www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

ILLTZEKO ZORIAN DAGOENAREN AFEKTO BIZIAK

 

        «Nere Jaungoiko guziz ona, Aita, ta Semea, ta Espiritu Santua! Zugan sinisten det; zugan esperatzen det: ta Zu gauza guzien gañean amatzen zaitut.

        »Aita Eternoa: zure Semearen Pasio, Gurutze, ta Eriotzagatik eriotza on bat indazu. Zure miserikordiaren bear naiz: orri deitzen diot ordu onetan, ta biotz guztitik.

        »Nere argaltasunari zure piedadeaz begirazaiozu tranze onetan. Ai Jauna: damu det Zu ofendituaz, zeren Zu añ Ona zeran.

        »Nere Jesus maitea! Nora biurtu, Zugana baizik, ezdet. Zure odol preziosoaz baliatu nai det, salbatzeko. Miserikordia nizaz.

        »Damu det, Jauna, nere kulpa guziaz, zeren zure ofensak diran: damu det milla bider, zeren gauza guzien gañean zuri nai dizudan.

        »O! Nere biotz au zure amorio garbiz irazakita balego.

        »Infernuko etsaiak galdu nai naute ordu onetan. Ez arren, Jauna, ni utzi: libranazazu: nik zurea izan bear det. Zu amatzen zaitut.

        »Pekataria izan naiz: egia da, Jauna. Baña nere gaitz guziak baño zure Ontasun, ta miserikordia andiago da.

        »Birjiña MARIA Jainkoaren Ama. Gurutzearen oñean zure Semearekin igaro zinauen pena ta doloreakgatik, laguntza dazu, ta zure mantupean betiko artu nazazu.

        »JESUS: Jesus milla bider. JESUS, MARIA, ta JOSEF orañ, ta beti nere biotzean, ta animan izan diteala.

        »Jesus nere Salbadorea: izan zaite nere JESUS, ta salbanazazu.

        »San Josef bedeikatu gozoa. Non zera, nere Aita maitea? Atoz niri laguntzera, ta zure beso bedeikatuetan nere anima artzera.

        »Aingeru Santuak, zuen begira nago: atozte laster ni libratzera.

        »Nere animaren Egillea: zure eskuetan nere espiritua ematen dizut.

        »Ama Birjiña MARIA: Ama graziazkoa, Ama miserikordiazkoa, etsai gaistotik libranazazu, ta ordu onetan zugan artu nazazu.

        »Aita Eternoa: ez nere desditxai begiratu ezpada zure Semearen arpegi, ta Biotzari. Argatik miserikordia nizaz.

        »Damu det, Jauna, Zu ofendituaz, Zu zeranagatik. Miserikordia.

        »JESUS: Jesus beti nere biotzean: Jesusegan nere biotz, ta amorio guzia.

        »JESUS, MARIA, ta Josef, Joaquin, tra Ana, atozte guziok nigana.

        »Jesus orañ, ta beti balia dakidala. Jesus izan bedi nere esperanza, nere konsuelo, nere amore, ta nere gloria bizia. Ori, nere Jesus, zure anima au: ori Jesus, zure espiritu au, expireitu guziakin zu beti alabatzeko, ta zure miserikordiak beti kantatzeko. Amen.

        »Nere Jesus ona: zure Biotza idikizen duen ni or artzeko: or sartu nai det sekulako: or artu nazazu betiko.

        »Sinisten, ta esperatzen det zugan: ta zugan nere amorioa betiko. Amen».

 

        Onelako afekto bizi laburren artean, alegiñaz, ill bear da, Jaunaren Ministroak badaki, beñ batzuek, gero besteak, banaka, ta soseguz eragin bear dirala; iltzen dagoenari, biotzean oriek egiteko leku, ta atsedena emanaz: eta ondo aditzen ezpadu azkenean, ez belarrietatik, baizik buru gañetik Sazerdoteak eriari itzegin bear dio, obeto adierazotzeko. Eta oñeraño da Iltzen laguntzeko Ejerzizioa.

 

aurrekoa hurrengoa