www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

ISPIRITU SANTUARI ESKARI, TA AFEKTO,
ELEIZA AMA SANTAK EGITEN DIOZKANAK

 

        «O Espiritu animen Konsoladore, amorezko Jainkoa! Atoz nere nekean ni konsolatzera: Atoz nere biotza zure grazia gozoaz betetzera. Atoz zure amorezko sua nigan betiko irazakitzera.

        »Atoz pobreen Aita: atoz doaien emallea: atoz biotzen argia. Zure argi gabe nigan gauza garbirik ezta.

        »Nere loiak garbi itzatzu: nere loertasuna eze ezazu: nere eritasuna sendaezazu. Nere gogortasuna beraa ezazu: nere okerrak zuzenitzatzu.

        »Zu zera Konsolatzen guziz maitea: animaren etorkari gozoa, ta atsegi8n egiaz zerukoa. Zu zera nekeen deskansua, estutasunen atsedena, negarretan konsueloa.

        »Zu zera Aitaren eskuieko Beatza: atoz, ta zuretzat señalanazazu. Zu zera amoriozko sua: atoz, ta irazkinazazu. Zu zera doai guzien Itrurria: atoz, ta zure ur bizi orrezaz betenazazu.

        »Zu zera zazpi Doaien Jabea: atoz nigana, ta oriezaz nere anima janziezazu. Zu zera Aitak Semeari eskeñirikako Konsolatzallea, ta Semeak guri emana: atoz, zure argiarekin Aita, ta Semea, ta Zu, Espiritu Jaungoiko bakarra, emen ondo ezagutu, ta zure frutu, ta saria gozoakin, zeruko glorian obeto, ta betiko ikusi, adoratu, ta gozatu zaitzadan. Amen».

 

aurrekoa hurrengoa