www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

AZKENEKO KONFESIOA

 

        Ondo illtzeko, Penitenziako Sakramentua, bear bezala artzea, da bigarren Bidezko Pausoa, Kontuzko Jaun, edo Persona batek jornada luze bat zer egin duenean, bere etxeko gauzak zuzenduaz gañera, biderako neurriak ere ondo artu bear ditu. Etxeko gauzak Testamentua mugonez egiñaz zuzentzen dira: Biderakoak Penitenziako Sakramentu, edo Konfesioaz. Jainkoaren Ministroa deitzen dutenean, eriaren aldera joango da, ta al duen ondoena esango dio:.

        Ea, Kristaua, edo N. zure Jainkoaren Tribunalerako bidean sartzen zera. Eriotzaren saltoaz beste mundura igaro, eta dan pensamenturik txikieneraño zure bizi guztiko kontu eman bear dezu. Baña badakizu, Jaunak bere Juizioan barkatzen duela, emen aren ordeko Ministroak barkatzen duen guzia. Orretako, bada, Jaunaren izenean nator ni, zure pekatuen karga pisua kendu, ta ariñago, ta errazago beragana joan zaitean. Aktu Kontrizioko andi bat egiazko damu, ta proposituaz, biotz guztitik egin bear dezu: eta gero zure kulpak ondo konfesatzeko, nik pozik argi eman, ta lagunduko dizut.

        Zeruko Mediku, edo konfesoreak bere regla seguru, ta jakiñak ditu emen, noiz, ta nola lengo Konfesioal berrirotu, edo konfesio jenerala eragin bear dan. Erregla oriezaz baliatu: ta pazienzia, ta prudenziaz armaturik lagunduko dio gaxoari. Eta onek orretako ezdagoela, edo gero egiteko aitzakiak emanarren; Konfesoreak badaki, orrela fiatu, ta Konfesioa utzi bear eztala; baizik, al dan bezala, bereala eragiñ.

        Beste Erregearen Sekretarioa, orrela eriotzak estuturik, arkitzen zan. Ai, ene ditxagabea! zion tristeak: Anbeste erresma paper, Errege serbitzen eskribitu, ta nere konzienzia garbitzeko, pliego bat eskribitu ezdet! Ainbeste zeru urte oietan erraz irabazi nezakeala, orañ salbazioaren peligro onetan nago! Dakuskuna da, len txit ondo konfesatuak, ta prestatuak ere, tranze artan bildur oi dirala.

        Ezequias, len esan degun Erregea justua, ta kontu onekoa zan: alere eriotzaren ispilluan bere burua ikusi, ta txit beregan sartu, ta Jainkoagana biurtu zan. Ala, eriotzatik eskapatu, ta bere Kantikoan negarrez, ta pozez esan zion: Recogitabo tibi omnes annos meos in amaritudine animae meae. Isai. 28. Zure aurrean ustez, Jauna, zuzen ibilli izan naiz; baña alere oraiñ abiso onekin, nere biziko urre guziai, animako damuaz errepaso bat eman bear diet, azturik, edo besela, penitenzia gabe ezer utzi ote dedan. Ah Kristaua! errege gazte Santu batek, bere eriotzaren peligro, ta bildurrraz au egin zuen! Zuk, pekatari galdua izanik, zer naiko dezu ordu artan? Orañ egizu, ejenplo jakin onek erakusten duen bezela.

        Korteko Jaun andi bat Erlijioso baten gelara joan, ta esan zion: Aita, nere bizi guztiko kulpak soseguz, ta ondo konfesatu nai ditut, kezka, edo eskrupulo guzietatik libratzeko, Galdetu zion orduan: Ta Konfesio jeneral ori zergatik egin nai dezu? Aita: illkorra eznaz, edo eztet ill bear? Bai. Bada ordu segururik ezdet, ta geroenean ill bear det. Azkeneko gaitzean,g auza onik egingo ezdet. Negarrez andrea batetik, umeak bestetik: gaitzaren erremedioak, burua zoratua, ta ordu artarako utzi nuelako biotzeko damu, ta arra. Ez orixe: asko balio duen anima bat det: ta orañ Konfesio jeneral on bat pakean egin, ta seguratu nai det: ta Jainkoak nai duenean eriotza betor.

        Onek bai San Agustinen konsejua ondo artu zuela. Diabolus chyrographum infirleant, fidem tribuit: caro non dericere adhuc sperat: parentes applaudunt: medici, ut lucrentu, conforrant: eta fic divites moriuntur in inferno. Ser. 58. ad Frat. Apud Castejon tom. 1. Mifs. 3. Santuak dio: aberatsak illtzeko aizkitzean, penitenziarik ez dagiten, deabrua bere seguridadeakin batetik sartzen da, bestetik berak bizi nai. Aideak animatzen dituzte: Medikuak desengañatzen ez dituzte: ta ala aberats tristeak infernuan illzen dira, zeren ill baño ere len infernuko tranze, edo infernu bizian sartzen diran.

        Ah Kristaua! Denboraz zure begiak argi itzatzu, ta orduko kontuak orañ ondo ateritzatzu. Osasunean guztia erraz da. penitenziako Sakramnetu au pekatu guzien erremedio seguru, ta erraza da. Zenbat eta orañ geiagotan, ta obeto konfesatzen zeran, orduan ariñago, ta obeto. Alkandora, edo erropa zuri lisibara askotan dijoana, errazago, ta obeto garbitzen da. Konfesioa zeruko lisiba, edo Jesu Kristoren odol preziosoaren bañu sagradu bat da: askotan or sartzen bazera, Jainkoaren Bildots, edo Agnus Dei orrek zure animako loiak kendu, ta egunoro garbiago gordeko zaitu.

 

aurrekoa hurrengoa