www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

BIATIKO SANTUA ARTUEZEKERO,
ERIAK EGIN BEAR DUENA

 

        Baldin gaitzak leku ematen badizu, askori bezala, azkeneko Sakramentuak, edo Biatiko, ta Unzioa artu, ta arrazoi andia da Jaunak ematen dizun denbora preziatu ura, berari graziak ematen, eta eskatzen, zuk aprobetxatzea. Ori egin diteke urrengo afekto, ta konsiderazioakin: ta osasunan komulgatzen dan Kristauak, ejerzizio santu au orobat irabazi andiaz egin dezake.

 

 

BIATIKOA ARTU EZKEROKO AFEKTOA

 

        «Ongi etorria zerala, nere Jauna, ta Jaungoiko maitea: ongi etorria zerala, nere Jesus biotzekoa: ta zurekin datozen Aingeruak milla ongi etorri ta milla esker on andi, fin gabe, nere ondoan, ta izenean orañ, ta beti ematen ordu onean dagozkizula. Amen.

        »Baña, Jauna, au zer da? Zu zatoz nigana? Zu, ta nigana? Ai! Zu nor zera? ta ni nor naiz?

        »Zu aita Eternoaren Seme bakar guziz maitea zera: Zu zeruetako Erregea, ta mundu guziaren Jabea zera: Zu lurra edertasunez, zerua argitasunez, Aingeru, ta Santuak betiko gloriaz betetzen dituzuna zera: ta zure Majestadearen aurrean Aingeru, ta Serafin guziak arrituta bezala daude ikaraz. Zer dezu, bada, nerekin zer ikusi?

        »Ni eznaiz lurreko auts puska bat, ta loi itsusi laster lurrak jan bear nauena? Ta gorputzean baño, animan ere itsusiago nere pekatuakgatik: ni eznaiz pekatari galdu bat? Ni eznaiz zuzaz azturik, zu ofenditzen, eragabeko, nere gogoen ondoren bizi guzia igaro dedana? Ni munduko pekataririk andiena eznaiz? Ala da egia: bai.

        »Nola bada, au onela izanik, Zu ni ikustera, onratzera, ta erregalatzera zatoz nere etxera, ta nere biotzera?

        »O Ontasun paregabea! Zure Justiziaren aserrea, ta nere kulpak merezi zuten kastigua, azkenik onetan paratzen da? Onen laster, onen erraz nere ofensa guztiaz zure miserikordia aztutzen da? Eta zure Ontasun au nik neregan ikusi, ta noren kontra ainbeste pekatu egin ditudan, eta nere biotza erdi bi, edo milla puska egingo ezta?

        »O nere Jesus guztizko ona! O zure amore, ta nere ofensai dagokien egiazko, ta amoriozko damu bat nork lukean! Zure amorioagatik guziaz damu det. Zuk dakizun, ta naien dezun bezala, niri ondoen dagokidan damu, ta propositu amorezko bat arren indazu.

        »Zu nigan ikusi, ta damuz, ta pozez nere biotz au urtu bedi: damuz, zure Ontasuna ofendituagatik; eta pozez, gaur niri zuk egin dadazun mesede onegatik.

        »O Jauna andia! Nere begiak iturri bi egizkitzu, negarrez biotza desegiteko, zeren Zu ofenditu zaitudan.

        »O nere Salbadore, ta Aita gozoa! Zu nigatik zerutik etorri, ta ogei ta amar urtean, ainbeste nekeren azpian ill arteraño nere billa ibilli ziñan: ta zure odola, ta bizia nigatik eman baño len, amore guziaren Sakramentu onetan, nik Zu artzeko, ta Zuk ni zurekin bat egiteko gelditu ziñan O zure amorearen indarra.

        »O! zerekin Jauna, edo nola onenbeste amore, ta fabore pagatuko dizut? O! zure borondate, ta gustoa egiten erakasi, ta lagun zadazu, ta orduan zorionekoa izango naz.

        »Ona, Jauna ni: ona zure eskuetan: ona prest, zure borondatea beti egiteko. Zurea naiz bertatik, ta zurea beti izan bear det, ta izan nai det. Nizaz, naizuna egizu. Mundu onetatik orañ eraman nai banazu: zurea naiz, ta kontentu naiz: izan bedi, ta egin bedi nigan beti zure borondate, neretzat onen dana.

