www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

JAUNGOIKOA IKUSTEKO DESEOAK

 

        «O Nere Jaungoiko, nere Kriadore, ta Salbadorea! Jesus zure Seme onaren esperanza onekin, zure borondatea danean, ill nai det. O nere ditxazko zu ikusteko egun, eta orduan noiz etorriko da.

        »Egarriak itotzen dan batek iturri fresko gozo bat nola deseatzenduen: ala Jauna, nere animak Zu betiko ur biziaren iturri gozoena. Leorrak erdiratzen duen lurra bezala zure egiarriak dago nere anima. O Jauna, zeruko zure ur bizi ori indazu, beñ betiko ase, ta beste gauzen egiarria kentzeko.

        »O edertasun anziñakoa, ta betikoa! Zure arpegi ederra noiz ikusiko det! Erakusdazu beñ, ta betiko naiz ditxosoa.

        »Zeruko Errege, ta Jauna! Zure Jauregi eder, andi zabal orretara noiz igoko naiz? Zure Jerusalengo Etxe, edo Erri eder orretan Eternidade guztirako noiz sartuko naiz?

        »O! Nere gorputzeko, ta eriotzako karzela onetatik noiz libratuko ote naiz, nere anima libre, ta ariñ zugana igotzeko.

        »O! Gorputz onetatik libratzea, ta askatzea, ta nere Jesus onarekin betiko egotea, nola, ta zenbat deseatzen dedan.

        »Ai! Erbestetua nago lurrean, zerurako egiña nazala! Destierro au noiz akabatuko da? Erribestean kanta alegererik ezin kantatuko det. O zer pena! Zeruko Aingeruen Kanta berri gozo ura noiz adituko det?

        »Ditxoso, ta bienabenturaduak dira, Jauna, zurekin, zure Etxean, ta zure aldean bizi diranak. Sekula guzietan alabatuko zaitut, ta zure Izen santua konfesatu, ta alabatuko det.

        »Zu ikusi, ta ez goserik, ez egarririk, ez dolorerik, ez negarrik geiago izango da. Milla urte zure aurrean, atzo igaro zan eguna bezala dira. O zeñ pozik emengo nekeak eraman ditezkean, Zu ikusteagatik! O edertasun guzien egille derrena! Uso baten, edo Aingeruen egoak nork likukean, egaka bezala Zugana bereala igotzeko, eta Zugan betiko atsedeteko.

        »Atoz, eriotza, atoz ordu onean: atoz nere kateak oiek askatzera, nere zentro, edo tokira ni noan. O nere Jainko, Ispillu ederra! Zure arpegiko argian zeñ gauza eder miragarriak ikusi bearra nagoen! Zu, zeran bezala, ikustea da Santuen gloria bizia. Zerk nauka bad ni linbo onetan? Ya ordua badator: betor ordu onean. O zer poza ondo iltzea.

        »Ya iltzen naiz, Jauna: ezin itzegin det: moteldu, ta lotu da nere mingaña: nere begietako argia, ta biotza ere illundu da. Jauna, zure eskuetan nere anima enkomendatzen dizut. Adios, nere aide, adiskide, ta ezagunak. Adios mundua. Guziok Jainkoari nigatik erregutu orañ lurrean, gero elkar ikusi dezagun betiko zeruan. Amen».

 

aurrekoa hurrengoa