www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

ONDO ILTZEN LAGUNTZEKO EJERZIZIOAK

 

 

JAINKOAREN MINISTROAK EGIN BEAR DUENA

 

        Gaitzak leku ematenduen artean, onek bere konseju santuakin eriari Testamentua, esan dan bezala, eragin,t a soseguz ondo konfesatzen lagundu bear dio, ta Bidezkoaren zeruko janari, edo Sakramentu guziz santua, Biatikotzat, bear bezala, artzeko maneatu, edo preparatu bear du, modu onetan esanaz.

        Berri onak, Kristaua: N. berri onak: Zeruko ateak Zuretzat erdiz erdi gaur idikitzen dira, ta ango Mediku Soberanoa bere Biotzeko amorioaz dator andik zugana.

        Bijoa kanpora barrengo tristeza; bada Aingeruen alegria dan Jauna, gaur zure etxean, ta biotzean artu bear dezu. O zer ditxa zurea!

        Baldin ezeren bearrik, edo gogorik badezu: berak guzia, zuk nai baño ere obeto, egingo, takunplituko dizu.

        Baldin zuren pekatuak bildurtzen bazaituzte: Jaun au bera da guzien erremedio, ta pagu osoa.

        Baldin ersaiak, ta eriotzak ikaratzen bazaituzte: bere graziaz guziak garaitzeko lagundu, ta animatuko zaitu.

        Baldin osasuna konbeni bazatzu: bere eskuan dauka. animakoa Sakramentuan ematen du, bai ta gorputzekoa ere, ondo badagokizu. Bera da osasuna, ta bizitza.

        Egun andia da au zuretzat: berri onezaz Aingeruak berak admiraturik, Jesu Kristoren faborea ikustera, ta bera adoratzera, berarekin datoz zugana.

        Orañ bada, Kristaua, berri on au aditu, ta nor animatuko ezta? Nork, tristezak utzirik, egiazko alegria biotzean artuko ezdu? Nork onelako bisitan Jaunaren miserikordia guzia beregan artu, ta beretzat betiko naiko ezdu?

        Ea bada, Kristaua, idiki, zabaldu, ta alegiñaz biotz ori alaitu: ta zeruko Etorkari, zure Jaberik onenari ordu onean leku emaiozu: ta pekatari penitenteenzat Jaun au zeñ ona, zeñ beraa, ta gozoa dan, zeregan ikusiko dezu. Ta nik dakardan,t aematen dizudan artean, bera ondo artzeko, zure biotzeko deseorik bizienakin deitu, t esaiozu:.

        Atoz, Jauna, atoz ordu onean, nere animako ostatu pobre onetara; atoz, nere Jaungoiko, nere Egille, nere Jabe, nere Salbadorea, ni erremediatzera, aniatzera konsolatzera: zure amorez betetzera, ta Zu arpegiz arpegi zeruan ikusteko deseoz bere, irazaki, ta prestatzera.

 

 

RITUS CONFERENDI INFIRMIS EUCHARISTIAM

 

        Sazerdoteak eriari galdetzen dio: Sinisten dezu Aita Jaungoiko Omnipotente zeruaren, ta lurraren, ikusten diran, ta ikusten ezdiran gauza guzien Kriadorean? Eriak eranzuten du: Bai, sinisten det.

        S. Sinisten dezu Jesu Kristo aren Seme bakarrean? Bai sinisten det.

        S. Sinisten dezu Espiritu Santuan? Bai sinisten det.

        S. Sinisten dezu, Aita, ta Seme, ta Espiritu Santua dirala iru Persona, ta egiazko Jaungoiko bat? Bai sinisten det.

        S. Sinisten dezu, Jesu Kristo Gure Jauna, Gizona danez, Espiritu Santuaren graziaz sortu, ta Santa Maria gloriosagandik jaio zala, beti Birjiña, Semea jaio baño len, jaiotzean, ta jaio ezkero geratzen zala? Bai, sinisten det.

        S. Sinisten dezu, gure guzien salbazioagatik padezitu zuela, gurutzena josirik il tzala? Bai sinisten det.

        S. Sinisten dezu, irugarren egunean illen artetik piztu zala: zeruetara igo zala, Aitaren eskuietik dagoela, ta munduaren azkenean andik biziak, eta illak juzgatzera etorri bear duela? Bai sinisten det.

