www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

AMA BIRJIÑARI AFEKTOAK

 

        »Birjiña Maria, gure Jaungoiko, Salbadore, ta Amore ederraren Ama maitea! Zu zera pekatari tristeen miserikordiazko Ama.

        »Gurutzean oñean zure Semeari begira dolorez beterik zeundenean, berak pekatarien Ama egin zinduen. O zer konsuelo, ta zer ditxa paregabea gurea: Zu bezalako Ama zeruan idukitzea! Zu zera guretzat zeruko Atea, ta zugana datorrenarentzat beti idikia.

        »Egia da, nere anima pekatuaz loiturik ikusi, ta lotsaz, ta damuz beterik zure begietara allegatzen naiz. Baña zugan Erregiña andi, ta Amandrerik onena, nere uste osoa, ta segurua daukat. Zure mantu pera, zure anparora nator nere erremedioaren billa.

        »Ama guziz maitea: arren zure begi eder oriek biurtu itzatzu nigana. Nik ezdet ori merezi: ala da egia; baña Jesus zure Semearen Biotzeko amorioak ori merezi, ta ori eskatzen dizu: ta aren pasio, ta eriotzagatik, Zuk zure balio andiaz, arekin nere artean bitarteko gozagarri izan bear dezu.

        »Ordu onetan iñoizere baño zure bearrago naiz. Zure Biotz beraa, ta begi piadosoaz begira zadazu. Miserikordiazko Ama izan zaite neretzat. Begira niri: etsai gaiztoen artean estu nabil: oien tentazioetatik libra nazazu. Zu nere fabore zerala, zu nerekin zaitudala, aien bildur eznaiz.

        »Ezer nik merezi ezdet; baña zure Biotzeko Semearen odol preziosoagatik; ez erren, Andrea, ni orañ desanparatu. Sekulan aditu ezta, ta ez adituko, egiaz zugana biurtu, ta zuzaz baliatu danik, anparo gabe gelditu dala; ona bada ni guztiz bearra, biotz guzitik zugana nator, zugan nere esperanza osoa daukadala.

        »Eriotza, ta eternidade guziarekin burruka, ta pelean ikusten nazu: lastima zaite nizaz, Ama guziz beraa, ta gozoa. Nere bildur, ta neke samin guziak bigundu, ta gozatuko dira, Zu nere fabore bazera.

        »Ea bada pekatarien Ama, anima triste onegatik zure Seme bedeikatuari erregu zaiozu. Zuk au egiten badezu, seguru nago, pozik ta amore onez, Zu bezalako Ama, bera bezalako Semeak enzungo duela. Itz egiozu, bada, nere Bitarteko bakarra, ta esaiozu, ni bezalako pekatariak salbatzera etorri zala mundura.

        »Zu zera gure argia: argiegidazu. Zu zera gure pakea: animako pakea indazu. Zu zera gure konsolatzallea: nere anima konsolaezazu. Zu zera mundu galduaren erremedioa arkitu, ta agertu zenduena nere anima erremediezazu. Zu zera zure Seme maitean gure Salbadorea eman ziñiguna: izan bedi bada nere Salbadorea: ta ni zugatik salbatuko naiz.

        »Badakit, Esperanza nerea, zure Biotzeko erruki amorosoa niganaño zabaldu dana. Zuk, zure Semeak bezala iñor kondenatzea, nai ezdezu; baizik guziok salbatzea. Zure bular gozoak zure Semeari zuk erakutsi ezkero, aren aserre justua bereala gozatuko da.

        »Nere damua da, zure Semea, ta zu ainbeste ofenditu, ta aserratuaz. Baña guziaz damu det, bera danagatik. Damu det biotz guztitik, Jaungoiko añ ona ofendituaz. Zuk, zuk pekatu guzien biotzeko, ta egiazko damua, ta guzien barkazio oso osoa alkanza zadazu.

        »Zu zera andre guzien artean bedeikatua, Jaunaren graziaz, ta doaiez betea: zu graziazko, ta miserikordiazko Ama: ona ni desditxaz beterik galdua, anpara nazazu, orañ, ta beti Jainkoa amatzeko».

 

SAN JOSEF GLORIOSOARI AFEKTOAK

 

        «O nere Santu gozo, agonian, edo iltzeko tranzean daudenen Bitarteko seguru, ta poderosoa, ta lagunik onena! Zu bear zaitut ordu onetan nere buruko aldean. Eskeko pobre, ta eriotzako ordu estu onetan, zuri deiez dagoen anima triste oni begirazaiozu, ta anparaezazu.

        »O nere Josef santua, ta Santu guzien artean txitez doatsua, ta guzien gañean zorionekoa! Zu bakarrik zera paregabekoa, ta gizonen artean bigarrenik ezdezuna. zu gure Jaungoiko guzien artekodun dana, gure esaeran, zure zordun dezuna.

        »Jainkoari guziok zor diogu, ta zuri guziok zor dizugu; ta bai ta Jainkoak berak ere. Bada zure neke, ta izerdiakin, nekazariak bezala, Jainkoaren Semeari, ta Amari jaten eman, ta bizitzen lagundu ziñien! Laguntzadazu niri orañ, nere anima betiko bizi dedin.

        »O Josef, bizitzan, ta eriotzan Santu guzien ditxosoena! Bada Jesus, ta bere Amaren aldean bizi izan ziñan. Zu Jesus onaren, ta zu Birjiña Ama zure Esposa egiazkoaren gozorik, ta atsegiñik andiena ziñan lurrean, ta zera zeruan. O zer konsuelo dedan onetan.

