www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

SAN ISIDRO, TA SANTA MARIA

 

        Senar emazte santu oiek beren bear, neke, ta izerdiakin, baña zeruan bezala, txit pakez, ta Jainkoaren, ta beren arteko amorio andian bizi izan ziran. Iban de Bargas, eta beste Madridko Jaun biren lurrak Isidrok bere kontura artu, ta erabilli zituen, baña bere artu emanetan beti zuzen, leial biotz, ta esku garbiakin. Ta au da nekazari onen birtute señalatu, a Kristau arterako txitez bearra. Nagusi biakin marabilla andi asko Isidrori gertatu, ta igaro zitzaiozkan. Baña fabore oriek Jainkoagandik merezitzeko.

        I. Isidro goizean goiz jaiki, ta Eleizak bisitatzera, Mezak enzutera, ta Ama Birjiñari enkomendatzera beti joaten zan. An Jainkoa adoratu, ta eskerrak eman, ta bere biotz guzia, edo pensamentu, itz, obra, ta nekeak ofrezitzen ziozkan. Ta, zuk ere nekazari ona au goizoro bearrera baño len, beti biotzetik: Nere Jesu Kristo Jauna, Orazio, edo Kontrizioko aktua esanaz, egin bear dezu. Santuak gero Meza bat, bi, edo geiago debozio andiaz ikusi, ta adoratzen zituen: ta Ama Birjiñari erregutzen zion. Zuk ere, Nere Jesu K.J. esan, ta egun artarako propositu firme bat egin, ta iru Abe Maria, zu, ta zure etxekoak Ama Birjiñari enkomendatuaz esan itzatzu: ta zure espiritu, intenzio, ta gogoaz Meza guzietan presente bazeude bezala, Jauna adorezazu.

        II. Jaungoikoarekin onela soseguz, debozio, ta amorio guziaz goizoro kunplitu, ta bere bearrera Isidro joaten zan. Baña, o gure Jainkoaren kontu, edo probidenzia, ta faboreak! Jakiñez batzuek Santuaren Nagusiari esanz ioten Isidrok bearrik egiten etzuela: ta orra Isidro Jaunarekin Elizan zegoen artean, onen Nagusiak langille obeak, edo Aingeruak beren idi uztarri zuri galantakin pozik soloan bear egiten, arriturik ikusi zituen: ta andik aurrera Isidro geiago estimatu izan zuen. Orra Jainkoaren saria mundu onetan ere justuak nola artzen duten. Bitartean aren emaztee Santa Maria, etxeko gauzai kobru eman, ta senarra bezala obra onetan, Ama Birjiñaren ta Santuen Ermitak garbitzen, apaiñtzen, ta argia ipintzen ibilli oi zan.

        Baña, nola ezin ikusia, ta gezurra munduan añ sobra dan, salatzalle gezurtiak, San Isidro bere nagusiarekin bezala, Santa Maria ere bere senarrarekin aizki ipiñi nai izan zuten. Baña Santuak egia begiz ikusi, ta salatzalleai erakusteko, oiekin begira zegoela, mirari andi bat igaro zan: santak, bere deboziora zijoala, ibaia pasatu bear zuen: orretako ziñatu zan, eta beste zubi gabe, bere mantilla urtan bota, ta aren gañean, alako ibairik ezbaliz bezala, argia, ta olio txarroa eskuan zituela igaro zan. Milagro au begiz ikusi, ta guziak Jainkoa alabatu, ta Santari pakean betiko utzi zioten.

        III. San Isidrok, bere izerdizko pobrea bazan ere, Santa Maria bere emazteari, larunbat, edo zapatu guzietan, Ama Birjiñaren izenean, ta amorioz, lapikoa pobreenzat eragiten zion. Añ fede bizia, ta añ konfianza andia Jainkoari bere obretan erakusten zion, nola Santuaren biotz garbi, ta inozenteak marabilla askotan agertu zuen. Zorroarekin errotara zijoala, kanpo, ta bide guzia elurrez beteak ikusi, ta uso, ta txoritxoak goseak iltzen, ta Jainkoari janaria eskatzen: eta Isidroren biotz beraak ori ezin eraman, ta elurra kendu, bidea garbitu, ta konbidatzen zituen: atozte, txoritxoak, atozte: orizute jaten. Ta garia ugari bota, ta esaten zien: Jainkoak ematen duenean, guzientzat ematen du: ta orretara orrela joan, ta Santuaren zorroa beti betea arkitzen zan.

        Santu onen fede bizi au ondo ikusi zan, ta milagro andiakin. Beñ batean kanpoan zeudela, Nagusiari egarri andi batek eman, ta Isidrori esan zion. Orduan Santuak bere akuluaz lurrari golpa bat eman, ta esan zion: Bada, Jauna, Jainkoak nai zuenean emen ura bazan: ta bereala iturri eder bat sortu zan, a Nagusiorrek edan zuen: ta gaurko egunean ere, askoren osasunarako, badirau, ta San Isidroren iturria deritzan.