        S. Sinisten dezu, guziok geren gorputzetan erresuzitatu bear degula, beren gorputzetan bakoitzak merezitu zuen bezala, edo saria, edo kastigua eraman dezan? Bai sinisten det.

        S. Gurutzea adoratzera eman, ta esaten dio: Adoratzen, ta bedeikatzen zaitugu, Kristo, zeren zure Gurutze santuaz mundua erredimitu zenduen.

        Sazerdoteak gero Jesu Kristoren Gorputza adoratu, ta artzen du, ta an daudenai erakutsi, ta eriari esaten dio.

        S. Orañ Eliza Santa Katoliakren Sakramentuak, zeñakin salbazioa alkantzatzen degun, konfesatu bear dituzu. Sinisten dezu Eleiza Santa Katolian, zeña dan Kristau fielen Kongragazio bat, Bateo, ta beste Sakramentuaz, pekatuak barkatzen zaizkigula, ta betiko biziaren eredero egiten gerala? Bai sinisten det.

        S. Sinisten dezu, Jesu Kristok azkeneko afarian esan zituen Konsagrazioko itzen birtutez, eta edozeñ Sazerdotek, dan pekatari, ta indignoena bada ere, bear dan bezala ordenatu, ta esaten dituela, ogiaren substanzia, edo izana Kristoren Gorputz, ta ardoaren substanzia, edo izana aren Odol biurtzen dala: ta nik orañ nere eskuetan daukadana, Kristoren egiazko Gorputza dala? Bai sinisten det.

        S. Orrezaz gañera, injuria, edo naigaberen bat egin dizuten guziai barkatzen diezu biotzetik? Bai, bakatzen diet.

        S. Zuk itzez, edo obraz ofenditu dituznai barkazioa eskatzen diezu? Bai eskatzen diet.

        Gauza oiek noiz ta nola laburrago galdetu bear diran, Sazerdoteak ondo begiratuko du.

        Sazerdoteak orduan esatendu: Domine, non sum dignus, ta eriak arekin batean iru bider modu onetan:.

        JAUNA EZNAIZ NI DIÑA, Zu nere etxean, edo animan sartzeko; baña zure itzaz nere anima salbatuko da.

        Gero Sazerdoteak al duen modurik suabeenarekin eriari esaten dio: Orañdik, Kristaua, beste Sakramentu bat, edo atzeneko Oleazio santua artzea, falta zatzu. Nai dezu, ta bear denean artzeko, eskatzen dezu? Bai, Jauna, bertatik, Jainmkoak nai dueneko, eskatzen det.

        S. Bada nik ere, beraren izenean emango dizut.

        Baña nola eria urruti, edo iltzeko peligroan dagoenean, Biatiko Santua, ta Oleazioa bereala artu bear diran, edo bata bestearen ondorean eman bear diran, on nola dan orañ esango degu.

 

 

ORDO MINISTRANDI SACRAMENTUM EXTREMA UNCTIONIS

 

        Sacerdos: Pax huic domui, et ut supra. Orduan Sazerdoteak soseguz, ta bear dan bezala eriari, enzuten badu, ta orretako badago, adierazotzen dio Oleazioaren Sakramentua, ta onen birtuteaz, esanaz modu onetan.

        Jainkoaren borondateaz bat gurea egitea, edo ari gurea sujetatzera, guzientzat konseju txit ona da; baña orañ zuretzat, Kristaua, da gauza bearra: bada zaude gaitz peligroso onek estutzen zaituela, berak ematen digun denboraz, ta miserikordiaz balia gaitean, animako osasuna, ta gero gorputzekoa ere, konbeni bada, alkanza dezazun.

        Jainkoak eman zigun bizitza prestatua degula badakizu: ta ala, eskatzen digunean borondate osoaz biurtu bear diogu: ta zor au pagatzeko denbora etorri bazatzu, alegera zaite, zeren munduko nekeetatik, ta Jainkoa ofenditzeko peligroetatik libratzen zeran, ta gorputzaren kargarekin pekatuen oitura, edo kostunbrea kentzen dezun.

