www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

Ien. EGITEKO AU ZER DAN

 

        Kristabak, lurrean bizi dan artean, egiteko andiagorik ez du, pakean Jainkoaren grazian illtzea baño. Zure, ta nere egitekorik bearrena au da. Jesu Kristok Ebanjelioan dion gauza bakarra, ta bearra au da. Au da Jaunaren miserikordia guzien andiena, doai guzien doaia, grazia guzien grazia. Au da zeruko Atearen giltza, mesede guzien sillua, meritu guzien saria, ta fabore guzien koroa.

        Argatik ondo iltzen ikastea da zeruko leziorik egokiena: ta ondo iltzen laguntzea da Aingeruen ofiziorik onena. Naizu, bada, ondo ill, edo ondo illtzen ikasi? Jakizu, bada, Jainkoak S. Pabloren aotik diona: bat bizi dan bezala geienean illtzen dala. Bizitza nolakoa, eriotza alakoa. Naizu ondo ill? Jakizu, bada, Jainkoak Dabiden aotik diona: KENDUpekatari, edo injustia eriotzan gaitzak arrapatzen dutela: gaitz guzien gaitza eriotza gaiztoa da. Naizu ondo ill? Jakizu, bada, Jainkoak beraren aotik diona: pekatarien eriotza aren begietan nazkagarria dala. Naizu ondo ill, edo ondo illtzen ikasi? Jakizu, bada, Espiritu Santuak diola biotz gogorra azkeneko egunean txit gaizki arkituko dala.

        Orrela ondo illtzen ikastea zer da? Da eriotza baño len, edo zure bizitzan illtzea. Ondo illtzen ikastea da, eriotzan naiko dezuna, orañ, ta beti egitea. Ondo illtzen ikastea da, demonio, mundu, ta aragiarenzat zu bereala illtzea. Ondo illtzea bera da, pekatu gabe, Jainkoaren grazian irautea. Iraute onek lenago grazian egotea, Jainkoaren adiskide izatea, berez eskatzen du, edo esan nai du.

        Ill gaitean, bada, Kristaba, zu, ta ni gure bizitzan bizi gaitean gure eriotzan. Eriotza beti begien aurrean badakargu, eriotzan zer egiñik izango ez degu. Onela bizitzan illagatik, munduko eroak baño tristeago biziko ez gera; baizik aiek baño alegereago. Aien alegria akabatuko da, ta gurea betiko izango da. Aien alegria azaletik, ta kanpotikakoa da; baña gurea mamitik, ta barrendikakoa da. Aien alegria mundu gezurrian, gure Jainko egiazkoan beti dago.

        Jesu Kristo zeruko Maisuak, Aita amorosoak bezala esaten diguna da: Estote parati: Vigilate: estote parati. Ez beñ, ezpada biarretan, ta iru aldiz dio: kontuan maniaturik, eta prest gaudela, zeren, gutxien uste degunean, ill bear degun: eta egun, ta ordu segururik ez degula. Kristok ez dio: prestatu, maneatu, edo prepara gaitela; ezpada maneatu, paratu, ta prestaturik beti gaudela. Mandatu au zuk, eta nik bertatik ar dezagun. Artzen badegu; puntu ditxoso orretatik zorionekoak izango gerade. Ta egia esatera, deskansuzko bizi gozoagorik munduan iñork eztu, beti eriotza gogoan daukanak baño. Orregatik Jesus maiteak ainbeste nai degunak bezela, gozoro bizi gaitezan, konseju ori ematen digu.

        Galde, bada, egia au: ondo ikasi, ta ikusi, ta zekitenai galde. Galde Jainkoaren beste sierbo fielari, zeñak illtzeko zorian zegoela, esan zuen: Jainkoari graziak: ogei, eta ainbeste urtean, illtzeko bezela, egunoro konfesatu izan naz: eta orañ atzo bezala konfesatzea beste zer egiñik ez daukat. Au esan ta sosegu, eta pake gozoan illtzan. O ditxa pare gabea! O gloria bizia.

