www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

ERIOTZA GAIZTO, TA ONAREN EJENPLOAK

 

        Zelo andiko Misionero bat iñauteriako arrasalde batean eriiotza gaizto, ta ustegabekoa predikatzen asi zan, ta esan zuen: bear bada zuetatik bat biar autsa artzera allegatuko ezda, edo lenago ilko da: ala ez da zer fiatu, ta ez ordu batean ere pekatuan zer egon. Gizon bat, txit estadu gaiztoan luzaro bizi zana enzuten zegoan: ta Sermoia akabatu, ta aren pauso txarren, ta peligroaren berri ondo zekien lagun bat esaten asi zitzaion: ala fede, adkiskidea, egia andi, ta bearrak Predikadoreak esan baidizkigula: badakizu, gizona, infernuko lokaitz, ta peligroan urliarekin zaudela: begira ondo, ta abiso onekin bide gaizto ori utzi, ta Jainkoana, eriotza datorren baño len, biur zaite. Baña gizon galduak, Predikadorearen, ta bere adiskide onaren esanak ezertan etzeukatziela: Ken oritik esan zion: oierio bada, Jainkoaren miserikordia andia dezu: Predikadoreak gu ikaratzeagatik orrelakoak esaten dituzte. Baña orren laster, ta bereala ilko ez al gera. Orañ iltzeko, ondo ez nagoela badakit: baña ara aste santuan andre au utziko det, ta konfesio on bat egin, ta salbatu uste det.

        Onela lagun utzi; ta etxera joan zan: ta orra non gau erdian, bere andre, edo demonio orren ondoan zegoela: Ai! Au zer da? Argi bat, urlia, laster ekartzu. Lasterka argiarekin biurtu zaneko, gelan sartzean: Ai estu illun bat enzuten zuen: Adio urlia: ta sartu, ta odoletan irabiaturik illa arkitu zuen. Ta aren anima? Orra puntu batean, andre, edo deabru baten aldetik infernuko guzien ondora. Orañ zure bizitza gaiztoan fia zaitez zu: etzerala bereala ilko: gero Jainkoagana biurtuko zerala: ark ere ori zion, baña biurtu etzan, ta pekatuan il zan: arka erremediorik eztu, zuk bai. Zure erremedioa da penitenzia bereala egitea, bizimodu berri santu bat bertatik asitzea, ura bezala uste gabe, ta gaizki ill etzaitean.

        Eta orañ egia oiek aditzen, zenbat daude pekatu mortalean, ura zegoen bezala? Zenbaten ardura gabe, ta alakorik ezbaliz bezala, aren gisa, burla egin, ta geroko utzi nai dute? Zenbat pekatuan, ura bezala, lo egitera aisa joango dira? gau onetan, ura orduan bezala, infernuko illiti izango dira? O ondoren ikaragarriak, baña egiazkoak! Ark, orañ zuk bezala, etzion, gertatuko etzitzaiola? Orra, bada, nola gertatu zitzaion. Pekatu mortalean zaude, ura bezala? Bada demonioen leizazulo, edo tokia zerade. Nork daki ari orduan bezala, gau onetna zuri anima aterako dizuten, Kristok Ebanjelioan dion gisa: Stulte, hac nocte animam tuam repetunt a te. Jainkoak permiti ezdezala, baña zuri nai ezdakizula. Ara bizi santuaren saria, ta eriotza guziz gozoaren.

        EJENPLOA. Au eskribitzen dedan eguna da Jesu Kristo zeruetara igo zan egun guziz alegrea, edo aren Asensio miragarriaren eguna: Ta Asensio eguneko lekuan bertan Ejenplo zoragarri au gertatu zan: ta ala Asenzioko aurreneko Sermoiean, edo gaur bezala San Bernardino guziz debotoak kontatzen du. Jaun guziz noble, ta bere biziera santuaz are prestuago bat izan zan, ta bere denboran, egunoro, ta Jesu Kristoren amorioz beteago: obrakin biotzeko amorio santua obeto erakusteko, deboziozko erromeria bat egitea pensatu zuen. Bear ziran gauzak prestatu, ta bere errespetoari ondo zegozkion lagunak artu, ta Jaun birtuoso ori Jerusalen, ta Erri santuetarako biajean jarri, ta Ontzi batean sartu zan.