        Sakramentuen fabore, ta sokorrua arturik joango zera bizitza onetatik: ta au da mesede bat asko estamatu bear dezuna. Sakramentuak artu dituzun guzian, Jesu Kristoren Odol preziosoaz garbitu, oleatu, edo unjitua izan zera. Orañ artu bear dezun Sakramentua, Oleazio santua da.

        Au artuezkero, gure iritzian, seguru bazoazke zerura. Aingeru, ta Santuak beren lagunzat ezagutu, ta bidera ertengo zaizkitzu. Ama Birjiñak berak besoetan artu, ta bere Semeagana, onen señaleaz markatua bezala eramango zaitu.

        Olio santua onen unzioarekin grazia geitu, edo geiago ematen da: pekatu benial, edo ariñak barkatu, animako eritasun, edo gaitzak sendatu, ta pekatuaren errelikia, edo kutsuak kentzen dira. Olio santu onek alegria esan ani du, ta onezaz zure anima beteko du.

        Gorputzaren parte, edo sentiduen leku jakiñak olioaz egingo dira: oriekin egin ziran gaitz, do pekatuak, Jainkozko erremedio onekin kura ditezen. Onela deabruarekin peleatzeko sendoago irtengo zer: ta eriotzako orduan aren lazo, ta tentazioetik eskapatzeko, ta etsai guziak garaitzeko.

        Bearbada, ta zure animarako konbeni bada, gaitz onetik libratuko zera: bada, Santiago Apostoloak dion bezala, Sakramentu onek birtute ori badu. Baña bizitzaren esperanzan, ta deseo geiegi iduki bear ezdezu: animari obeto begiratzeaz aztu etzaitean: ezta zer deskonfiatu ere, Sakramentu onen grazia artzeko, bear dan estimazioa galdu ezdedin.

        Beren osasunagatik Apostoloetara fielak zijoazen fedearekin, Sakramentu au artzera zuk etorri bear dezu. Dudarik ez iduki, Jainkoarne miserikordiari orañ egiten diozkagun orazio santuak, Eleizaren, ta Jesu Kristo gure Jaunaren personan, Jainkoak adituko dituela: bada iñork baño geiago, ta obeto berak gure ona nai digu: Berari onra, ta gloria sekula guzietan. Amen.

        Sazerdoteak orañ, edo ondoen deritzanean, Jesu Kristoren ondasunak, edo pekatuen barkazio, ta Induljenziak beraren izenean adierazoko diozka, ta fedeaz biotza jaso, ta guztiak irabazteko intenzio egiten erakutsi, ta lagunduko dio eriari. Irabazi, esan al baño andiagoak dira, eriotzako ordurako Kristauai Aita Santu askok, Medalla, a beste gauzetan emanak, ta Kofradia santuetan sartu, ta bizi izan diranentzat; ta ala konbeni da eriak denboraz kontuan paratzea, gero sentiduen usoa galdu, edo beregan ezbadago ere. Esan bear dio Elizaren Orazioak, Pater Noster, Abe Maria, Kredo, ta Salbea, ta Jesusen izen gozoa berekiko askotan aoz, edo biotzez bederik esan ditzala: Jesus, Jesus milla bider: Jesus, Maria, ta Josef nerekin beti izan diteala.

        Esan bear dio Sazerdoteak, Jainkoak gaitz artarik libratzen badu, berari graziak ematera Eleizara joan bear duela. Beste onelako konseju, ta gauzak aurrera luzaro esango dira.

        Oleazioko Orazio oiek esan, ta Sazerdoteak abiso, ta konseju santuak eriari emango diozka, Jainkoaren borondatea bada, eriotza santu bat izan dezan: etsaien tentazioen kontra animatuko du.

        Ur bedeikatua, ta Gurutze, edo Santo Kristo an utziko diozka, ari askotan begiratu, ta debozioz muñ egiteko, ta bere biotzean sartzeko.

        Etxekoak ere kontuan paratuko ditu, baldin berriz konfesatzea eriak nai, edo eskatzen badu, edo gaitzak estutzen, edo agonian sartzen badu, bereala Jainkoaren Ministroa abisatu, edo deitu dezatela, iltzen lagun diozan, ta aren anima Jaunari Eleizaren orazioakin enkomenda diozan.

 

 

aurrekoa hurrengoa