www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

ERIAKIN DAUDENAK EGIN BEAR DUTENA

 

        Gaitza luzea danean, askotan eria ikusten da etsarik, ta esan dan bezala ondo iltzeko prestaturik. Erremediorik ezduenean, geldika badere, ill bear: luzaro irauten asko ikusten dira: ta onelako Kristaukin, denboraz, Jainkoak nai duen bezala, bnaliatzeko; aiekin daudenak, zer egin bear duten, esan nai det.

        Lendabiziko abisoa da: ala etxekoak, nola eria ikustera datozenak, ori konsolatzeko, ta animatzeko, gauza onak baizik iñolako moduz esan bear ezdiote. Munduko jolas bano, alferrikako esamesak, gezurrezko ipui, edo kontuak, iñoren bizitza, ta aditzen diran desditxak utzi, ebaki, edo sustraietik atera bear dira, ta gaxoari orrelakorik ez eraman, edo kontatu: infernuko gauzak bezala, orrelako jolasak geienean, ta guzientzat gaitz andiak oi dakarzite.

        Bigarrena: Jainkoaren bildurra duten Kristauak, era artan eria dagoenean, izango ez diran uste, edo esperanzakin engañatu bear ezdute, askok bezala esanaz: Oraindik sendatu, ta ara, ta onara joango zera: jaiki, ta onelako gauza egingo dezu: eta onelako beste erokeriak. Eta ori guzia, edolarik, Jainkoak nai badu, esan gabe. Orrelako gezurrak baño, obe da, fede, ta itz onekin eria animatzea, Jainkoari osasuna, konbeni bazaio, eskatzera, ta ezperen aren eskuetan bere osasuna, ta borondatea ifintzera. Beste ori guzia denbora gaizki, edo kalteaz galtzea da.

        Eri asko gaitz luzean badakizu nola dauden? Bada orrela etsirik dagoen eri bakoitza erio bizia, edo bizitza illa dala deritzat: ta ala geldika badere beti desegiñaz dijoa. Zer probetxu bada orrelakoari egingo diote zure berritsukeria, gezur, edo munduko kontu eroak? Oiek aienatu bear dira. Orretako, ta gaxoakin bear dan bezala jarduteko, izketa, edo konbersazio santuen gaia, Dotrina, Ejenplo, ta Konsiderazio onakin eman nai dizut.

        Guzien asiera izan bedi, ez nerea, ezpada Espiritu Santuaren konsejua: iltzen daudenak ondo ikusteko, edo illetako etxera joateko deia. Melius est ire ad domum luctus, quam ad domum convivii.Konbiteko etxera baño illetako etxera joan obe dala. Zergatik ori? Espiritu Santuak eranzuten du: zeren lutoko etxean gizon, ta andre guzien azkena abisatzen, edo ikusten dan: eta biziak, illa ikusi, ta gero zer izango dan pensatzen duen: in illa enim finis cunctorum admonetur hominum, et vivens cogitat quid futurum sit. Onen gañean itzegiteko, guziak dakiten, edo jakin bear duten probetxuzko.

 

 

ERIOTZAREN GAÑEKO DOTRINA

 

        Begiz ikusten diran gauzaz gañéra, fedeko Artikulo asko Eriotzan ikusi ditzakegu. Aita, oriek zeñ dira? Lenena: fedeak erakusten digu ill bear degula. Statutum est hominibus semel mori. Jainkoaren Legea da, guziok ill bearra. Hebr. 9. Bigarren artikuloa da: nola gauza guziz ziertoa dan, ill bearra: ala, ta añ ziertoa da, beñ baizen ill bear ezdegula. Eriotza ziertoa, ta bakarra.

        Irugarren artikuloa da: sinisten, ta ikusten deguna, jakin beñ ill bear degula, baña noiz, non, ta nola ezdakigula: Nescitis diem, neque horam, dio Jesu Kristok: Eriotzako eguna, ta ordua ezdakizute. Ill bearra badakizu: noiz, ta nola ezdakizu. Ill bear, ta gutxien uste danean betiko ill bear. Iru fedeko egia guziz arrigarriak.

        Laugarren gauza da: Eriotzaren Legea guzientzat, ta pekatuaren ondorengo pena dala. Ala iltzen dagoen bat ikustean, deritzat, Jainkoaren justiziak sentenzia emanik, borreroaren eskuetan bezala, erioaren atzaparretan, triste ori dakusdala: ta burruka desegin; ta munduko gauza guzientzat ezerezeza, eriotzak biurtzen duela.

        Bostgarren gauza da: eriotza berez, ta beregan, pintatzen dan bezeñ gauza gogor, edo izugarria ezdala. Nola nai dala, eriotza bera egiaz, edo anima gorputzetik irtetea, puntu, edo instante batean igarotzen da: gerokoa, edo orren ondorengoa da lana, ta kontua. Ala, egia esateko, zure eriotzaren baño, zure bizitzaren bildur geiago bear dezu.

