www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

GURE NEKAZARIEN ERIOTZAREN GAÑEAN BESTE KONSIDERAZIO ONAK

 

        Jaungoikoa alabatzeko gauza da, oiek nola iltzen diran ikustea. Askok beñtzat, San Isidroren gisa, ditxa andia dute: eta Jaunaren miserikordia nolerebait argiago oietan agertzen da. Nola guri jaten, edo jatekoa ematenarren, gizagajoak uda, ta negu, neke, ta izerdien azpian beti dabiltzan; ta beren bizi nai ta bizi bearraren kezka, bildurra, ta arrastaka baizen ezduten: ala biziera garbi orren saria, orien eriotza datorrenean, kezka, ta bildur gabe, oriek aisago iltzea dala, ikusten da. Gure Jainkoak, Aita onak bezala, dakus, oiek beste asko bezala, munduko artu eman, kestio, edo peligroetan, beren bizian nastu ezdirala: ta ala eriotzan bere Aingeruakin anparatzenditu, eta deabru txar tentatzalleai oien buruko aldera joaten zuten ezdie. Ara nola.

        Sazerdote Jaun batek mesedez beñ eskatu zidan, agure gaxo bat karidadez konfesatu bear nuela, ta berak aren etxera eraman ninduen. Gizon orrek, ez bereala iltzeko, baña erremedio gabeko gaitza zeukan: eun, ta iru urte gañean zituen. Konfesio jeneral, edo bizi luze orretakoa egin nai zuen. Bada, zer uste dezu? Ordu erdi bat ozta egin nuen, aren konfesio andi ori bere gustora egiten: ta orren laster, ta aisa kontuak ajustatu, ta Aingeru baten gisa, edo txoritxo bat bezala txit alegere geratu zan, ta uste zuen bertatik zeruan zegoela.

        Aita: ori nola izango zan? Nik esango dizut. Eun ta iru urte orietatik, urte bakar batean Jaun nere adiskide bat gazte zala serbitu zuen, ta gañerako urte luzeetan beste artu emanik izan etzuen. Beti Atxurlari, ta bear egiñaz garbiro bere arto puska irabazi, pobrezan jan, ta beti kontentu zan. Ta aren arpegia ikusi bazendu, arrituko ziñan: añ alai, ta kolore bizi ederrakin zegoen, nola ogei urtekoa zanean, edo galai gazte bat bezala.

        Onela bizi, ta ill etzan, Ama Santa Teresak bere Bizitzako Libruan kontatzen duen Gaztelako Nekazaria. Au ere bere denboran bear egiñaz pobrezan kontentu bizitzan: baña aren alabearrez, gutxien uste zuenean, kanpo, edo soloan lurpean gorderikako diru andi, edo tesoro bat arkitu zuen. Bere ori etxera isillik eraman, ta zer egin etzekien: non baño non obeto gordeko ote zuen, kezka, ta bildurra baizik etzuen: ta len pobre alegere zana, gero aberats triste egin zan. Gau, ta egun sustoz beterik bere diruan beti pensatzen, alako naigabe, ta penak eman zioten, non biotza illundu, ta ez jan, ta ez lan, beste gaitz bage ori ori egin, erkitu, desegin, ta il tzan.

        Emendik, zuk Nekazaria, edo onetan Jainkoare Aitazko Probdenzia, edo gobernua ikusi bear dezu: eta sinistu, edo ondo jakin, ondasunak, edo pobreza zuri ematea Jaunarenzat guzia bat, edo berdin dala; ta berak zuzaz obeto begiratzen duela. Aita da, ta Aita guzien onena: aren antzekoa izan zaite. Batzuei ondasunak ematen diezte, miserikordia, ta limosna, Jainkoaren izenean egin, ta orrela beren pelatuak pagatu, ta zerua bide orretik irabazi dezaten.

        Besteai bearra, pobreza, edop ondasunen falta Aita onak bezala ematen die, beren bearreaz bizi, ta salbatzeko. Batari bezala besteari diru, edo ondasunak ematea, Jainkoarenzat berdin da, ta ezer kostatzen etzaio. Baña ah! Bere doaiak partitzean, berak obeto daki zer egiten duen: ta ikusten du, zu askorekin kondenatuko, ta gutxirekin salbatuko zerala. San Agustinek ederki, berak bezala, diona: obe da gutxiren bear zu izatea, ezen ez zuk asko idukitzea. Eta nik orañ diot: gure ditxa eztagoela gutxi, edo asko idukitzean; ezpada Jaunaren borondatea guzian egitean.

