www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

TESTAMENTUA EGITEA

 

        Gauza arrigarria da, juiziozko Kristauak, kontuak zer zuzendu, ta azienda zer utzi duela, denboraz, ta ondo, Jainkoak eman dion borondate libreaz ez usatzea, edo bere Testamentua egin gabe asko bezala soseguz bizitzea. Bosteun ta geiago ate, Medikuak diotenez, sosteko eriotzak, edo derrepente sartzeko ditu: ta bosteun baño ere askoz geiago bide gorputzetan sartzeko izango dira: ta mirari andia da, uste gabeko, edo bat batean eriotza geiago mundua egunoro ez ikustea.

        Orregatik Jainkoaren Ministro Zelosoak, eri bategana deitzen dutenean, lenengo eman bear duen pausoa da, Testamentua denboraz, ta soseguz eragitea. al duen modurik suabeenaz, eria txit beregan dagoen artean, San Agustinen zeruko konsejua ondo adierazo bear dio: Animaren kontuaren gañeko Sermoi batean Santuak dio modu onetan: Fac, quod faciendum est: fac testamentum, dum, tuus es: nam, si expectaveris infirnitatem, omnino minis, et blandimentis, duceris, quo non vis. Esan nai du: «Egin bear dezun egitekoa egizu. Osasuna dezun artean, zure jabe zeran artean, Testamentua egizu; zergatik atzeneko gaitzerako uzten badezu, etxekoen, edo aideen bildur, edo palaguakin, naizuna eragotzi, edo nai ezdezuna eragingo dizute».

        Santuaren konsejauk guziakin du, ta zurekin, ta nerekin ere bai: ta nik bezala, marabedi bat ez idukiarren zuk, alere munduko aberatsenak bezala, guk ere zer utzi badegu: ez azienda, ta ondasunak, baña bai gorputza, ta anima, geiago diranak: ala zuk, eta nik Testamentu baioso bat modu onetan egin bear degu.

 

 

KRISTAUAREN TESTAMENTUA

 

        «Trinidade guziz Santu, Aita, ta Semea, ta Espiritu Santu, iru Persona distinto, ta Jainko egiazko bakar baten Izenean: Nik N. beste mundurako biajean nagoela, nere atzeneko borondate, ta Testamentua modu onetan egiten det. Lenena, nere Anima bere potenzia, ta alegin guziakin, Jesu Kristori bere Biotzean, bere amorioaz erosia bezala, agintzen, ta biurtzen diot. nere gorputza lurrari, berea bezala, agintzen diot: ta onekin batean nere animaren ar gaizto izan diran deseo eragabe guziak, aren janari izan ditean, lurpean betiko ondatza nai det.

        »Nere Animaren Imajiña Jainkoari, berak bere antzera egiña bezela, agintzen, ta biurtzen diot; baña lotsa, ta damu andiaz, zeren pekatuakin itsutu, ta desegin dedan. Nigan diran obra onak, Jaunaren graziari, bereak bezala agintzen diozkat; ta gaiztoak nere desditxari, zeñaren erremedioa jaunaren miserikordian uste dedan.

        »Nere azkeneko borondate au kunpli-erazotzeko Testamentaria, borondate santu guzien egille ona, Birjiña Maria, Jesu Kristok Gurutzeko bere Testamentuan Amatzat urtzi ziguna izentatzen det: ta Ama gozo onen anparo, ta piedadean esperanza daukat, guzia nik deseatzen dedan baño ere obeto eragingo duela. Nere eskuan dauden irabazi on libre guzien heredero, edo jabetzat Purgatorioko Anima santak izentatzen ditut, ta Jainkoaren aurrean nere bitarteko onak izan ditezela, erregutzen diet.

        »Geroenean nai det, nere borondate au beti firmea, ta denbora guzian baliokoa izan dedilla. Ta orañdaño pensametuz, itzez, ta obraz orren kontra egin dedan guzia, betiko desegiten det: ta nere borondate onetan firme nago, ta biotz guztiko negarraz firmatzen det: ta nere eriotzaraño onetan irauteko propositu sendo batez sellatzen det. Testigu dirala San Josef maitea, nere Aingeru Goardakoa, nere izeneko Santua, San Migel, san Gabriel, ta San Rafael, nere borondate, ta Testamentu onetan presente arkitzen diranak».

        Ona Testamentu balioso, ta merito andiko bat, zuk, eta nik, ta edozeñek iñoren kalte, ta ofensa gabe, erraz edozeñ denboraz, edozeñ lekutan, ta mundu guziaren aurrean egin dezakeguna.

        Baña munduko gauzetan sarturik daudenakin, ta zer utzi; edo disponitu dutenakin, Jainkoaren Ministroak bere zeloa erakutsi bear du, ta arrazoi suabeakin eria denboraz, ta juizioaz Testamentua egitera mobitu bear du: era ta grazia onetan esanaz, Espiritu Santuak diola: ERIOTZARA BAÑO LEN JUSTIZIA EGIZU. Eccli. 14. Jainkoari anima, ta bakoitzari berea emateko, bere zor, ta artzekoen kontuak, argiro, ta garbiro ajustatu, ta agirian ifiñi ditzala: Juizio kabala, ta borondate librea daukan artean, bere azienda datorkionari eman diozala. Bere atzeneko borondate au ondo egitean, Jainkoaren borondatea egiten duela.

