www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

ANIMAREN REKOMENDAZIO, ETA ORAZIOA

 

        «Zoaz, zure bidean, anima Kristaua, mundu onetatik irten zaite, Aita Jangoiko guziz poderoso, ezerezetik egin zinduenaren izenean. Jesu Kristo Jainko biziaren Seme bere eriotzarekin erredimitu zinduenaren izenean. Espiritu Santu zuri eman zitzatzunaren izenean. Aingeru, ta Arkanjelen izenean. Trono, ta Dominazioen izenean. Prinzipadu, ta Potestadeen izenean. Kerubin, ta Serafiñen izenean. Patriarka, ta Profeten izenean. Apostolo, ta Ebanjelisten izenean. Martiri, ta Konfesoreen izenean. Monje, ta Ermitañoen izenean. Birjiña, ta Alargun Santen izenean. Jainkoaren Santu, ta Santa guzien izenean. Oriek guziak anpara zaitzatela, ta zure lagun izan diteala. Gaurko egunetik pake, ta deskansuzko lekua zuretzat izan dedilla, ta zure bizitegia zeruko Sion santuan: Jesu Kristo gure Jaunaren merezimentuakgatik. Amen».

        Bigarren Orazioa: «Jaungoiko miserikordioso, Jaungoiko beraa, Jaungoiko zure piedadearen aunditasunaz batean, egiazko penitenteen pekatuak barkatzen, ta zure graziaz igaroko kulpen mantxak kentzen dituzuna: zure miserikordiazko begiaz begirazaiozu N. zure sierbo oni, zeñak bere biotzeko, ta egiazko konfesioaz bere kulpa guzien barkazioa eskatzen dizun. Aita guziz poderosoa, anima onetan gaizki egiñik arkitzen dan guzia, dala lurreko argaltasunaz, dala deabruaren engañuz, arren, Jauna, zure eskuz berriro egizu, ta zure Odol preziosoaz erredimitutako mienbroa bezala, Eleiza Santa katolikaren gorputzarekin bat egizu. Onen adia, ta negarren lastima idukizazu, Jauna: bada Zu gan, ta ez bestegan, tazure miserikordian konfianza iduki du. Zure Eliza santaren umea bezala arrezazu zure grazian. Jesu Kristo G.J.ren meritoakgatik. Amen».

        Irugarren Orazioa: «Anai guziz maitea, Jainko omnipotente zure Kriadoreari, zeñarena zeran, enkomendatzen zaitut: berak nai duenean, eriotzari zure zorra pagatu, ta zure Egilla lurreko autsetik egin zinduenagana biur zaitezen. Zure anima gorputzetik dijoanari bada Aingeruen ejerzitu ederra datorkiola bidera: Apostolo santu zure Juezak ondo artu zaitzatela: Martiri santu triunfadoreak bidera irten diteala: Konfesore gloriosoak lagun dizazutela: Birjiña garbiak anpara zaitzatela: ta Patriarkak beren pakeleku, ta besoen artean ar zaitzatela. Alegere, ta gozo Jesu Kristoren arpegia agertu dakizula, ta bere Zerutarren artean betiko ipiñi zaitzala. Infernuko illuntasunak, ango su garrak, ango tormentuak zurekin zer ikusirik izan ezdezatela. Ken emendik, ta urruti ijoala Satanas izugaria bere tropa guziakin: eta Aingeruak zuri laguntzera etorri, ta deabrua iges bere tokira onda dedilla.

        »Jaiki bedi, betor gure Jaungoikoa, ta arrasa bite aren etsaiak: ta aren Majestadea ezin ikusi dutenak, aren begietatik aiena bitez: Kea bezala desegin diteala, ta nola argizagia suaren aldean erregaldu, ta urtutzen dan, ala pekatariak Jainkoaren begietan galdu diteala. Justuak berriz faborez, ta erregaloz Jainkoaren aurrean beteak izan diteala. Lotsa bitez, bada, ta onda bitez betiko Satanas, ta aren infernuko lagun guziak, ta zuri zeruko bidea eragoztera atrebitu ez diteala.

        »Jesu Kristo gure Jaun zugatik Gurutzean egon zanak infernuko penetatik libra zaitzala. Jesu Kristo gure Erredentor zugatik eriotza artu nai izan zuenak betiko eriotzatik libra zaitzala. Jesu Kristo Jaungoiko biziaren Seme, zure Salbadore egin zanak bere Paraisuko Berjel, ta gloriako lore ederren artean sartu zaitzala: ta animen Arzainagusi egiazkoak bezala zure anima bere ardien artean beretzat ezagutu, ta lekua dizula. Sazerdote andiak bezala berak zure pekatu guzien barkazioa dizula: ta suerte, ta zorioneko justu, ta Santuen artean, zure Salbadorearen arpegia klaro, ta beti aren eskuietik ikusteko diña egin zaitzala: ta beraren aurrean zaudela begi zorionekoaz egia guziz argia ikusi dezazula: eta Jaungoikoaren edertasun guzia ikusi, ta goza dezazula sekula sekulakoetan. Amen».

