www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

FEDE, ESPERANZA, AMORIO, TA KONTRIZIOZKO AKTOAK

 

        Esango diran urrengo akto, edo afektoak Sazerdoteak erioari eragingo diozka orañ, edo ondoen deritzanean. Baña bearrrenak, eta meritorik andienekoak beti dira Fede, Esperanza, ta Karidadeko, edo Kontriziozkoak, gisa onetan.

        «O mieserikordiazko Aita, ta kosuelo guztiaren Jainkoa! Nere animako begiak argi itzatzu, eriotzako illuntasunaren lo pisuan erori, edo sartu eznadin. Zure fedearen argi golpe andi bat indazu, Jauna, zure gauza andi eskutatuenak, edo fedeko Misterioak, bear bezala, ta zuk naizun moduan, jakin, adoratu, ta sinisteko.

        »Zure graziaz bada sinisten det, nere biotzeko fede oso guziaz Trinidadeko zure Misterio miragarriena: Aita, ta Semea, ta Espiritu Santua: iru Persona distintoak. Esan nai det: Persona bata ezdala bestea, ezbada irurak bana. Aita dala Aita, Semea dala Semea, ta Espiritu Santua dala Espiritu Santua: ta irurak egiazko Jaungoiko bakar bat dirala. Jaungoiko bakar onetan, ta iru Persona oietan sinisten det: au konfesatzen, adoratzen, ta biotz guztitik gauza guziak baño geiago amatzen det.

        »Sinisten det, Jainkoaren Semea, gu salbatzeagatik Gizon egin zala: MARIA Birjiñagandik jaio zala, padezitu, ta Gurutzean ill, enterratu, Linbora jatxi, ta irugarren egunean erresuzitatu, eta zeruetara igo zala: andik biziak, eta illak juzgatzera etorriko dala.

        »Sinisten det, pekatuen barkaziorako Eleizan Sakramentuak dirala, Fede bat, Eleiza bat, ta Bateo bat dala, beste gauza Eleiza Santak erakusten, ta agintzen dizkidan guziakin, ta onetatik kanpora salbaziorik ezdala.

        »Sinisten det Aita Jainkoagan: sinisten det Seme Jainkoagan: Sinisten det Espiritu Santu Jainkoagan.

        »Esperatzen det Aita Jainkoagan: esperatzen det Seme Jainkoagan: esperatzen det Espiritu Santu Jainkoagan. Amatzen det Aita Jainkoa: amatzen det Seme Jainkoa: amatzen det Espiritu Santu Jainkoa: eta damu det nere biotz guztitik bera ofendituaz, bera danagatik.

        »O nere Jaungoiko guztiz Santua, sekulan ofenditu ezbazindut! O zori gaiztoko pekatuak, ta pekatuen bideak.

        »O Jaun guziz justua! Ez arren nerekin kontuetan sartu: bada zure begietan justurik iñor izan ezta.

        »Ai Jauna! Itxasoko ondar, edo areak baño pekatu geiago ditut! Baña alere zure miserikordiaren aldean zer dira? Ezer ez. Zure miserikordia geiago, ta neurri ta kontu gabea da. O zer esperanza guzizkoa.

        »O Jaun guziz ona! Ez niri, ta nere onari begiratu, ezpada zure onrari. Nik, orañ baño len, galtzea, ta kondenatzea merezi nuen; baña zure Ontasun, ta amorioak ni salbatzea nai du. Magdalena, ta beste pekatariak artu zinduen: ea bada, ona beste bat non datorren: zure amorioan ar nazazu.

        »O zure amorioan betiko irazakia banengo! beti zu amatzeko, ta zure amore santuan beti erre, ta urtutzeko. Eternidadeko bide, ta azkeneko pauso onetan gorde, ta salba nazazu, Jauna, zu beti alabatzeko. Amen».

 

aurrekoa hurrengoa