaren lizenzia det, gorputz au, anima dagoen lekura, infernuetara eramateko. Baña Biatikoan artu zuen Ostia orañdik emen dauka: atera zaiozu, bear dan lekuan gordetzeko. Forma sagradua atera zion. Orduan katea ots arrigarri bat aditu zan, ta puntu batean demonioa bere gorputz orrekin sekulako ondatu zan. Sakristaua sustotik ill zan, ta beste asko gaizkitu ziran. Italian au ikusi, ta aditu zuten guziak arritu ziran, ta geroko utzi gabe, bereala bizimodu berrian sartu ziran, Jaun Sakramentatua, bear dan bezala beren biotzetan artzeko, ta obeto serbitzeko.

        Aita Agustin Castejon, gure Misionero, ta Erregeren Predikadore afamatuak kontatzendu, Misio batean, ta Jubilioko Komunioan, gizon galdu bat ondo konfesatzera atrebitu gabe, besteen artean sartu, ta gaizki komulgatu zala. Emazteak, aren bizi txarraren berri zekienak bezala zaitu, ta zelatan egon, ta ikusi zuen ikara, ta pena andiaz, nola gizona, Judas bat egiñik Eleizatik etxera biurtu zan. Arratsaldean biak atzeneko Sermoiera, Jaunaren bendizioa artzera joan ziran. Gizon ori txit illun, ta sustoz igaroa etxera zan: ta bere ustez errelikiaz beterik oiera joan zan. Baña ai! Zer lo pisua, ta infernurañokoa izan zan! Biaramonean emazteak ill otza bere ondoan arkitu zuen: eta aren anima erretzen betiko infernuan.

        Gizon bata, ta bestea komulgatu, ta ill ziran: baña bizitzan gaizki konfesatzera, ta komulgatzera oiturik dagoena, iñoiz ere, eriotzako orduan baño, gaizkiago komulgatu ez oi da. Oien kaltean, zuk ondo bizitzen, ta ondo illtzen ikasiezazu.

 

aurrekoa hurrengoa