 

 

GURE JAUNGOIKOARI ANIMAGATIK ESKARIAK

 

        «Arrezazu, Jauna, zure sierbo au bere salbazioko, zure miserikordiagandik uste duen leku artan. Beti eranzuten da: Amen.

        »Librezazu, Jauna, zure sierbo onen anima infernuko peligro guzietatik, pena, ta estutasun guzietatik. Amen.

        »Librezazu, Jauna, zure sierbo onen anima, Enoc, ta Elias munduko eriotza jakiñetik libratu zinduen bezala. Amen.

        »Librezazu, Jauna, zure sierbo onen anima, Noe, dilubioko uretan ito etzedin, libratui zenduen bezala. Amen.

        »Librezazu, Jauna, zure sierbo onen anima, Abraan Caldeoen suy, ta garretatik libratu zenduen bezala. Amen.

        »Librezazu, Jauna, zure sierbo onen anima, Job santua bere neke, ta penetatik libratu zenduen bezala. Amen.

        »Librezazu, Jauna, zure sierbo onen anima, Isaak bere Aitaren sakrifizio, ta eriotzarik libratu zenduen bezala. Amen.

        »Librezazu, Jauna, zure sierbo onen anima, Lot Sodomako sugar izugarrietatik libratu zenduen bezala. Amen.

        »Librezazu, Jauna, zure sierbo onen anima, Moises Faraon Egiptoko Erregearen eskuetatik libratu zenduen bezala. Amen.

        »Librezazu, Jauna, zure sierbo onen anima, Daniel Leoi gosetietatik libratu zenduen bezala. Amen.

        »Librezazu, Jauna, zure sierbo onen anima, iru gizon gazteak Babiloniako labe irazakitik, ta Errege gaiztoaren eskuetatik libratu zenduen bezala. Amen.

        »Librezazu, Jauna, zure sierbo onen anima Santa Susana, falso testimoniotik libratu zenduen bezala. Amen. Librezazu, Jauna, zure sierbo onen anima, David Saul Erregearen, ta Goliat Jigantearen eskuetatik liratu zenduen bezala. Amen.

        »Librezazu, Jauna, zure sierbo onen anima, San Pedro, ta San Pablo, Apostoloak karzela, ta kalabozoetatik libratu zinduen bezala. Amen.

        »Ta Satan Tecla Birjiña, ta Martiri bienabenturada, iru tormentu ikaragarrietatik libratu zenduen bezala, ala zure sierbo onen anima libratzea nai dakizula, zurekin betiko gozoetan egon dedin. Amen».

        Laugarren Orazioa: «Zuri, Jauna, zure sierbo onen anima ematen dizugu ta zuri munduaren Salbadore Jesu Kristo gure Jauna, erregutzen dizugu, onegatik zure miserikordiaz lurrera jatxi ziñan bezala, ala zure adiskideen artean au kontatzea nai dakizula. Ezaguezazu, jauna, zure etxura au, ez beste gezurrezko jainkok, baizik Zuk, Jaungoiko egiazko, bizi, bakarrak egiña; zeren egiaz Zu baizik Jaungoikorik, ta Zuk bezalako borak egiten dituenik ezdan. Onen anima zure presenzian alegera, ta konsolezazu, ta ez arren, Jauna, akordatu onen igaroko kulpaz, ta eragabeko, ta geiegi egin zituen gaizkiaz: bada pekataria izan bada ere, orregatikan Aita, ta Semea, ta Espiritu Santua sinistu, ta konfesatu du, Jainko egiazko bat: zure zelo santua beregan iduki du, ta Zu Jaungoiko gauza guzien Egille fielkiro adiratu zaitu».

