www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

ELIZA SANTAREN DEBOZIOZKO ORAZIO,
TA JESUSEN PASIOKO ARTIKULO,
TA PAUSOAK DITUENA

 

        Santo Kristo adoratuaz esaten du: «Adoratzen zaitugu, Kristo, ta bedeikatzen zaitugu. Zeren zure Gurutze Santuaz mundua erredimitu zenduen.

        »Orazioa. Jaungoiko miserikordioso, mundua erredimitzeagatik, jaio, ta zirkunzidatu nai izan zenduena, Juduen artean erreprobatua, Judas traidorearen laztan falsoaz entregatua, sokakin lotua, gaitz gabeko bildotsa bezala eriotzara eramana, Anas, Caifas, Pilatos ta Herodesen aurrean gaizkiro lotsa andiaz agertua, testigu falsoaz akusatua, azotez, txistuz, ta afrentaz betea, aranzaz koroatua, masallekoz desonratua, kañaberaz eritua, arpegia tapatua, soñeko gabe utzia, iltzeaz gurutzea josia, ta gora jasoa, lapur biren artean ifiñia, beazun ta binagrea artuerazoa, ta lanzaz eritua. Zuk, Jauna, zure pena santu oiek gatik, zeñak ni pekataria gogora dakarzidan, ta zure Gurutze santu, ta eriotza gatik, libra nazazu, edo N. eri au libraezazu, infernuko penetatik, ta lapur on, zurekin Gurutzean zegoena, eraman zenduen lekura, eramanazazu. Amen».

 

 

ONEN GAÑEAN KONSIDERAZIOAK

 

        «O nere Kristaua: zure penetan egiazko konsuelo a arkitu nai badezu, Jaun amoroso oni ondo begira zaiozu. Zure Mediku zerukoa, ta erremedio bakarra au dezu: esan ditugun onen pauso, ta pena guziak sinistu, ta adora itzatzu, ta zure anima bere erregaloz beteko du.

        »Mediku onen amorioa ondo pisaezazu, ta zure animako miñak, eta gaitzak sendatzeko, begira zer penak, ta nola erremediorik samiñenak berak artu zituen:.

        »Begira, nola zure amorioak Gurutzean josirik, odolezko negarraz, ta biotzeko deadarraz Aitari zure barkazioa eskatzen, tormentuz alde guzietatik beterik il tzan.

        »Begira, nola bere besoak zabalik dauzkan, pekatariak artzeko, ta baldin zu biotzeko damuaz beregana biurtzen bazera, zuri amoriozko laztan gozoa emateko. Begira nola burua makurturik zuri deiez dagokizun.

        »Begira, nola bere bular, ta Biotz sagradua idikirik daukan, eriotzaren bildur, ta etsaien tentazioetatik, zuk beragana iges egin, ta beregan zu artu, ta seguru gordetzeko.

        »Bere gorputzeko llaga, ta eridak zenbat diran, beste ainbeste dei, ta deadar ematen dizkitzu, onen amoreak diola: Atoz, anima nerea, atoz nigana. Zurea da kulpa; baña nik artu det pena. Baldin zure pekatuen kargak, eriotzaren ansiaz batean estutzen, ta azpian artzen bazaituzte; atoz nigana; nik guzien barkazioa eman, ta arindu, ta konsolatuko zaitut. Ezdet, ez iges egingo zure aldetik; baña nola iges egin nezake, baldin zuganako amorioak oñak, eta ekuak onela lotu, ta josi badizkit?».

        Konsiderazio oiek guzienak San Agustin batenak dira.

        O animaren zorioneko ditxa! Ta bere Jabearen onelako itz gozoak aditu ezkero, nor animatuko ezta? Ta onelako Jauna ofendituaz, nori damuko etzaio? Ea bada nerekin batean biotzetik esaiozu.

 

 

KONTRIZIOZKO AFEKZIOAK

 

        «Ai nere Aita guztizko ona! Zer eranzungo diot nik zure amoriozko deiari? Aitortzen det, Jauna, ta lotsa andiaz, zure Semearen izenik merezi ezdedala, bada zure begietan, ta nere zeruko Aitaren kontra pekatu egin det. Ai! Damu det milla bider, zu ala, ta ainbeste bider ofendituaz! O damuz, ta zure amorez nere biotza bertan puskatzen, ta erdi bi egiten baliz.

        »Ez arren, Jauna, nere kulpai begiratu: infernua oriekgatik merezi nuela ezagutzen det. Begira bai, zure Ontasun andiari, nizaz miserikordia idukitzeko.

        »Zure begi garbiak, nere kepatu loietatik kenitzatzu, ta zure amore, ta piedadeari begiratu, ta diranak barkaz zaizkidatzu.

        »Ea Jauna: zure miserikordiazko begiakin nere anima galduari begira zaiozu, ta orrela salbatuko naiz. Nere Salbadorea zera: izan zaite ordu onetan: ta zure izen santu, gurutze, ta pasioagatik, orañ etsaien tentazioetatik libratu, ta salba nazazu. Nere Jesus ona: zure Biotzean betiko sartu, ta zure grazian gorde nazazu.

        »Zeruko Aita maitea: Zu guzienzan zera guziz ona. Ni naiz guzien bearrena: zure Ontasuna non erakutsi, ona nigan non dezun. Artzai ona egiaz Zu zera: ona bada ni zure ardi egiaz galdua. Ardi galdua zure sorbaldan artu zenduen, edo nere pekatuak zure gañean. Galdurik ibilli naiz ni: arren, Jauna, zure artaldi, ta zure etxe santura biurtu, ta betiko zure grazian artu nazazu.

        »Nerea da kulpa, Jesus ona: ainbeste ofenditu zaitut. Ai zori gaiztoko kulpak! Baña zer egin al dezaket? Guztiaz det damu, Jauna: diranak zure oñetan konfesatzen ditut, zure amorezko su bizian erre, ta desgin ditean.

        »Zugan daukat nere esparanza guzia: ta bere pekatuen damuaz zugan esperatzen duena, iñoizere galdu, edo konfunditu izan ezta. Pekatari andi askori barkatu diezu: miserikordia ori bera nerekin egingo dezu.

        »Ai Jauna: zugana onen berandu etorriaz damu det! Baña alere badakit egiazko damu, ta proposituaz zugana biurtzen, edo datozen pekatariak, zure piedadearen atea beti zabalik arkitzen dutela. Ona bada, zugana non natorren, edo zure Ontasunak non nakarren.

        »Zure amorioak kaburik eztu: fin gabea da zure miserikordia, niri barkatzean, zure ontasuna ikusten da. Argatik ni kondenatzea, nai ezdezu, ezpada ni salbatzea, ta Zu ikusteko, Zu amatzeko, Zu gozatzeko zure gloria ni betiko eramatea. O Jauna, ala izan dedilla. Amen».

 

aurrekoa hurrengoa