        Beste batean, garia garbitu, ta Nagusiari berea alde batera Santuak eman zion. Urri, edo gutxizko Nagusiak zeritzan bereari, ta gutxiago ote zan, esan zion: Orra bada, Jauna, Isidrok: nere partea ere eramazu, ta lastoa niri indazu. Ala egin zan; baña santuak lastoa berriz aizatu, ta len baño ere gari geiago atera zuen. Onelako beste milagro andi asko Santuak bere fede, ta Jaunaren konfianzaz egin zituen.

        San Isidroren gari ereitea miragarria zan: Alea eskuetan artu, ta era onetan esaten zuen: Jauna, zure izenean: Au zuretzat, edo Primizia, ta Amarrenentzat, ta erreiten zuen. Beste au, Jauna, Nagusiarekin guretzat. Beste au txingurri, ta txorientzat. Modu onetan ereñ, ta beti txit asko, ta ugari izaten zuen.

        Pobreai, bera pobre bazan ere, bere janaria ere eman nai zien. Beñ batean Eleizako festan luzaro egon,t a Kofradiako barazkarira berandu joan, ta bere janaria gorde zioten. Santuak bidean topatu zituen pobreak berekin eraman zituen. an zeuden lagunak zioten: Bere konbidatuokin au zer dator? Isidro, zuretzat baizik eztago. Zaute pakean, esan zien Santuak: Jainkoak emango duenaz, ta zuek gorde dezutenaz, kontentu gera gu: maiean jarri ziran, ta Jainkoak janaria geitu, ta guziak milagrozko barazkaria galanki jan zuten.

        Santuaren Nagusiak alaba bakar estimatu bat zuten, ta ori ill, ta txit penaz beteak arkitzen ziran. Isidrok, bere jabeai zien amorioagatik, Jainkoari orien konsuelkorako alabaren bizitza eskatu zion, ta fede andiaz alaba ori ukitu, ta bizirik jaiki zan. San Isidrok, ta Santa Mariak seme bat izan zuten, ta mutiltxo ori ustekabean putzu andi batera erori, ta ito zan. Isidro kanpotik etxera zanean, emaztea desgrazia orrekin txit triste arkitu zuen: biak belauniko jarri, ta Jaunari semearen bizia eskatu zioten, eta bereala aoputzuraño ura azi, ta seme ori bizirik Aita San Isidrok eskutik artu zuen.

        Onelako marabilla andi asko santuak bizi zala, eta ill, edo zerura ezkero Jainkoaren gloriarako, ta askoren onerako egin izan ditu: ta òbre zorioneko aberats au pakean bizi,t a zerura joateko, Eleizakoak txitezko debozio andiaz artu, ta prestatu zan: ta bere etxekoai Jainkoaren bildur, ta amore santua,ta aren legea, ta borondatea beren biotzetan betiko enkargatu, ta soseguz, ta zeruko pakean Jaunari bere espiritua eman zion: eta gero gure Aita San Ignacio, San Francisco Xavier, San Felipe Neri, ta Ama Santa Teresarekin egun batean ditxa paregabeaz kanonizatu izan zan. O zer lau Santu, gure Españakoak egun artan agertu ziran.

        Eriakin egon oi diran Kristauka, beste jolas gaizto, edo eligrozkoak alde batera utzi, ta onela platika, ta zeruko konbersazioak egin bear dituzte: eta orrelako dira Santuen bizitza, ta Ejenplo oiek.

        Eta Atxurlari Santu au onela ikusi, ta nork gure Jaungoikoari milla esker on, ta alabanza andi emango ezdiozka? O Jauna, ta zure Santuetan zeñ miragarria, ta zure obretan zeñ santua zeran! San Isidroren biziera santu, ta onen obra on guzietn au ondo dakust. O nekazari prestu au enzun, ta Jainkoaren aurrean egiazko onra nai dezuna! Biotz garbi, fede bizi, ta borondate leial batek Jaunaren begietan, ta estimazioan zenbat balio dezakean, Atxurlari santu onetan, ondo klaro dakutsu! Ta David santuak dionez: nola, mundu zoroak ez bezala, pobretxu bat lurretik jso, ta nekezko bat, zimaur artetik atera, eta bere gloriako Prinzipe, edo Santu andien artean paratzen dakien.

        Onen antzekoa orañ lurrean, ta gero zeruan zu izateko, nere gizona, zeruko ispillu eder onetan ondo begira zaite. Zure bizieran. nik esanal baño geiago egieki zer kendu, ta zer ifiñi izango dezu: ta au bearbezala egiten badezu nik nai dedan adiña zorioneko, Santuaren gisa zu izango zera. Neke, ta izerdizko Santu oni bere obra, ta pausoetan jarraizoiozu: ta nere kontu, Jainkoa seguru zure fabore izango dezula, eta Aingeruak pozik zuri, Santuari bezala, ure bearretan lagunduko dizutela.

