www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

ORAÑ GURASOEN OBLIGAZIOEN GAÑEAN

 

        Oiek, gorputzeko alimentu bearra umea emateko bezala, ta are geiago animetakoa emateko dute obligazio andia. Lenengo oriek ondo azi, ta ezitzeko ejenplo ona, ta bigarrena dotrina ona eman bear die. Dotrinan, Fedeko gauza, ta bear diran orazioak ondo erakusteaz gañera, aditzen da, Jainkoaren Legea ondo gordetzeko bear diran pauso onetan, bildur santu, ta usadio onetako bidea erakustea, eta pekatuen peligro, ta lagun, edo enkontru gaiztoetatik aparterazotzea: aditzen da Sakramentuen usuera, edo askotan konfesatzea: dotrina ikastera, Sermoiak enzutera bialtzea, ta berai ondo dagozkien lagun Kristau onetara joatea: goiz etxera etortzea, gaizki egiteko, ta esateko mañak, birau, ta maldizio, joko luze, ta ibillera giztoen griñarik ez artzeko, edo utzierazotzeko, ta beren borondate eragabea, t maña aldi gaiztoak ukatzeko: eta onela txikietatik guzian Jainkoaren bildurra, errespeto, ta amorioa orien biotzetan sartzea.

        Onelako gauza, ta Dotrina guziz bearren gañean, abereen gisa, asko guraso baldan lasaiegi izan diranak: ah! zeñ estu ta larri eriotzan arkituko diran! Arako amatzar ero gaztetan gaizki eziak, ta arin, ta lasai oituak, bere alaba zoroari aisa lajatzen dio, festetan, ta erromerietan ibiltzen: eta norekin? Sobra dakizute: lagun gaizto, neska, ta mutil galduakin. Ta gero? Zer pekatuak? Zer kalteak? Zer negarrak? Ta orañ, au eskribitzen dedan denboran negu alderonz zuen etxe barrunbean bertan, Nekazarien zori oneko, edo gaiztoeneko arta zuriketan, gurasoen kulpaz, zer kontuak, zer jolasak, zer triskak, zer libertade eragabeak? Eta azkenik mutil deabruak argia itzali, edo atzendu, ta aragiaren lujuriako infernuko suak, eta garrak irazakitzen dira. Ah guraso ez fede, ta ez Legeko galdu bearrak! Zer infernu bizia eriotzan.

        Eta Konfesore zelosoak orrelako Amari bere onerako zerbait esaten badio: alerik malmetitu gabe, ta alakorik ezbaliz bezala, eranzuten dio: Ai bada, Jauna! Zer nai du? gazteak izan ero oriek: eta malizia gabeko zoroa nere alaba. Baña gu ere orrelaxe izan giñan, ta ezkondu giñan. Ona deabruzko errespuesta. Ala gaizki, amatzat itsua. Zeren zu galdu, ta pekatuz bere, ta ezkondu ziñlan: zure alabna tristea ere orrela ezkontzea nai dezu? Ah Ama, otso, ta artzak baño zure alabarentzat gogorragoa! Ta deabruak egindako ezkontza ori nolakoa irtengo, ta izango da? Deabruzkoa, ta infernukoa. Argatik, alaba gaizki ezkondu, ta etxera biurtu, esan oi da. Alako bizierak ikusten dira.

        Zimenduko lenengo arria deabruak ifintzen duen Etxea, norena, ta nolakoa izango da? Ya dakus edozeñek: deabruarena, ta dearuzko Etxea. Bada zuen, eta orrelakoen ezkontzak ori bera. Zer erremedio bada, Aita? gurasoak nai badute, au erraza da. Arto zuriketa, gari edo arto jorra, ta beste orrelako gazteen lanetan, zuen alaba, edo neskatxak bakarrik ez fiatu: zuekin, ta aurrera auzokoak aparte bialdu mugonez, edo eraman, ta mutillak geroago aparte dijoazela: orien jolas, pauso, edo bideetan, zuek errespetoaz beti egitea, erremedio segurua izango da.