        »Baldin pena, ta nekeen artean onela, edo bestela iduki nai banazu, zure borondatea egin bedi, ez nerea. Oiean egun, edo osasunaz ibilli, neretzat guztia bat da, zure gustoa bada. Zure eskuetan obeto daukat guztia, ta or uzten dizut. Nere bizia, ta naizan, ta dedan guzia, nere ume, ta familia, edo etxekoak, zure kontura arritzatzu.

        »O Jauna, ta zeñ ona, ta zeñ gozoa zeran! Zu bakarrik nere animarfen deskansua zera! O nere ondasun, ta konsuelo bakarra: nere pakea, ta nere gloria! Zurekin, ta zuri begira beti egon, ta atseden nai det.

        »Ai Jauna! Zu artu, ta zure Ontasun, ta Edertasun paregabea ikusi, ta lurreko gauza itsusiak gogoan jo, edo nazkatzen naute. Zure gustoa bada, al bait lenen emendik zugana eraman nazazu. Baña guzian, ta gauza guzien gañean, Jauna, zure borondatea egin bedi».

 

 

BESTE KONSIDERAZIO, TA AFEKTOAK

 

        «O Jauna guziz miserikordiosoa! Eznekien nik, ta ondo ezagutu ezdet, orañ bezala, pekatari galdu beren biotzeko damuaz zugana biurtzen diranentzat, zeñ amorosoa zeran! O nork munduko pekatari itsu, ta gortu guziai deadarrez adierazi liezakean, zugana biotzetik biurtzen diranak zeñ amore andiaz artzen dituzun! Ta zeñ ditxa andia dan, onela zure grazia, ta amorioan, zure adiskide egiñik egotea.

        »O nere Jainko maitea, pekatari zu billatzen zaituztenentzat zeñ beraa, ta gozoa zeran. Ai! Ta denbora batean, orañ bezala, Zu ezagutu bazindut, Zu ofenditzetik zeñ urruti egongo nintzan! Baña leku ematen didazun ezkero, nere igaroko utsegiten eragabeak erremediatzeko, nere biotza; zure amorez, damuzko, ta penazko itxaso bat egin bedi.

        »O nere Jabe maitea! Ta sekulan ofenditu ezbazindut! O beti zu amatzen bizi izandu baninz! O beti zure adiskide egon baninz.

        »Ta ni izanik añ itsu legegabea zuretzat, Zuk ainbeste amorio erakutsi didazu! Niri onenbeste nai izateko, ta ni onela billatzeko, zer gauza on nigan ikusi zenduen? Ai Jauna! Ezerez, batere ez, nere esker gaizto, ta pekatuak baizen. Argatik guzia zure Ontasun fin gabe, ta niganako zure amore paregabeak eragin dizu.

        »O Jaun andia! Kriatura guziak alabatu, ta bedeikatu zaitzatela beti, ta betiko! Onetarako zeruari, tga lurrari, Eguzki, illargi, ta izar guziai, ta beste zure eskuetako gauza, ta obra guziai nere biotzera deitzen diet: diranak zu alabatzera, ta amatzera konbidatzen ditut: zure Korteko Aingeru, ta Santu beti orretan daudenak: ta guzien gañean Amandre Birjiña Maria, zure Ama maite, guziak baño maiteago dezun, ta zaituena.

        »Zuk, bada zuk kriatura guztien Erregiña: zuk nere egiteko, ta egin bear andi au zure kontura arrezazu. Zuk iñork ere baño obeto, ta zure Semeari ondoen dagokion bezala, ta zuk bakarrik dakizun era artan, nigatik kunpliezazu: bera nigana etortean egin didan miserikordia, ta faborerik andien onezaz betiko eskerrak, nere partez, ta izenean emaiozkatzu: ta bidez, Bidezko pobre onentzat eskazaiozu, Eternidade guztiaren biderako bear ditudan grazia, ta indarrak Komunio santu onetan eman dizaizkidala: gero beti zurekin batean bera ikusi, gozatu, amatu, ta alabatzeko zeruko glorian. Amen».

