www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

ERIOTZAN NORK BILDUR IZAN BEAR DUEN

 

        Gure jendeen artean batzuen beren jabe dira: beren buru, edo personen kontua baizen ezdutenak: ta azken ordu artan oiek zer egin, edo kezka gutxiago oi dute: ala ondo iltzeko obeto daude.

        Biziera bi, aedo persona mota bi dira, ala bizian, nola eriotzan zer egin geiago dutenak. Aita: oriek zeñ dira? Etxeko buru, ta Erriko buru izan diranak. Esan nai det, Guraso, ta Nagusiak, Alkate, ta beste orrelakoak. Eta orietatik asitzen gerala, gure Nekazari prestu asko beren Errietan Alkate, Errejidore, ta Erriko Guraso, edo Nagusi bezala oi dira. Oiek obligatuak daude, ta ez bakarrik Erriaren artu eman, edo errenten gañean kontu iduki, eta ondo onek artu, edo ematera; ezpada ta are geiago Jainkoaren Legea Errian ondo gorde erazotzera: lenengo berak ejenplo ona emanaz; eta gero Errian, edo Errikoetan diran animen kondenazioko beatztopa, edo eskandalo, eta pekatuen bide, okasio, ta peligroak zelo andiaz kenduaz.

        Jainkoak bai, ta bestek ezdaki, Erriko festetan, plaza, edo bazterretan, tabernako edanean, joko luze, ta jolasetan, etxerako desoretan, gabazko libertade, ta deabruen iskanbilletan, zer pekatu ikaragarriak egiten diran. Ta gaitz oien sustraia, ta oriek ez ebakitzea, edo ez erremediatzea, ta guzien kulparik andiena, txit askotan Justiziako Jaunak dute. Baña oiek, Jainkoaren ordeko Ministro fielak bezala, ejenplo ona eman bearrean; jokoan, edaten, ta desoretaraño egotean, aurrenekoak, ta gaiztoenak berak badira, zer izango da? Erriko buruak orrela badabiltza, beste ondorengoak nola ibilliko dira? Gizaseme, ta mutil gazteak ori ikusi, ta zer ikasiko dute? Nola errespetoa idukiko zaie, berak beren buruai galtzen badiote?

        Gure Probinzia guzia Nobleak, orrelako jainkoaren ofensa andiak, ta Justiziaren lotsa, ta bildurra galdurik ikusi, ta gabazko, eta Ermitetako festa eragabeak kondenatu, ta kendu ditu, eta arrazoi andiarekin. Baña asko Alkatek, Jainkoaren, Obispo Jaunaren, ta Probinziaren Lege justuai, bear bezala begiratu ez, ta beardan balore, ta animoaz artu gabez, festa eragabeak eragin, edo eragiten larga, ta zer kalteak ikusten dira? Ta ikusten ezdiranak non dira? Ah! Oriek are geiago, ta andiago dira! Guzien Juezak guzia dakus: ta Alkate, ta Ministroak kontu emango diote.

        Gauza ziertoa da, Jainkoak, Ama Birjiñak, eta Santuak Eleizako festak fedeaz egitea nai dutela. baña deabruak, ta aren bandoko, edo lagun diranak, festa oriezaz baliatu, ta Santuen aitzakian, ta au Kristau artean nork sinis lezake? fede, ta lotsa gabe, Jainkoaren ofensa nazkagarriak, ta Santuen desonra itsusiak nai edo erakarten dituzte. Eta orietan joko luze debekatu, idi tratu falsiazko, tabernetako tranpa, ordikeria, torpeza, animen, ta errien kalte jakiñen kontu Jainkoari nork emango dio? alkate, edo Errien Guraso nagi, ta zorigaiztokoak. O zer kontu estua,l zer juizio, ta Justizia gogorra oiei begira dagokien! Jainkoaren Justiziako Ministro izateko, ezta asko bara artzea: bear da ori jaso, ta zuzen guzian erabiltzea.

 

aurrekoa hurrengoa