        Jaungoikoa, leorrean bezala, itxasoan bere biotzean, nola zeukan, ark ontzia gobernatu, ta Jesu Kristok gur salbazioko Misterioak obratu zituen leku, edo Palestinara txit ondo allegatu zan. Au Jaunari eskerran eman, ta bere deboziozko Pausoen Ejerzizioa obeto asitzeko, bereala, ta lenengo piedade, ta amorio guziaz konfesatu, ta komulgatu, ta prestatu zan. Nazaret deritzan Erri ditxosotik bere bisita asi zuen. Emen gure Peregrino debotoa, munduan sekulan egin dan obra, ta milagrorik aundiena, bere fede, ta amorioaz pensatzen jarri zan: ta nola Jaungoikoak, Aingeru San Gabriel Mandatari bialdu, ta Mari Birjiñari berri onak eman, ta Jainkoaren Semea gure aragiz janzi, ta aren sabel garbian Gizon egin, edo Espiritu Santuaren graziaz Enkarnazioko Misterioa obratu nai izan zuen: ta Ama Birjiñaren Baiezkoarekin Jesu Kristo aur txiki, ta Jaungoiko andiaren Sortze, edo Konzepzio adoragarria egin zuen.

        Pensamentu onetan bere biotza zeruko argiaz berotu, ta Jaun deboto onek gure Jainkoaren ondo gabeko Ontasuna adoratzen zuen, ta gu pekatutik libratzeagatik Gizon egin; eta gure salbazioko Mistrio, guzien asiera, ta gure Osasunaren, ta Jakintasunaren Arbolaren zorioneko sustraia nola zan: eta lurrean au aldatu ezkero, Jesu Kristoren beste Pauso, marabilla, pasio, ta Eriotza, berez bezalako Enkarnazioko Arbola onen frutuak ziarla.

        Andik Belengo Portaltxora igaro zan: ta ezin erraz esan diteke, gure Erromes debotoak an igaro zituen zeruko gauzak: negar gozoz an biotza desegiten zitzaion, Jesus Aurtxo gozoak an egin zituen negarrak ikusirik: batean seaskan trosatu, ta etziñik, bestean bere Ama Birjiña maitearen besoetan begiratzen zion, ta bere animako milla musu, ta laztan aren oñ sagraduai eman, a Jainkozko Aur Jesus bere gañean iduki zuen lurra, ta autsa bere negarrakin naste milliskatzen zuen.

        Belendik, ondo aspertu gabe Betaniara joan zan: ta an Jesu Kristo, Jordango ibaiean eranzi, ta San Juan Baptistaren eskutik bateatzen bere fede argiaz ikusi, ta gure Peregrinoa ere eranzi, ta Jordanen sartu zan: an bere burua garbitu, ta ur artatik edan zuen: Jesu Kristo, ta aren gañean usoaren figuran Espiritu Santua bazekuzan bezala, ta Aita Eternoaren deia: «Au da nere Seme txitez maitea, zeñean nere atsegiña dedan», aditzen bazuen bezala.

        Betaniatik Eremura jarraitu zion: ta an Salbadoreari begiratzen zion berrogei gau, ta eguneko barau andia ateratzen, ta Satanasen tentazioak garaitzen,t agero nola Aingeruak janari miragarriak serbitzen, edo ematen ziozkaten. Andik Taborko Mendi altura igo zan; ta an Jesus bere gloria, ta edertasun argian ikusi, ta adoratu zuen. Emendik Jesus bere Maisuaren ondoren Sion, atzeneko afaria egin zuen lekura joan zan. Bere animako begiaz Jesus belauniko bere Diszipuloai oñak garbitzen humilfadez, ta amorioz beterik zeritzan ikusten zegoela, eta gero bere Biotzeko naiera, edo kariño guziaren alarde egiten, ta Eukaristiako Sakramentuan bere burua, edo Jainkozko Gorputza ematen.

        Andik Gesemaniko Baratza, edo Hortura jarraitu zion, ta bere biotza amorez, ta dolorez negarretan urtu zitzaion, Jesus amorosoa gure pekatuakgatik odolezko izerditan, antsiaz beterik, zijoala begiratu, ta ikusi zuenean. Gero preso artu, lotu, ta Jerusalena eraman zutenean, aren ondoren diszipulo ona bezala, Pauso guzietan ibilli zan. Biotzeko pena gogor estuaz alde guzietara nola arrastaka zeramaten bere barrenean begiratzen zion: Anas, Caifas, Pilatos, ta Herodesen aurrean, azotez, aranzaz, txistuz ta burlaz beterik, Erri guztiak Barrabas baño gutxiago artu, ta eriotza eman nai ziola; azkenik sentezia Pilatosek eman, ta gure pekatuen karga pisua Gurutzean artu, askotan auspez eroriaz zijoala, nola Ama Birjiña bere Ama maitea dolorez guzia josirik topatu zuen.