        Fede gutxiko, ta buru gabeko Ama askok libertade geiegiz, errespeto, ta bildur gabe, alabak gura dituzten maña guzietan azitzen dituzte: ta gaizki eziak bezala, beren zartzerako arrimo on gero izan bearrean, gurasoen tormentu gogor izan oi dira. Txikietatik itz, edo izen gaiztoak esaten berak erakusten die umeai, eta gero usadio ori kentzen erraz ezta.

        Bular, edo titia artzen daudenetik ardora oitutzen dituzte: eta Bizkaian ezpanak busti, ta emen ezpañtxoak busti, ta mama goxoa da esanaz, ardoa ematen die: eta gero? Ai ama txoroak! Orrelako gabe ere, alamaise ez bildur; zuen alabak edaten ikusiko dute, ta azitzean, giza artean ere, oiek adiña, ta oiek bezeñ lazki, ta galanki, alabatxo oriek ukondo, edo ukalondoa goratzen ikasiko, ta jakingo dute. Ara nere Ama Santa Monicari zer igaro zitzaion, ta San Agustin bere semeak Amaren aotik nola kontatzen duen.

        Orretako jakin bear dezu Monica guraso txit prestu, ta Kristau onen umea bezala, Jainkoaren bildurrean azi izan zala: txikietatik bera zetorren Jainkotia, modesta, ta txit deboziora emana. Eleizara bere naiera zuen, ta ikusteko omen zan, bere bazterrean ondo jarri, ta zer fede, ta erreberenziaz geldi geld egon oi zan. Onelaxe nai nuke nik gure gazteak, eta andre guziak, Eleizan, batera, ta bestera ibilli gabe, ondo leku batean jarri, beñ ondo ziñatu, ta begiak lurrean, edo itxirik debozioz egotea. Monicatxo denbora artatik betiko biotz beraa, ta limosnari andia zan, ta pobreai bere janaria ere eman oi zien.

        Monicaren Aitak, aurra zanetik Emakume kontuzko, txit on estimatu bat zeukan etxean; eta bera ondo azi zuenari bezala, Monicaren aziera ona agindu zion: Santaren Ama Kristoren sierba zan, dio San Agustinek; baña edateko neskatx on au txit asko alabatzen du. Onek Monicari aurkeria guziak kendu, ta gurariak ukatzen ziozkan. berearekin irteten utzitzen etzion, ta gauza txikietan ere bere borondatea autsitzen zion, ta Jainkoarena egitera saiatzen zuen. Monicak, jatorduaz kanpora egarriak itotzen zegoela esanagatik ere, ura ukatzen zion.

        Ara esaten zion: gogoak ematean, aurrak, orañ ura naizute, zeren ardorik ezdezuten: baña ezkondu, ta gero Etxandre, ta ardoaren jabe zeratenean, edatera oituko zerate, zeren gurariak indar andia duen. Monicatxok au aditzen zuen, ta orregatik ere ardoa edatera nola egin zan Agustini berak esan zion. Nola aur bizi ezertako, edo askotakoa, ta donzellatxo begiratua zan, gurasoak neskamearekin, edo bakarrik, ardo eske bialtzen zuten: ta Monicak justatzen bezala, txarroan ardoa artu baño len, txurrut bat artzen zuen, ez geiago, zeren ardo zale etzan: lenengoan gustorik artzen etzion: eta bere bizitasun, ta jukin naiak, malizia gabe, eragiten zion.