        Ai bada, Aita, esango didazu; guk ere Aingeru eder oriek bezalako morroi, edo langille batzuek bagindu, gure aldapa gogor oien gora beretan neke gutxiago eraman, ta izerdi ere gutxiago emango genduke! Ez orixe: ez, ene seme, Jainkoak guzientzat dio: in sudore vultustui vesceris pane. Gen. 3. Batzuek batera, besteak bestera, guziok nekez bizi bear degula. Jaunaren sentenzia da: Zure arpegiko izerdian zure ogi, edo arto puska jango dezula.

        Egia da, zure onerako bear baliz, Jainkoak bialdu, ta Aingeruak bearrera pozik etorriko lirakeala. Baña zer? Orduan San Isidro Eleizara bezala, zu tabernara zuzen, edo oker joango ziñake. Alper nagi andi egin, ta galduko ziñake. Ez, Jauna. Jainkoak orrenbat baño geiago nai dizu: ta bearra zuk galanki egitea nai du: S. Isidroren ditxa bezala, zurea ere onetan dago. Orañ andreentaat ere beren lezio, dotrina, ta zeruko ejenploa.

 

 

 

SANTA MARIA ANDRE ONEN ISPILLUA

 

        San Isidro gizonenzat bezala, onen emazte Santa Maria etxekoandreentzat izan zan. Gure Jaungoikoak bere Eleizako Kanpo zabalean, Santa Maria zeruko lore ederra bezala ifiñi zuen, edo tesoro andi kanpo orretan eskutatua bezala gorde izan zuen, Santa onek, Loreak bezala, berebizieran zeruko usai gozoa eman zuen: ta Tesoro gordeak bezala birtute guzien Ondasun andiak agertu zituen. Jainkoak bere doai, edo graziak, bakoitzari dagozkion era artan, ematen dituela, dio San Pablok: Divisiones gratiarum sunt. Cor. 12. Eta Jesu Kristok berak dio: in domo Patris mei mansiones mulrae sunt. Ioan. 14. Zeruko Korte, edo Palazioan jarleku asko dira: estadu, ta bizimodu guzietan Santuak dira: eta andre ezkonduak, ta Santa Maria bezala, pobretxoak ere santak ez izateko aitzakiarik ezdute.

        Santa andi onen Jainkoarekiko fede añ aundi, ta bizia, esperanza añ firme, ta segurua, ta are geiago aren biotzeko jainkozko amorio santu irazakia, nork ondo esan dezake? Bere fede, ta konfianzarekin ainbeste marabilla egin zituen: ta bere amorio andiak bere biziera pobrean ainbeste obra on, guzien ejenplorako, eragin ziozkan.

        Santa eskutatu onen umildadea zenbat zan, Jainkoak berak daki: biotz umil onen sustrai barrengoa añ seguru ondeatua izan ezbaliz, alako zerurañoko birtuteak andik irten, edo agertuko etziran, eta Jainkoak alako fabore, ta erregaloak egingo etziozkan. Emendik aren obedienzia guztizko ura, bere senar San Isidrori, agintzen zion guzian, Jainkoari bezala begirtu, ta obeditzeko. Bere burutzar gizon santua asrtu zuen, edo Jainkoak eman zion: ala beste borondate, ta juiziorik, bere senarrarena baizik Santak etzuen. Emendik ditxazko etxe pobre artako, ta ezkondu santu oien arteko zeruko pake, edo lurreko gloria bizi ura. Emendik obra onak egiteko Santaren, ezti guziak baño gozoago zan debozio ura.

        San Isidrok agindu, ta larunbat, edo zapatu guzietan, Ama Birjiñaren onran, ta izenean, pobreenzat egin oi zuten aparteko tupia, edo elzea, zer bere biotzeko debozioaz Santa Mariak egingo zuen? Ori jakiña da. Orregatik beñ batean, diote, pobretxoai beren lapikoa partitu ezkero, Jesu Kristo pobrearen trajean bere Ama Birjiñaren sopak jatera bezala etorri zala. Limosna eskatu zuen: ta Santak guzia eman bazuen ere, tupia ikustera joan, ta betea arkitu zuen, ta Jaungoikoari, ta beste etorri ziran pobretxoai pozik guzia berriro eman zien.

