www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

OLEAZIOA, EDO AZKENUNZIOA

 

        Eriotza kordelak estutuaz dijoa; ta erioa postaka dator. Kristauaren atzeneko Pausoa au da. Zure barrenean enzuten dezu Jaungoikoaren Pregoiak, diona: DENBORA GEIAGO IZANGO EZTA. Ai! Bereala ill bearra: Juizioaren bildurra: ta betiko zer izango dan, laster ikusi bearra! Eriaren bildur oien artean, an daudenak diote: badijoa au: illtzer da: laster betor Oleazioa. Au da atzeneko Sakramentua, ta animare sendagarria. Anziñako gauza jakiña da, Peleara, edo agoniara (guztia da bat) gizonak irteteko, lenago olioz egiñ, edo eman oi zirala, gorputza sendoago egoteko, ta etsaien lazoai burla egiteko.

        Ori bera Eliz Ama santak illtzer, edo agonian sartzen dagoenaz, Oliazioan egiten du, aren anima, ta gorputza etsaien kontra sendoago armatzeko: oiek, eta beste birtuteak ditu Sakramnetu onek. Sazerdotea, lutoz bezala, moraduz janzirik, gelan sartzen da: Olio santua, ta mullo molso batzuen artu, ta argi batekin Orazio deboziozko bat esango dizu, ta an daudenai ere bai, Jainkoari zugatik, ta konbeni bada, zure osasunagatik erregu diozatela Zuri, Sakramentu au ondo artzeko, onen birtuteak esango dizkitzu, ta Jaunaren eskuetan osoro zure burua utzi dezazula, eta Oliazioa emango dizu:.

        Ejenploak. Eriari Extrema Unzioa ematean, Jainkoak Santa Maria Oñacense bere sierbari erakusten zion, anima ondo prestatuak txit indar andia artzen zutela, ta len illak bezala, erori, triste zeuden sentiduak, Santak ikusten zituen, txit garbi, alai, ta eder gelditzen zirala. Ta Santa au berau, illtzer zegoela, Jesu Kristo, Aingeru, ta Santuakin, bere ondoan ikusi zuen, beste gaxoak bezala,bera konsolatzen, ta animari indarra ematen: ta San Pedro zeruko giltza eskuan zuela, arako konbidatzen.

        Santa Libudina, Paskoa egunean, illtzen zegoela, ta Oliazioa mai batean prest zeukala, Jesus ona, ama Birjiña, Aingeru, ta Santu askorekin etorri, konsolatu, ta azken Unzioa Kristok berak eman zion, berak iltzeko kandela Santari eskuan ifiñi zion, berak iltzen lagundu, ta berak anima gloriarako bere biotzean artu zion.

        Ruperto Erromako Erregea iltzeko zorian zegoen, baña, asko bezela, Oleazioa artzeko gogo gutxirekin, ta oi dana, atzera; zeren etsaiak, ta munduko askok, esan dan bezala, buruan sartzen die, Testamentua egin, a Sakramentuak artu, ta illko dirala. Baña, Errege oni Jainkoak argi egin, ta kontuan erorteko grazia eman zion: ta txit gogotik eskatu, ta Oliazioa artzen zuela ikusi zuen, zeñ indar andia Sakramentuaz animak, ta gorputzak artzen zuten. Sendatu zan, ta Jainkoa obeto serbitu, ta Santuak bezala luzaro, urte askoan bere Erreinoa gobernatu zuen. Ta orra, konbeni danean, nola, oleatzeak, ez ill: ezpada bizia, ta osasun luzea ematen duen.

        Ondo iltzeko bada, ta ondo iltzen ikasteko, lau pauso oiek beti zure animarne begietan idukitzatzu: eta ikusiko dezu zer bizitza gozoa, ta zer pakezko eriotza izango dezun. Onela egiaz erioari eriotza emango diozu: Ero mors tua, o mors. Osee. 13. O erioa, zure eriotza izango zan. Basilisco, edo Ersugeagatik esan oi da: baldin gizonari lenago begiratzen badio, ikusiarekin iltzen duela; baña gizonak lenago Ersugea ikusten badu, gizonak begiratuaz bera iltzen duela. Zure, ta eriotzaren imajina, edo representazio bizia, egiñegiña. Erioari lenago begiratzen ezpadiozu, bere samiñtasun guziaz betiko ilko zaitu; baña zuk aurrea artu, ta odno prestatuaz begiratzen badiozu, erioa bera ilko dezu, ta akulu zorrotza kendu, ta gozo gozo egingo dezu. Gero gaxoaren Konsiderazio, ta Afektoak ifiñiko dira.

 

aurrekoa hurrengoa