        Baña mama gaxoa zan, ta uste, edo senti gabe, Monicatxo oitu zan, ta gero ontzi, edo baso txiki bat betea edatera egin zan; ta onela zaletu, ta ardoaren deseo eragabea sartu zitzaiola, dio Santak. Ah zenbat gazteri au bvera egunoro bizio itsusi onetan, ta beste libertade, ta maña gaiztoetan, senti gabe eransi, edo gertatzen zaio? Non zan orduan Giltzera zan juiziozko Monica ondo azitzen zuena? Ai Jauna, dio emen San Agustinek! Ori, ta Aita, ta Ama begira etzeuden, baña Zu bai! Ta zure ontasunak Monicari erremedioa eman zion.

        Etxeko mirabe, edo neskatxa gazte batek Monicaren aurkeria onen berri bazekine; baña nola asko nai zioten, aurra gurasoak asti, edo zati etzezaten bildurrez, isillik estaltzen zuen. Alako batean, gutxien uste zanean, orra non Monica, ta neskatx ori aserratu ziran, ta onek bere suan itz batetik bestera Monicari besteen aurrean esan zion: Ken ortik, ordi txar ori, ta moxkortzeko ardoa edaten dezuna. Onela bere txarkeriarekin arpegian eman, ta desonratu zuenean, añ lotsa, ta pena andia Monicak artu zuen, non bere biziko ardoa ala edatea utzi zuen.

        Ah Jauna, azkenean dio San Agustinek: Zuk obeto egin zenduen: bada bataren gaitzetik bestearen ona: ta neskatxaren aserretik Monicaren pakea ateratzen duen! Ta au guzia beste gauza on askorekin Ama santa Monicak Agustini, ta nere Santuak bere Konfesioetan guri kontatzen digu, gure kulpak ondo konfesatzen, ta erremediatzen guk ikasteko.

        Ta zenbat Monica txiki onelako griña, ta miñaz beteak, baserri orietan, ta ez gutxiago kaleetan ote dira? Andi etxetan peligro geiago, ta are andiago oi da. Deabru txarraren estalki bat faltako ezta, ume txiki gaitz gabekoen orrelako lanak estali, ta gaizki aziko dituena. Ta gero? Erak dakarrenean, mama gaxora egin, ta Monicaren gisa, ardora oitutzen dira, ta ori senti, edop ustegabe. Ta zenbat bider gaitz egin, ta begitxoetan igerri, ta besoetan artu, ta esaten die: Enetxoa, au zer da? Atoz ona, nere aurra: galdua zaude, gaitzak eragin dizu: otsoak jan zaitu. Ta aurra isillik oiaren gañean bota, ta katua igaro, ta larridiki artean, an dagoela?

        Ah giltzerak! Ah gurasoak non zerate? Eta orrelako alabatxoa, Monica bezala lotsatu, ta erremediatzen ezpada txikitan, gero azi, ta ekondu, ta ardoaren jabe danean zer izango da? Orduan, onrarik, eta lotsarik gabe, askoren desonra, ta lotsarekin edale galant itsusi bat izango da.

        Begira ondo gurasoak zuen alabatxoen, ta zeren animaz, norekin, ta nola azi, ta oitutzen diran. Bear ezdiran gauza asko zuetatik ikasten dituzte: begira zer esaten, edo egiten dezuten orien aurrean, ta nola: umeak guzia zuen gisa egin nai dute, eta gaitza, ona baño, lasterrago, ta errazago eransiko zaie. Zuen aurrean baño, etxeko ondorengoen artean are peligro geiago dute: orien jolas, joko, ibillera, ta esaera libertadezko loietan, Jainkoak bai, ta bestek ezdaki, zer mañak, zer siñuak, zer kontu, itz, ta platika desonestoak, ikusi, enzun, ra ikasten dituzten: lenengoan gaitz gabe, inozenzian; baña gero begiak gaitzerako idiki, ta maliziaz. Erremedio guztiz andia gurasoak, da zuen alabak ez bakarrik, edo lagun gaiztoakin fiatzea: oiek intenzio gaiztorik ez idukiarren, deabruak beti du intenzio gaiztoa.

        Orañ ezkonduen pakerako Dotrina.

 

aurrekoa hurrengoa