        Au ondo egiteko, seguruan jokatu, ta zeruan ondasun andiak irabazteko, bitartekoaz baliatu bear degu: esan nai det, Ama Birjiña, ta Santuz Eri bat, orrela luzaro dagoenean, konsolatzeko, ta denbora probetxuz, ta gozotoro pasatzeko, zer gauza obeagorik, Errosario santua baño? Onen iru parteetatik bat ondo errezatzea, Ama Birjiña unziz santari lorezko koroa eder bat presentatzea da. Baña afildu baño len, loak iñork tenta ezdezan, ta txit soseguz, ta merezi duen debozioaz, Errosarioko induljenzia andiak irabazteko, errezatu bear da. Lenago ondo ziñatu, Kontriziozko aktua egin,ta gero Jainkoaren, ta bere Ama santuarekin itzegiten duenan bezala, batek esan, ta besteak eranzun.

        Jainkoagatik, bada, ta Ama Birjiñaren Biotzeko gozo, pena,t a gloria, Errosario santuan gorderik ditugunak gatiuk, erregutzen dizutet, nere Kristau, ta Ama Birjiñaren umeak, arren emendik aurrera zeruko deboziorik ederren au, Errosario Santua, soseguz, ta debozioz erreza dezazutela: ez mar mar mar, beste lurreko gauzak bezala, ez prisaz, nastuaz, edo guzia trabukatu, ta naspilla bat egiñaz.

        Tolosako Santa Marian Ofizio Dibinoak, ta Elizako gauzak, nola zeruko antzera, txit ederki, ta Majestade bere diñakoaz egiten beti ikusi ditudan, ala, ta txit konsuelo andiaz ikusi nuen, Errosario santua ama Birjiñari ofrezitzen. Sazerdoteak beti Pater nosterra, ta Abe Maria errezatzen du, ta beti jendediak, edo Puebloak eranzuten du. Ta Aldareak, edo beste debozioak egitean, ori bera erri guzietan oi da. Etxeetan beñzat, nerekiko batek beti Aita gurea, ta Abe Maria esan ondo, ta besteak betri eranzutea, obeto deritzat, la dboziorako, ta ez trabukatzeko, nola kontua zuzenago idukitzeko.

        San Josef guziz doatsua, S. Miguel, ta Aingeru goardakoa, zure izeneko, egun artako, ta beste Santuak Bitartekotzat artu bear dituzu. Baña errezo luzez, ez beñere kargatu, presaka, itotzen, ta gaizki egiteko. Obe da, diote Santuak, Abe Maria bat debozioz ta ongi ezer ez asko gaizki zuk errezatzea. Ara ejenplo ederra.

        Ama Birjiñaren deboziozko alaba amite Relijiosa batek amabost Misterioen, edo Errosario osoa egunoro errezatzeko debozioa zuen. Baña, nola beste ofizio, ta egiteko asko Etxean zituen, askotan lasterka Errosarioa, ta ez bear zan erreberenziaz, errezatzen zuen. Beñ batean orrela zegoela, Ama Birjiña, zeruko Erregiña ederra, konsolatzera etorri, ta amore andiaz esan zion: Ez, ene alaba: ez ori orrela egin. Obe da, ta Obedienziako ure lan, edo egitekoak ongi, Jaunaren borondatea dalako, egiñitzatzu; eta niri kontentu emateko, egunoro sesugz, ta debozioz nere Errosarioaren parte bat erreza ezazu, ta niri gusto emango didazu.

        Guziz miragarria da, gure Aita S. Ignaciok bere ejerzizioetan, laugarren astearen azkenean, Pater noster, ta Abe Mariaren gañean orazio egiteko erakusten dituen zeruko moduak: eta itz bakoitzaren gañean zer pausa, debozio, ta espiritu andiarekin egiten zuen. Gauza ziertoa da, Eriak, ta orien an dauden Lagunak orazio oiek biotzeko sosegu, ta debozioaz errezatuaz, denbora obeto, ta errazago pasatu, ta animen probetxu andiago aterako dutela.

        Zure etxean, ta zure oiean zaudela ere, Abe Maria, ta Salbe bakoitza errezatzeagatik Induljenzia, edo egun askotako barkazioa, noiz nai, ta beti irabaziko dezu. Orobat JESUS, edo MARIA esaten dan bakoitzean burua makurtu, edo debozioaz beratzean, Induljenziak irabazten dituzu: eta onelako Jaunaren grazia andi añ erraz edozeñek irabazi ditzakeanak, arrazoiago da zuk, Eria, ez galtzea.

 

aurrekoa hurrengoa