        Santu, ta Jainkoaren adiskideai galde. O zure zori oneko, ta bienabenturadua, San Arseniok eriotzan bere buruari esaten zion! O zure ditxosoa, Arsenio, bada zure bizian izan ezdezu instanterik, eriotza begien aurrean, ta memorian iduki ezdezunik! Arsenio au Korteko gizon aberats, estimatu, ta Enperadoreen adiskide, ta Maisu andi, onratu, ta erregalatua len, ta gero berrogei ta amabost urtean Monje izan zan, ta eriotzan beti pentsatuak jainkozko izaten lagundu zion, ta ala Santu andi egin, ta ill tzan.

        Galde San Pablori berari, zeñak dion egunoro illtzen zala, ta Kristorekin egoteagatik, egunoro, ta beti ill nai zuela, ta arenzat eriotza irabazia zala zeren ill, ta gloria bizia irabazten zuen. Galde gure auzoetako, ta munduaren bazter oietako nekazaritxo garbi, beren izerdiakin jaten ematen diguten askori. Oien artean asko, ta nerekiko txit asko, Jainkoaren miserikordiaz salbatzen dira: ala eriotzari, datorrenean, arpegi ona egiten diote, Jaunaren borondateaz batean, soseguz, ta aberatsandi asko baño pake obeaz, alakorik ezbaliz bezela, edo gela batetik bestera aldatzea bezala, oiek illtzen dirade. O zorioneko pobreak.

 

 

BIRJIÑA SANTA JETRUDISEN EJERZIZIOA

 

        Jesusen Esposa erregalatu onek ondo illtzen ikasteko egiten zuenaz, guk zer egin bear degun erakusten digu. bere atzeneko gaitzak artu balu bezala, oiean sartzen da. Barrendik, edo bere espirituan esaten bazioten bezala, ill berria aditzen zuen, ta illtzeko presta zedilla. Orduan bere biotzean sartu, animari begiratu, ta bere konzienzia esaminatzen zuen; Jesu Kristoren oñetan amoriozko damu, ta negar andiakin bereala konfesatzen zan. Bidezkoaz bezala Biatiko santua, ta azken oliazioa bere espirituan, Eleizaren orazioak debozioz esanaz, artzen zituen.

        Jaunari esker onak, edo graziak eman, ta bere Erlijiosetatik, ta munduagandik, Eternidadeko biajea egiteko despeditzen zan. Illtzeko zorian bere burua konsideratu, Santo Kristo bat eskuetan artu, ta bere biotza gozoro urtu, ta desegiñaz, Jainkoari bere saborea ordu artarako txit estu eskatzen zion: SANTA MARIA Birjiña Amari, S. Josef, ta bere debozioko Santuai, pauso artan laguntzeko, deitzen zine: ta ya illtzen zegoela izen guziz gozo, JESUS ta MARIA esanaz, Jaunari bere espiritua enkomendatzen, ta entregatzen zion.

        Santa Jertudis andiak ondo illtzeko beti egiten zuen Ejerzizioa onela zan, ta ori bere debozio, ta amorio guziaz egin arren, ez penaz, edo triste, ezpada konsueloz, ta zeruko faborez beterik bizi izan zan, ta txit luzaro. Berrogei urtean bere Konbentuko Abadesa, ta orietan Aingeru baten gisa Monjak gobernatu, ta Aingeruen artean Ama Birjiña, ta Ebanjelista San Juan berekin zituela, bere Esposo Jesus maitearen Biotzean bere anima eman zuen. Ori bera gau oro bestre askok egiten du, Ejerzizio au zuk ere beti egizu, ta nere kontu txit poz andiaz eriotzari begira obeto biziko zera, ta Jaunaren pake gozoan, oitua bezala, edo oitu nola, illko zera.

        Baña eriotzako ordu au etorri baño len, Jainkoak leku, ta era ona ematen badizu ere, ondo prestatzeko, ta ondo illtzeko, lau gauza andi, edo lau pauso, lenago eman bearrak dituzu, ta zure biotzean orañ ondo sartu, ta josi bear dituzu. Ia, da zure atzeneko borondatearen agiria, edo Testamentua egitea. IIa, zure atzeneko Konfesioa, edo Penitenziako Sakramentua. IIIa, zure atzeneko Komunio: ta oni Eternidaderako Bidezkoari ematen zaiona bezala Biatiko Santua deritza. IVa, atzeneko Oleazio santua artzea.

 

aurrekoa hurrengoa