        San Isidrok, eta Santa Mariak jserikordia beren biotzetan zeukaten: eta Eskritura sagraduak, edo Tobias Santuak ziona: Aberatsa bezera, edo asko Jainkoak eman badizu, ugari emazu: ta gutxi badezu, al dezuna gogotik emateaz prezia zaite. Jesu Kristoren Ebajelioko sentezia ondo gordetzeko bazekiten, ta juizioko egunean Miserikordiazko obretatik Jaunak mundua, ta bakoitza juzgatuko duela. Beren pobrezan, al zuten baño ere, limosna geiago ematen zuten: ta ala milagro andiak Jaunak orretako egiten zituen.

        Anai arrebak bezala garbiro, ta aparteko bizitza egiteko biak konziertoa egin zuten: ta Santa Maria orazioan, ta obra onetan guzia Jainkoari, ta Ama Birjiña eman zitzaion. Madriden aldean Caraquiz zeritzan erritxo batean geratu zan, ta Ama Birjiñaren Ermita bat bere kontura artu zuen: eta arrezkero Santa Maria dela Cabeza Ermitari deritza: ara joateko zan ibaiak, legua bian zubirik etzuen: ta ara, ta ona igarotzeko Santak bere mntilla bota, ziñatu, ta aren gañean, bear zanean ibaia, alakorik ezbaliz bezala, pasatzen zuen.

        Beñ batean orrela Isidro bere emaztearekin ur gañean zijoazela, Ama Birjiña etorri, ta berak bezala, poliki beste aldera biak eraman zituen. Ta leorrean belauniko biak jarri, ta Jainkoari, ta bere Ama maiteari eskerrak eman ziozkaten. Biotza zeruan zuela Santa Maria beregndik kanpora, edo arrobaturik kanpo, ta Ermitako bidean orazioan ibilli oi zan. Alde aietako artzai, ta unaiak Isidrori kontu eman, ta andrea gaizki, edo pauso gaiztoetan zebillela salatu zuten. Bazekien Santuak bere emazte onaren berri. Baña nola bigarren aldian ere Santa akusatu zuten, salatzalleak desengañatzeko berekin eraman zituen. Santa Maria, oitu nola, bere argi, ta olioarekin orazioan etorri, ta ziñatu, mantilla ibaiean bota, ta aren gañean aisa pisatzen, ta pasatzen, an zeuden guziak arriturik ikusi zuten: ta Santua txit kontentu, ta Santa berepakean geratu zan: ta santatzat geroago, ta geiago iduki zuten.

        Santa pobre ditxaz bete au beti pakean bizi,ta pakean ill, ta zerura zan. Baña zeruan lurrean baño ere geiago San Isidro bere gizonari dion amorio, errespeto, t onra Santak zerutik jatxirik ondo beñ batean erakutsi zuen. San Isidro kanonizatzeko zebiltzanean, orretarako diru puska bat emateko promesa Madridko andre aberats abetek egin zuen. Baña nola egiten, edo kunpliten etzuen, Santa Maria agertu zitzaion, ta andre ori Santak esan zionarekin bildurtu zan, ta bereala promesa kunplitu zuen. Gero Madriden pintaturik zegoen Santa Maria ikusi zuenean bereala, esan zuen andreak: Auxe da zerutik agertu zitzadan Santa.

        Oiek, eta onelako beste gauza on, ta Santuen ejenploak eri, edo iltzeko daudenen aurrean kontatu bear dira: onelakoak konsolatzen, fedea piztutzen, ta zerurako esperanza, ta gogoa ematen dute. Gizon, ta andre pobretxoak, eta zuen nekeaz garbiro bizi zeratenak: anima zaitezte ejenplo, ta milagro oiekin: zuezaz Jainkoak daukan kontu betikoa, edo bere Probidenzia amorosoa oietan erakusten du: eta bere biotzeko amorioaz zuei nola begiratzen dizuten, ta nola Aita maiteak bezala gobernatzen zaituzten ondo klaro ikusten dezute.

        Munduko Errege, ta aberats andi asko baño ere geiago zuek konsola zaitezte: bada orra orrelako Errege, a lurreko aberats andi nai guziak alde batera utzi, ta gure Españako Korte txit andiko Patroi San Isidro Atxurlari pobretxo bat egin du: eta gure Errege, ta Erregiña andiak, ta Mundu biren Jabe, edo lurraren gañean diran Errege, ta Jaunik andienak Isidro, ta bere emaztearen oñetan, edo aurrean belauniko pozik jartzen dira, Jainkoak Santuetan ezagutu,t a adoratzen, ta beren plegarietan oriek Bitartekotzat artzen dituzte. O gure Jaungoikoaren poderio, ta jakintasuna! Madridko Korteko Patroi Nekazari, edo Atxurlari bat; eta Franzian Parisko Korteko Patrona, edo Matrona Santa Jenobeba Ardatzle, edo Gorulari bat egin zituen! O zer Jaun, Nagusi, edo Jabe ona, ondo serbitzen badezute, pobreak dezuten.

 

aurrekoa hurrengoa