 

 

OLEAZIOA ARTU EZKERO KONSIDERAZIOAK

 

        Eri asko illzer daudenak, ta erremedio gabe, orregatik ere txit beregan egon oi dira: eta arrazoi da, oiek denbora ori txit ondo estimatu, ta aprobetxatzea. Ala Oleazioko Sakramentua artu, ta Sazerdoteak, edo irakurten dakien batek, ezperen eriak bere buruari esan diozake modu onetan.

        «O zeñ ditxosoa zeran, Kristaua, ordu onetan! Zenbat itxaso zabal orietan, zenbat leorreko bazter orietan egunoro illtzen dira, Sakramentuak artzeko ditxa au gabe. Zu, Sakramentu guziak arturik, Jainkoaren Ministroak, Kristau, ta adiskide onak dituzula, ta Jaunari zugatik eskatzen diotela, onen prest zaude.

        »Onelako ditxa zerekin agatzen da? O zenbat zure Jaunari zor diozun! Ondo ezagun da, bai, asko nai dizula, ta zure anima asko estimatzen duela. Onelako señaleak ikusi ezegero, kontentu egon bear. Erraz, bada zere burua, borondate guziaz, ta osoro Jaungoikoari bere besoetan utziko diozu, aren borondatea beti egiteko.

        »Jesu Kristo gure Jaunari begiratu, ta erraz gaitzaren nekeak pazienziaz, ta beraren izenean eraman ditzakezu. Berdin, Jainkoak bialtzen duena, ala, edo onela eraman bear. Obe degu beraz Jaunaren izenean, ta amorez, orañ neke puska bat igaro, ta aren borondatea egin, ta zeruko gloria betiko seguratu. Bere pekatuak pensatu ezkero, nori gogoratuko zaio, edo nrok esan dezake, neke onen txiki, ta laburrak nola gaitzea daramazkien, andiak, edo geiegi dirala. Ori pensatzea da guzia galtzea. Jaunari nai ezdakiola.

        »Ea bada, anima gaitean, ta fede biziaz gora biotza altxa dezagun. Begira ondo, Kristaua, pena, dolore, edo gaitza deitzen diogun au guzia, nondik datorkigun: ta neke, ta gaitz guziak gozatzeko, konsiderazio au sobra izango da.

        »Enfermedadeko naigabe, ta pena guziak Aita amoros, ta Adiskiderik maiteenaren esku, ta borondatetik datoz. Geiegi nai degu, ta guk merezi baño geiago: ta beraien graziaz eramango ezin degunik iñoizere bialduko eztigu.

        »Jesus onaren bizitzako gose, egarri, neke, izerdi, pena, tormentu, ta eriotzari begira diozagun: ta ori guzia zugatik zeñ amore, ta poz andiaz aren Biotzak, Aitaren borondatea egiteagatik, eraman zuen, ta errazki batetik lotsatu, bestetikalaituko gera, gure nekeak poziz eramatera.

        »Onen ondoren, ta bide onetatik, justu, ta Santuak, neke, pena, persekuzio, ta martirioakin igaro ziran: ta zerurako eztago beste biderik, zuk orañ daramazuna baizik.

        »Itsu, itsuan bada, ta txit gogotik zure Aita onen besoetan, bere amarenetan aur txiki bat bezala, seguru jarri zaite, eta biotzetik esaiozu: Nere Jaungoiko, ta Aita maitea, egin bedi nigan zure borondatea: zure naia, ta nerea beti bat izango da. Obeto dakizu, ta nai dezu Zuk: baldin trabaju, edo neke geiago eman nai badidazu, pazienzia geiago arren indazu: orrrela guzian zure borondate gozoa dagidan, orañ, ta eternidade guzian. Amen».

        Konsiderazio suabe, ta egiazko oiekin, edo gisa onetan Sazerdoteak, edo an dagoen batek irakurri, edo esanaz eria gozakaitz egonagatik, animatu, ta konsolatu bear da, ta geldika Jaunaren bendizioakin bera gozatuko da, ta eskura etorriko da.

        Baña osasuna dezun art4ean gauza oiek ondo irakurri, ta obeto pisatzea bertatik, ordu artarako, ta merito andiagorako, zuretzat obe da: ta nere deseoa ori bera da.

 

aurrekoa hurrengoa