        Deboziozko Prozesio triste onetan Kalbarioko mendira igo zan, eta an Gurutzean iltze gogorrakin josirik gure egiazko bizitza, edo bizitzarn frutua Arbola artan ikusten, edo kontenplatzen jarri zan. Jainkoaren Gorputz sagraduari, ta aren odolezko itueeiari begiratzen zen. Ama Birjiñagana biurtu, ta aren Biotz ederra ezpata zorrotzaz josirik, ta penaz, ta lutoz beterik ikusi, ta gure Peregrinoari berea puskatzen zitzaion. Semeagana berriz biurtzen zan, ta zazpi Itzak onen aotik aditzen zituen, ta orietan erakutsi zigun amorio paregabea bere biotzean sentitzen zuen: iltzeko tranzean, ta geroenean burua makurtu: ta illik ikusi zuen. Ill ezkero lanzada eman ziotenean, giltza batekin idiki ta bezala, Jesusen Biotz amorosoa ikusi zuen: ta Gurutzetik jatxi, ta Ama maitearen ezin esanalako pena, ta nola obi berri batean Semearen Gorputza sartu zuten.

        Gure Erromesa ara joan zan ta begiak iturri bi egiñik, ta biotza pena gozoz desegiñik obian sartu zan, ta bere Maisuarekin an josi zan. Irugarren egunean berarekin piztu zan, ta Emausko Diszipuloakin, ta beste igaro ziran gauzak ikusi zituen. Berrogei garren egunean, Salbadorearekin Olibeto Mendira igo zan, eta nola Jesusen Aszensioa leku onetan izan zan, aren oñ sagraduen señaleak ikusi zituen, ta amorio irazaki batekin biotza erretzen zitzaiola, milla bider negar, ta suspirioz desegiñaz, aien gañera erortzen zan. Gero bere jainkozko amorio guziaren inbdar, ta alegiñak puntu batean bezala bere biotzera beregandu, ta bildu, ta begiak, ta besoak zerura jaso, ta: O Jesus! esan zuen: O nere Jesus gozoa! Ya lurrean, non Zu billatu, nora Zuri jarraitu eztakit, Jauna. O Jesus maitea! O Jesus, nere Amore, ta nere on guzia! Nere, ta zure biotz oni arren emaiozu, Zuri orañ zerura jarraitzea! Itz oiekin añ ta onen tiro andia amorioak biotzean egin zion, non golpe artan, bertan, ta beñgoan bere anima zerura bialdu zion, betiko an bere Amore ederra ikusi, ta gozatzera.

        Bere Lagun, ta Kriaduak zori oneko amatzalle au illa bezala erorten ikusi zutenean, akzidente edo ustegabe onekin, Mediku bati lasterka otsegin zioten, ta onek ikusi ta illa zegoela esan zuen. Ta obeto juizioa egiteko, zerk ala Gizon ori ill ote zuen, aren biziera, umore, osasuna, ejerzizio, ta orrelakoaz galdetu zuen: ta esan zioten, Peregrino ori txitez jaun andi, berez manua, suabe, beraa, ona, ta gozoa zala,t a Ejerzizio santuetan, ta are geiago Jainkoaren amorean txit irazaki, ta ardore andikoa. Bada, añ seguru, medikuak esan zuen, geiegizko amoe orrek biotza erdiratu, ta bizia kendu dio: ta begiz egia au ikusteko, saietsa idikierazo, ta amorezko biotz bizarro ori erdi bi egiñik, ta JESUS NERE AMOREA, eskribiturik beregan zeukala arkitu zan. Ta orra Amorioak, beste kausa gabe anima ura zerura bialtzeko, Eriotza onaren ofizioa nola egin zuen.

        Santu asko amorioak onela akabatu ditu. Serafin umano, edo lurrean zeruko amorioak beste gizon, ta Jesu Kristoren antz, edo imajiña bizia, Jesusen Llagak artu ezkero, San Francisco egin zuena, lurrean ozta bizitzan ta amorioak beti zeruan bizitzeko il tzuen.

        Birjiña Santa Juliana, San Alejoren illoba, iltzeko zegoela, ezin argalez Komunioa artu, ta Sazerdotearen eskuetatik ostia joan, ta Santaren biotzera amorioak eraman, a amore santuak il tzuen.

        Birjiña Santa Clara Montefalcori amorioak biotza erdi bi egin, ta gaur ikusten dan bezala, Trinidade guziz Santuaren, ta Jesus gure amorearen Pasioko señale, edo insignia ederraz bete zuen.

 

aurrekoa hurrengoa