www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

ONDO ILTZEN LAGUNTZEKO
AZKENEAN EGIN BEAR DENA

 

        Eternidadeko biaje onetan eriari obeto laguntzeko, gauza bi zer esan, ta zer egin orañdik geratzen dirade. Bata Sazerdoteak Eleizaren izenean egin bear duena; ta bestea eriarekin daudenak, edo ari laguntzen diotenak.

        Ta lenena tranze artan, ta zeruko bidean animak ondo zuzentzea, bere ordelko Ministro zelosoai Jainkoak zeñ ondo pagatzen dien, ta onetan faltatzen dutenak nola kastigatzen dituen, Jesuita biren ejenplo obeto adieraziko digute.

        Aita Lonerek kontatzen du, Edmundo Augerio, bere denboran Franziako Erregeren Konfesore, ta animen zelo andiko Jesuita estimatua, eriotzako orduan zegoela: ta anima txit eder, ta txit asko bere alde bietatik agertu zitzaiozkala: ta zeruko milla erregalo, ta berri onen artean, zerutar eder oiek Edmundori esan zioten: Gu gera, zure Dotrina, ta konseju santuakin zeruko bidean sartu ginduzunak. Jainkoak bialtzen gaitu, ta poz andiaz gatoz, zure anima, orañ gloriara eramatera. Orduan Jainkoak Jesuita oni esan zion: Anima oriez gañera, Eleiza Sanatara beste berrogei milla hereje biurtu, edo konbertitu zituela: ta berri gozo oiekin zerura joan zan.

        Gure Jacobo Hautinok dio, gure Sazerdote bat ill izan zala, ta beste Jesuita birtute andiko bati Jainkoak bialdu, ta gauza, edo be3rri on askoren artean esan ziola: Purgatoriotik libratu, edo irten zala; baña animak salbatzeko, bear zan zelo bizia, bizitzan zeren iduki etzuen, Jainkoak orren penan agindu ziola erriz erri munduko Probinzietan, animai ondo illtzen laguntzen, ta Aingeruen ofizio au egiten ibilli zedilla: ta bere konseju on askorekin ori egin zuela. Ah! Ta Jainkoaren pisuan nola gauzak pisatzen diran! Ah zeñ meea aria an iruten dan! Jainkoaren arpegia denbora artan guzia ez ikustea, Jesuita onentzat zer tormentu gogorra izango zan. Tom. 3 pag. in 116.

        Jaunaren ordeko Ministro zerukoak: zurekin det: begira ondo, Aingeruen ofizio au lurrean nola egiten dezuten. Animen zelo ori baldin kamuztu, ta oztu bada, ejenplo oiekin, ta Jainkoaren kastiguaren bildur, tra sariaren esperanzarekin berotu, ta zorroztu bedi. Jesu Kristoren ejenploa ikusi, ta gure animen salbazioagatik zer egin, zer eman ta zer eraman zuen, ta nor animatuko ezta animak gatik, ta bakoitza bereagatik, edozeñ gauza biziro egitera, izerdiak ematera, ta nekeak eramatera? Gero uste degun gloriari begiratu, ta gure neke guzia zer da? Egiaz, ezer ez.

        Orañ bada, Sazerdote Jaunak, Jainkoaren Espirituaz gobernatzen dala, ordu artarako egokien diran Konsiderazio, ta Afekto labur asko, ta era askotara emen arkituko ditu, bere denboran ondoen datozenak eriari berak esan, ta modurik onenean eragin diozazkan.

        Aingeruen ofizio au artzen dutenak badakite ondo, guziak batean, ta ez deadarka, ta ez presaka, edo itotzen bezala, esan, edo eragin bear ezdirala: ezbada pazienzia, ta prudenzia andiaz. Eria estuan dagoenean, burua argala egoten da: ta ala soseguz, ta gelditxo: pausakin, ta aldizka, eriari afekto orietan egoteko leku ematen zaiola: noizen beñ zerbait esan, eta beregan, edo bere biotzean ori esaten, pakean utzi bear zaio.

        Eliza Santaren Orazio eder batetik asiko naiz, ta Sazerdoteak Santo Kristoa eskuetan artu, ta eriari erakutsi, ta Eleizak dion bezala adoratzen bear dio.

 

aurrekoa hurrengoa