        Seigarren gauza, edo fedeko artikuloa da: Eriotzaren ondoren, jaunaren Juizioa, ta bizitzaren betikoa sentenzia dala: Post hoc judicium. Eta sentenzia ori eternidade ditxoso, edo eternidade desditxadu baterako erremedio gabe emango dizula. Oiek dira, eriotza mutuak gure gorputzeko, ta animako begietatik guzioi erakusten dizkigun gauza ziertoak. Ta orañ orietatik zuk, eta nik zer atera bear degu?

 

 

EMENDIK ATERA BEAR DAN FRUTUA

 

        Eriotzaren alderago gatotzen, ta emen egia txitez izugarri bat modu askotn ikusi oi dana, gure onerako ikasiko egu, eta guzaz zer izan ditekean. Eriotza au askorenzat supitoan, bat batetan, edo beñgoan izan oi da ta orietatik asko ondo, ta beste asko gaizki iltzen dira. Batzuek ongi, zeren ondo bizi ziran, ta eriotzak pekatuan arrapatu zituen: ala da gauza jakiña, pekatari asko gutxien uste zutenean ill, ta kondenatu dirala.

        Zer erremedio bada, Aita, edo zer konsuelo? Zurekin neretzat beste erremediorik eztago, ezpada bereala, edo bertatik, orduan naiko deguna, egitea: esan nai det, bizitza berria, bizitza santua: onekin bildurretatik libratu, ta betiko seguratzen gera. Justu bat, non nai, noiznai, ta nola nai, beti ondo iltzen da, batbatetan illa geratu arren; zeren Jainkoaren grazian, Jainkoaren adiskide, Jainkoare Legea, borondatea, ta amorioa bere biotzaren erdian daukala, bere Jabe maitearen besoetan erortzen dan.

        Pekatari bat kontrara nonnai, noiznai, ta nolanai, gaizki orrela dala iltzen da; zeren Jainkoaren desgrazian, Jainkoaren etsai, ta Jainkoaren Lege, ta amorio gabe, pekatua animan daukala iltzen dan. Pekatari asko, justuak ere bai, Sakramentuak artzeko leku gabe iltzen dira. Beste pekatari asko, justuak bezala Sakramentuak arturik. Baña justuak, beti bezala, roiek ondo artu ta; ta pekatariak bizian bezala, eriotzan oriek gaizki arturik: ta bizitza nolakoa, eriotza alakoa.

        Munduarekiko ikusten dan onetan eztago gure ditxa. Eriotzaren suertea bizitzatik geienean oi dator. Sakramentuak denboraz artu, ta Santo Kristo batekin negar asko egitean bakarrik eriotza ona eztago: lenagotik ditxa, edo desditxa oi dator, ikusi diran ejenplo askok erakusten digutenez. Ala Indietako Apostolo San Francisco Xavier bat Jentilen erri, edo basoan, eta arkaitzen artean, bakarrik, Sakramenturik gabe, nork lagundu etzuela, ta desanparaturik il tzan, baña aren anima Aingeruak zerura eraman zuten, ta Santu añ miragarri, nola mundu guziak dakien, Jaungoikoak egin zuen. Kontrara San Brunoren bizitzan kontatzen dan, aren lagun, ta Dotore famatua, Parisko errian, Sakramentuak arturik, lagun askoren artean il tzan; baña berak esan zuen bezala, kondenatu zan, zeren gaizki il tzan.

        Ala lenago San Pablo Lenengo Ermitañoa bakartxorik bere eremu, ta arkaitzpena il tzan; ta aren anima, San Antonio andiak ikusi, ta kontantzen du, nola puntu artan, Santu, ta Aingeruen artean zeruan sartu zan. Kontrara, berrogei Martirietatik bat, edo oien laghuna, ainbeste Lagun Santuren aldean, fedean faltatu, ta gaizki ill, zeruko Koroa galdu, ta kondenatu zan: eta atezai zegoena, jentila bazan ere, Martirien Koroak ikusi, Jesu Kristo konfesatu, ta Martiri il tzan.

        San Alejo bat, alakorik munduan ezbaliz bezala, bere etxean, baña bere etxekoak aztu, ta utzirik, eskalapean bakartxorik il tzan; ta puntu artan aren anima zorionekoa Jaunaren gozo, ta gloria bizian sartu zan. Gure nekazaritxo pobre askorekin ori bera nerekiko igarotzen da. Bitartean, zenbat Erroman ilko ziran, ta orañ egunoro andietxe orietan, bere erregalozko oietan, lagun askoren artean iltzen dira, ta puntu artan infernuetan ondaturik, Luziferen oñazpian arkitzen dira! O Jaungoiko egiazkoa! O mundu gezurrezkoa! Ta au irakurten, edo enzuten zauden Kristaua, orañ iltzen baziña, zure eriotza norako izango litzake? Zure anima nora joango litzake? Ondo ill nai badezu, Zure bizitzari begira zaiozu.

 

aurrekoa hurrengoa