        Bostgarren Orazioa: «Erregutzen dizugu, Jauna, onen gaztetako pekatuak, eta jakiñez, edo ignoranziak aztu ditzazula. Zure miserikordiaz onekin usa ezazu, ta onen animaz zure gloriako argitasunean akorda zaite. Idiki bedi zerua onentzat: alegera bite Aingeruak onekin. Zure Erreinoan zure sierboa arrezazu, Jauna. San Miguel Aingeru, zeruko Ejerzituen Kapitan izatea merezitu zuenak onen anima ar dezala: S. Pedro Apostolo, zeruetako Erreinoaren giltzak dituenak onen anima ar dezala: San Pablo Apostolo Jainkoaren ontzi señalatu egiteko diña izan zanak lagundu diozala: San Juan Apostolo, ta Ebanjelista, Kristoren Diszipulo laztan, Jainkoaren misterio eskutatuak ikusi zituena onen bitarteko izan dedilla: Apostolo Santu pekatariak lotu, ta pekatuen kateetatik askatzeko eskua iduki zutenak onegatik erregu dezatela: Santu, ta Jainkoaren eskojitu guziak, Jesu Kristoren izenean munduko tormentu andiak eraman zituztenak onegatik berari eska diozatela: gorputz illkor onen karzelatik anima au irtetean, zeruko gloria gozatzera igo dedin: Jesu Kristo gure Jaunaren meritoakgatik, zeña Aitarekin batean bizi dan, ta erreñatzen dagoen sekulen sekula guzietan. Amen».

        Oiek dira, Kristaua, Eleiza santak Jainkoari zure anima agintzeko egingo dituen Orazioak, edo Errekomendazioa: eta zu, berak nai duenean, onela illko zera: puntu artan bertan mundua zuretzat, eta zu munduarentzat, biok batean akabatu zerate. Azkeneko asnasea Jainkoaren grazian ematen badezu: o zer ditxa, zer gloria bizia! Zu ill, ta Sazerdoteak esango du:.

        «Atozte Jaungoikoaren Santuak, Jaunaren Aingeruak bidera erten zaitezte, ta gorputz onetatik joan dan anima zuen eskuetan arrezazute, ta Jaunaren aurrean ofrezi zazute. Jesu Kristo gure Jaun deitu zaituenak artu zaitzala: ta aren Aingeruak Paraisura zaramazkitela.

        »Deskansu betikoa Jainkoak zure animari diola: Ta betiko argia agertu dakiola.

        »Orazioa. Zuri, Jauna, N. zure sierbo onen anima agintzen dizugu: mundu onenzat ill dan ezkero, zuretzat bizi dedin: ta lurreko jolas, edo aragiaren argaltasunaz egin zituen pekatuak, zuk zure miserikordia guziz andiaz barka zaiozkazu: Jesu Kristo G.J.ren izenean. Amen».

        Eleiza Ama piadosaren, edo Espiritu Santuaren eriakiko kontu, ta gobernoa, da gauza alde guzietara miragarria: bere Ritual, eta Manual sagraduan Sazerdoteari, Sakramentuak ondo emateko, ta eria bere nekean ikusi, ta animatu, ta ondo iltzen laguntzeko ematen diozkan erreglak, ta ill arteraño egin bear duen guzia. Ala zuk Kristaua, zure fedea bizierazo bear dezu, ta erreberenzia andiaz Sazerdotearen itzak, Jainkoarenak bezala, artu.

        Jaunaren Ministroak badakite ondo, ofizio, edo egiteko au, esan al baño andiago dala: ta Jainkoaren adiskide guzien zeloa merezi, ta eskatzen duela: ta guk ez ikusiarren, Aingeruak, porfian bezala, ofizio ori, animen fabore ordu artan egiten dutela.

        Fedeko gauza da, eriotzako, edo atzeneko pausoan animaren betiko suertea dagoela. Goien zerua, bean infernua, ta eria bien erdian dagoela: Atzeneko pauso ori ondo ematen badu betiko ditxosoa glorian: gaizki ematen badu, betiko desditxadua infernuan. Bizi arteko pausoak oker, edo gaizki emanarren, Jainkoaren graziaz, ta penitenziaz zuzendu, ta erremedia ditezke: baña azkeneko pauso ark, gaizki ematen bada, erremediorik eztu, zeren etzera biurtzerik ezduen.

        Badakite ondo, Sakramentuetan, ta animen joia estimatuetan, Jesu Kristoren Odol preziosoa beren eskuetan dakartela. Onra, ta kargu guzia jainkozkoa, ta berekin karga andi, ta pisua duena, animen kontu ona guzien Jauna, ta Juezari emateko: Rationem pro animabus vestris reddituri. Hebr. 13. Badakite, beren zeloaren saria artzeko, Jaunak guzientzat neurri justu bat duela: ta aren ardiai, edo animai Kristoren izenean egiten, ta ematen dien neurri artan bertan Jesus Arzai onak berai neurritu, ta emango diela: Eadem quippe mensura, qua mensi fueritis, remitietur vobis. Lucae 6.

 

aurrekoa hurrengoa