        Askori deabruak buruan sartzen, edo paratzen die, Testamentua egiten badute, edo Sakramentuak artzen, illko dirala: ta on bera aideak, eta eriarekin dabiltzanak askotan esaten dute, ta Jainkoak daki, zer intenzioarekin. Ta deabruaren gezur oiekin, Testamentu, ta Sakramentu gabe illtzeko, peligro andi, ta jakiña da. Ai zer kalteak, zer ondorengo desditxak emendik datozen! Ondo adierazo bear zaie deabruen engañu ori, ta orrelakorik ezdezatela sinistu, ta ere gutxiago esan. jainkoak bakarrik gure urte, egun, ta orduan dauzka kontaturik, ta aren borondate santua dan artean, Testamentua egiñ, ta Sakramentuak artuarren, iñork ere, ta ezerk ere zu eziñ illko zaitu, ta ez eriotza aurreratuko dizu.

        Testamentua egiñaz karga andi bat zure konzienziatik botako dezu: ta ori kendu, ta sosegu geiagorekin egongo zera. Jainkoari, ta zure anima bakarrari ondo begiratu, ta gauzak klaro agindu bear dituzu, gero zu ill ezkero, aideen artean auzi, ta deabruen aterreak utzi ezditzatzun, ta biziak beren animak, zure interes puska bategatik, sekulako galdu ezditzaten, ta auzitan zure ondasunak ondatu ezditezen. Auzia deabrua da askorentzat: ta auziari ematen zaiona, geienean deabruari ematen zaio: zuk nekez biribillatuak, deabruak erraz banatzen, ta laster ondatzen ditu.

        Konfesore zelodunak konseju onak onela eman bear ditu, ta eriari esan, edozeñez fiatu ezdedilla, ezpada Jainkozko gizon andi jakintsu batean, dudetan aren konsejua aziertorako artuaz: eria libre, ta soseguz Konfesoreak utzi bear du, ta andik irten, edo bera aren Testamentu, ta gauzetan ez sartu.

        Ejenploak obeto esango dizute: Ungriako Erregiña Sta Isabel, beti santa bezala bizi, ta eriotzarako prestaturik bizi bazan ere, arako Jainkoaren abisoa izan zuenean, obeto prestatu zan; bere Testamentua era onean egin zuen, ta zuena Jesu Kristoren pobretxoai utzi zien, ta beretzat ill janzi pobre bakar bat gorde zuen, ta Sakramentuak fede, ta amorio andiaz artu, ta zerura joan zan.

        S. Carlos Borromeo, bere Milango errira izurria etorri zanean, bereala Testamentuaz prestatu zan, ta pobreai, zuen guzia, berena bezala utzi, ta munduko karga etatik arindu, ta Aingeru bat, edo asko bezala, izurriak jo ta illzer zeudenai Sakramentuak ematera, ta ill zen laguntzerako, Jaunaren zeloaz armatu, edo maneatu, ta mirariak egin zituen. Ah Jaungoikoaren Ministro estimatuak! Ta zeñ ejenplo ederra au! Santuak, munduko ondasunez betea ta aberatsa izan bazan ere, karga ori arindu, ta Jainkoaren espirituaz bete, ta animen zeloaz irazaki, ta erioptzaren zeiñ bildur gutxi zeukan.

        Eskritura Sagraduak Ezequias Erregearen ejenploa kontatzen digu. Beñ batean au gaizkitu, ta oiean txit estuan arkitzen zan: ta orra non Jainkoak Isaias santua mandatu triste batekin bialdu zion: ta denpora aietako lisuraz, ta orañgo solape, ta edergarri gabe, Jainkoaren partez, klaro sentenzia au esan zion: Dispone domui tuae, quia morieris tu, eta non vives. Ea, Erregea: zureak egin du: manea, manean zaite: Testamentua egizu, zeren ill bear dezun. Au esan, ta Profeta joan zan. Sentenzia onen golpeaz txitez antsiatu zan: beste aldera jiratu, ta negarrari, bereala eman zion.

        Bere negar andien artean, justua bezala, Jainkoagana bereala biurtu zan, ta biotz humill batez bere bizitzagatik orazio egin zion. Onetan Isaias Mandatari santuari, bere bidean zijoala, Jainkoak agindu zion: zoaz, ta Errege tristeari esaiozu: aren orazioa aditu dedala: ta amabost urteko bizia luzatzen diodala. ala milagrozko señale ziertoaz ikusi zuen: ta gero ondo bizi, ta ondo ill tzan.

        Orañ zure kontua: Errege au Jainkotia, ta santua zan; Jaunaren gusto ta borondatea biotz onaz egin zuen, ta miserikordiazko obra on andi asko egin zituen. Ta orrez guztiaz ere, eriotzaren berri illunak kolpe batean arritu zuen; zeren edadearen lorean, ogei ta emeretzi urteko Zalduna, Jainkoaren Erreinoko Koroarekin, bere burua, zeruko fabore andien artean, Errege ikusten zuen. Ta Jaunaren mandatu, edo ill bearraren sentenziak beregandik atera zuen.

        Zer sustoa, bada, eriotzaren berri tristeaz, zer golpea artuko du, ez ura bezala justu, ezpada zu bezala bekatari danak? Ez ura bezala Jainkoaren bidean zuzen, ezpada zu bezala oker dabillenak? Argatik, nere Kristaua, orañ, susto gabe, denboraz ta Jainkoaren pakean, Testamentuaren eginkizun ori geroko bereala egizu. Ez arren zuzaz, ta ez edozeñez, gauza oietarako fiatu; ta ez zure jakin uste, edo prudenzian, dio Espiritu santuak geiegi estribatu, bada geren gauzetan, Juez zuzenak ezgera: mundua barbullez, edo nezioz beterik dago: Stultorum infinitus est numerus: ta zenbat arrotuago, edo presumituago, anbat Jainkoagandik, ta aziertotik urrutiago. Konsejari ona billezazu, zure azienda, Jainkoarekiko, ta munduarekiko galdu nai ezbadezu.

 

aurrekoa hurrengoa