        »Amak Semeak kanpora, ta Semeak Amaren urrena, Zu zaituzte zeruan, ta lurrean kriatura guzien gañean geiena estimatzen, ta amatzen zaituztena. O zer esperanza daukadan nik onetan.

        »Zu eriotzan, bizitzan bezala, besterik ez bezala, ditxosoena izan ziñan: bada Jesus buruko aldetik, ta Maria Birjiña zure oiaren oñetatik, zinduela zure espiritu doaiez, graziaz, ta amorioz betea Jesus onari bere eskuetan eman ziñion, ta onek bere Biotzean artu zinduen. O zer bizitza, o zer eriotza! o zer gloria bizia.

        »Ditxa, ta fabore, esan al baño andoago oiekgatik, erregutzen dizut, nere Aitarik onena, ta gozoena, nere eriotzan nerekin arki zaiteala. Zure Esposa santari, ta aren Semeari zure izerdiak erakutsi zaieztezu: eta Amak bere Seme maiteari bere bular gozoak erakutsi, ta biok nere pekatuen barkazioa seguraezazute.

        »JESUS, MARIA, ta JOSEF orañ, ta beti nere biotzean izan diteala. JESUS, MARIA, ta JOSEF, San JOAQUIN, ta Santa ANA:nik entregatzen dizutet nere anima, ta dedan guzia, ta ni naizana. JESUS, MARIA, ta JOSEF, JOAQUIN ta ANA: nere anima salbatzeko atozte guziok nigana. Amen».

 

 

SAN MIGEL, TA BESTE AINGERUAI AFEKTOAK

 

        «Zeruko Espiritu eder guzien Agintari San Migel gloriosoa, ta Eliza Santaren, ta animen Defensore poderosoa: atoz laster, non zera? Zure Aingeru, ta Lagun santuakin atoz nere aldera: orañtxe da denbora: len Jainkoaren gloriagatik bezala, orañ beraren amorioagatik, zuk, eta zure Lagun santuak Lucifer, ta aren deabru guzien kontra, ta nere fabore peleatzeko.

        »Jaiki zaitez bada, San Migel animen Adiskide, ta Bitarteko andia, ta ots egizu len zeruan bezala; orañ emen: NOR JAINKOA BEZALAKORIK: eta orrekin deabru guziak iges emendik aienatu, ta ondatuko dira.

        »Anima fiel guziak, Jainkoak zuri agindurik, zure kontura gaude, zuk gorde, ta anparatzeko: zure eskuetatik Jaunaren aurrean, ta aren argi eder artan presentatu, ta agertu bear degu: ona bada, nere anima zuri deiez, zure zai, zure begira non dagoen.

        »Ama Birjiña, San Josef, ta Aingeruakin batean, arren alkaza zadazu Jaunagandik fede bizi, esperanza firme, ta amorio santu irazaki bat, nere pekatu guzien egiazko damu, ta propositua, Jainkoaren ontasunagatik, nere anima garbiro zure eskuetan emateko.

        »San Gabriel Aingeruen artean Jainkoaren indar miragarria, zure erremedio, ta salbaziorako Ama Birjiñari berri onak ekarri ziniozkana. Ona anima triste bat zure berri onen bearra daukana. Zure deiez nago: lagunzadazu, ta tentazio guzietatik libratzeko indarra indazu.

        »Zuruko Mediku San Rafael mundu onetan Bidezko dabiltzanen Lagun fiela: arren lagunzadazu jornada, ta tranze onetan zeruko bidea utsegin ezdezadan. Itsua nago: zeruko argia indazu, eriotza on batekin biaje au ondo egin, ta arpegiz arpegi Jainkoa ikustera zurekin igo nadin.

        »Aingeru Guardako, Jainkoak señalatu, ta nere zai, lagun on leiala bezala, pauso guzietan ibilli zerana: atoz zu ere, atoz, ta pausorik estuen onetan zaitu, ta gorde nazazu, nere animaz kontu ona emateko.

        »Zu, ta beste Aingeruak Jainkoaren borondatea gure onerako beti egiten ari zerate, Ai! Nik ere ori beti egin banu! Zure abisoak artu banitu, ta Zuri beti begiratu banizu nere ondoan gau, ta egun! Ai! Ta nolakoak, ta zeñ bestelakoak nere pausoak, itzak, eta obrak izango ziraden.

        »Baña ezagutzen, ta aitortzen det, ta guziaz damu det. Zuk beste Aingeru, tga Santuakin, lagundu bear didazu, Jaunaren miserikordia arkitzeko.

        »Patriarka, ta Profeta Santu Jainkoaren argiaz, ta birtutez jaziak! Apostolo santu, Jesusen Dizipulo, ta munduaren Maisuak! Martiri zuen tormentuaz zeruko Koroa irabazi zendutenak! Dotore Jakinsu Eleizaren argi andiak! Konfesore humill, ta penitenteak! Birjiña zeruko Erregearen Esposa garbiak! Zerutar guziak batean, atozte nigana, ordu onetan ni anparatzera. Jaunari eskazaiozute nere anima beraien graziaz, ta zuen bitartekoz, zuen lagun zeruan betiko izan dedin. Amen.

        »Santa Barbara, Jesus miatearen Esposa garbi, Birjiña, ta Martiri miragarri, eriotzako orduan daudenen konsolatzallea! Ona, Eleizako ditxa andiaz arturik, zure anparoaren begira non nagoen. Laguntzadazu, nere bitarteko gozoa ordu onetan Jainkoaren amore santuan eriotza on bat egiteko».

        Emen bakoitzaren debozioko Santuai eskatzen zaie.

 

aurrekoa hurrengoa