www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

AMA BIRJIÑAREN DEBOZIOA

 

        Gure Nekazari onen artean bere Parrokietarako amorio, ta debozio andia jakiña da, ta kanpotar guziak ori ikusi, ta milagrotzat bezala kontatzen dute: ta ez bakarrik Meza Nagusi, ta Besperatara joatea, ezpada Birjiña Ama Santaren Errosario, ta Aldareak errezatzea. Fede, ta debozioaren señale andia da au: ta argatik munduko beste Erreino, ta Probinzia askotan baño, gure oietan Parrokietako Eleiza gauzak ederkiago, ta piedade, ta debozio andiagoaz egiten dira.

        Au eskribitzen dedan eguna Ama Birjiñaren KONZEPZIO, edo SORTZE guziz garbiaren eguna da, ta gure Probinzian berezkirozko egun señalatua. Ama Birjiñaren Misterio, Festa, ta debozio guzien asiera gozoa da: ala gure Probinziak bere anparo, Ama, ta Patrona txit maitearen eguna bezala zelebratzen du: ta zorioneko bazter onetan jaiotzen diranak, amorio, ta debiziozko gure Ama guziz santaren marka onekin jaio, ta titi edo bular gozo onekin azitzen dira.

        Orregatik Konfesore zelodunak ainbeste, ta añ ederki bere oñetara datozenai Ama Birjiñaren Konzepzioaren debozioa, ta onen erreberenzian, beren anima, ta gorputzak garbiro gordetzeko iru Abe Maria egunoro errezatzea enkargatzen die. Ala Maisu Avilak, ala gure Misioneroak guziai erakusten, ta bneti agintzen die.

        Baña Ama Birjiñari gusto txit andia, eman, ta bere Konzepzio garbiaren onrarekin zure irabazi andi bat erraz izan nai badezu, goizean jaki, ta bereala, Jainkoari eskerrak eman, ta zure anima, pensamentu, itz, ta obrak Ama Birjiñaren eskuetatik ofrezitu, ta iru Abe Mariak errezatu bear dituzu, Trinidade guziz Santuaren alabanzan, esanaz, «Aitaren, ta Semearen, ta Espiritu santuaren izenean, iru Abe Maria oiek, gaur, ta beti pekatutik gorde nazan; pakezko bizitza bat, ta eriotza on bat bere grazian eman dizadan». Eguerdian beste iru Abe Maria orrela, ta beste iru arratsean Ama Birjiña erreza zaiozkatzu.

        Askok, Maisu Avilak zion bezala, Ama Birjiñari esaten, ta eskatzen diote onela. «Nere Ama Birjiña, zure Konzepzio garbiagatik, ta zure garbitasun ederragatik tentazio guzietan anpara nazazu, ta gorputz, ta animan garbiro gorde nazazu».

        Nola Birjiña Amaren Festa guzien sustraia aren Konzepzio garbia dan, ala beraren Doloreak, eta Angustiak aren Misterioen atzeneko Pausoa bezala dia. Badaki berak ondo, zeñ anziñakoi amorio, ta debozioa gure jendeen biotzetan Ama Birjiñaren Doloreen au dan: bere Semearen Bizitzan, ta Eriotzan, gure pekatuakgatik igaro zituen zazpi Doloreetako, ta Gurutzearen oñean bere Biotzeko Seme Jesus maitearen ondoan, aren agonian, ta bera iltzen, ta illik ikusi, ta bere besoetan artu zueneko bere anima josi zion ezpata zorrozaren, ta orduko penen memoria, ta debozio andia da.

        Gure Aita San Ignaciok au ondo erakutsi zigun: Bada Ama Birjiñaren eskuetatik bere biotza Jainkoari eman zion ezkero, biotz orren gañean Doloreetako Birjiña, edo Angustien Imajiña beti Santuak berekin ekarri zuen: eta Aita Araoz bere Aideari despedidan ori eman, ta esan zion, fabore asko, ta andiak orrezaz egin ziozkala. Argatik San Ignacioren Biotzeko Ama Birjiña ori, Zaragozako gure Eleizan debozio andiaz beneratzen da.

        Azpeitiko Erri noble ditxazko onetan beste askotan bezala, Ama Birjiñaren debozio au, nork daki noizkoa dan: bada Loiolako etxe santu onetako Oratorio zar, edo anziñakoa ere Angustien, ta Dolorezko ta Piedadezko Amarena zan, ta orañ ere da: ta arrazoi andiarekin guziai, ala osasunean, nola gaitz guzietan, Konfesore Jaunak txit ondo egiten dute Ama Birjiñaren Pauso, ta Misterio orien debozioa akonsejatzean, eta Ama maite onen Angustia: ta penen memoria gure pekatuen biotzeko damu andiaz, guk egitea baño gauza gozoagorik aren Biotz santuarentzat ezta: eta aren doloreetan: gure gaitzen, ta penen konsueloa arkituko degu. Gorainzi oiek Ama Birjiñaren izenean eriak konsolatzeko eraman bear dira.

        Orañ atzeneko orduan kezka, ta lanik andiena emango duten gauzaren batzuen gañean, abiso bearreanak eman bear ditugu.

 

aurrekoa hurrengoa