www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

DENBORA ONDO PASATZEKO,
BESTE KONSIDERAZIO SANTUAK

 

        Nekazariak ondo iltzeko, ta salbatzeko, beste andi askok baño, zer egin gutxiago dute, edo aisago daude. Egia onen testigu ona da, ala bizitzan, nola eriotzan, San Isidoro Atxurlaria, Santa Maria dela Cabeza, bere emazte, Aldareetan Eleizak ifiñi duenarekin. Oiek Madriden beren bear, ta nekeakin, beren Nagusia, ta are obeto Jaungoikoa serbitzen, Korteko andi, ta Errege asko baño kezka, ta peligro gutxiagorekin, bizi, ta il ziran, ikusiko dezun bezala.

        Baña Enperadore edo munduaren Agintari esan oi diranen Historiak esaten digutena gogora ekarri, ta egiak balio bear badu errazki esango degu, oriek baño desgraziatugorik, sartu, ta jaio eztala: orien biziera arrastatu, sosegugabe, ta zorigaiztokoak parerik eztu, ta orien eriotza mota tristeak ezin lastima gabe irakurri ditezke. Gaur Enepradore andi, ta biar esklabo billau ikusten ziran. Ta orregatik ere: O mundu zoro itsua! Ori begiz ikusi ta ere, Agintari orrela izan nai zutenak baziran. Gaur Enepradore bere soldadu batek txit kruelkiro bizia kendu: ta Erallea bera Enperadore egiten zan, edo zuten; baña oni biaramonean beste batek anima ateratzen zion, ta onela zijoazen, ta bata bestearen ondoren, asko infernuetara joan ziran.

        Egia da, oiek Jentil itsu, edo abere, Jainkoaren fede, ta gizonen lege gabe, orrela bizi, ta ill ziran. Nougo nekazaritxo prestu garbiak bere biziera, nekezkoa badere aienarekin trukatuko luke? Nork aien aginde, edo asiera eroa aien azken gaiztoarekin naiko luke? Baña goazen Jainkoaren Jende, edo Pueblo maite, edo eskojituari ondo begiratzera. Oien Erregeak Jainkoaren Lege jakiñ, tas milagro andiaki zekustena, zeukaten: eta orrez batean biziera santu bat egin, ta salbatu bear zuten. Baña Errege orietatik zenbat ondo bizi, ta ondo ill ziran?

        O kontu larri, ta arrigarria! Eskritura Santutik ateratzen deguna, iru Erreino izan zirala. Bata amabi Tribu, edo Jendeena, bestea Judako, ta bestea Israelko Erregeena. Lenengoan, Saul aurreneko Erregea kondenatu zan. David salbatu zan, eta Salomonez zer egin zan ezdakigu. Judako Erregeak, bost salbatu, amairu kondenatu ziran: ta beste biak nora ziran ezdakigu. Israelko Erregeak izan ziran emeretzi, ta emeretziak diranak kondenatu ziran. Ta Erregiñak? O berri illun tristea! O zori gaiztoko andreak! Milla Erregiña, edo askoz geiago Fedeko Libru santuak kontatzen dituzte; baña guzietatik alaxe bakar bat Jainkoarenik, alerik santarik, bat ere salbatu zanik. Eskritura sagraduak kontatzen ezdu.

        Orañ bada: gure Euskaldun pobretxoen artean, alako Errege nork izan naiko luke? Iñork ere ez. Egun gutxiko Agintari emen, ta deabruen esklabo betiko infernuan. Ta emengo andre onen artean alako ditxa gabeko Erregiña zeñek izan naiko luke? Batek ere ez. Egun batzuetan beren gurari era-gabeak kunplitu emen, eta gero betiko tormentuak infernuan nai ta ez nai sufritu. Gure gizon prestu, ta andre garbiak beren pobrezan, Jainkoaren Legea beren biotzetan gorde, pakean bizi,t a ill, ta gero sekulako deskansu, ta glorian, San Isidro, ta Santa Maria bere emaztearen lagun izan naiago dute.

 

aurrekoa hurrengoa