www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

EZKONDUEN JAINKOZKO BIZIERA

 

        Gure Nekazariak, eta ez gutxiago aberats, edo andi etxeetako Ezkonduak Jinkoa ondo serbitzeko bearren duten asiera da, fede bizizko Jaunaren bildur santua beren biotzetan ondo jositzea. Au da ditxa guzien sustraia. Zeruko sustrai onetatik. Ezkontzako Sakramentuak ematen duen bien arteko pake, ta amorio santua, berez bezala, sortu, ta jaioko da. Jesu Kristok bere atzeneko Sermoiean, Testamentuan bezala, utzi zigun zeruko ondasunik andiena, pake eder au da. Ezkonduen etxea pake onekin zeru bizia, eta pake gabe infernu bizia da.

        Amorezko pake onek murru sendo baten gisan munduko neke guziak pazienzia, ta meritoaz eramateko, bear dan indarra ematen du. Baña pake eder gozo onen kontra infernu guzia armatu, ta jaiki oi da: deabru txarra Ezkonduen pakezko biziera ezin ikusirik, ta iraz beterik, ori desegin, nastu, ta inkietatzeko alegiñakin asitzen da. Ta Jainkoaren borondatez, bear bezala, ta zuzen ezkondu diranakin Satanasek au egiten badu: arako oker, ta bide gaizto, edo pekatuetatik, ondo begiratu gabe, edo gaizki ezkontzen diranakin zer egingo eztu? Ta lurreko zuen onra, azienda, ta atsegiñak, pakerik ezpada, zertako dira? Emen, ta an infernurako.

        Ai, Aita, dio beste andreak: gure etxean ori sobra ikusten da. Zergatik bada? Aita, len pakean oi giñan; baña gure gizona Plaza gizon egin zagu, eta arrezkero pakean zer dan ezdakigu, edo gure etxetik igesegin du, ta giztoenak aienatu du. Gure gizonak, dio besteak, jokoari, ta tabernari eman dio: duena, ta ezduena ondatu, alperkeri ederritzi, ta etxea galdu du: ez umeen konturik, ta ez ezer, ta desoran datorrenean, gerra bizia.

        Ene andre ona: ori sinisten dizut, ta erruki zaitut. Ezkondu bear, eta orra norekin egin ziñan. Zure gizonak jokoari, ta tabernari emazteari baño geiago nai diola, esango dezu. Baña infernuko biziera orren kulpa nork du? Gizonak duela diozu zuk baña ark bakarrik eztu: zuk ere izango dezu.

        Ai Aita! Ta zeñ egia andia dan ori, dio emen gizonak. Gure berri balieki, berriz, ta biarretan esango luke. Sobra, ene seme, ta nai baño geiago dakigu. Aita, gure andreak infernuko suge txar baten migañ, edo mistoa baño zorrotzago du: arri ertzak ere erdira litzake; maratilla askatzean, arenak egin du: ezin arekin bizi diteke, ta etxea infernu bat egiten du.

        Egia da nere gizona, ta andre batzuek orrelakoak dira; baña zuk ere orretan errua badezu. Kristau zintzoa bazera, sufritu, ta isillik larga bear diozu. Badakizu, andre tristeak beste arma, ta ezpatarik, bere miaren punta zorrotza baizen, eztuela. Zuk, buruak bezala, juizio, ta pazienzia bear dezu: alakoan ezjaramaon, ta iges egin; badezu, bear bada, zergatik isillik egon: etxeko pakeak ori eskatzen du. Andreai, Jainkoak agintzen dizunez, zuk zor diozu pakezko, ta pazienziazko amorioa: ta andreak zuri, bere buruari bezala, bildur santu, ta errespetozko amorioa zor dizu: onela Ezkonduen zeruko biziera zuzentzen da.

        Baña gure gizona edao samar, edo gaitzak eragiña datorrenean, anbat golpeka asiko da. Aha goapoa! Orrelakoai esaten nien nik. Txit balientea zera: zu bezalakoak, moroak iltzera. Ah lotsarik, eta bururik ezdezun gizona! Golpeka andre zatitu? Desonra, ta gaitz, edo kalte andietako tranzeren batean emaztea, onerako kastigatu bear danean ere, ori modu onean egin bear da, ta ez abereen gisa. Bestela nork, zoro egin, ta eragin batek ezpada, bere gorputza golpeka zatitzen du. Adan, munduaren lenengo Aitak zion, eta Jesu Kristok bere Ebanjelioan dio, Emaztea ta zu Ezkontzako Sakramentuaren graziaz bat zeratela: orrela zuk andrea zatitzean, zere buru, edo gorputza zatitzen, edo banatzen dezu. Ta zer erakeria andiagorik, ori zuk egitea baño?

        Pazienzia, nere andre ona, pazienzia: ta gizona ala datorrenenan, Jainkoaz arma zaite, ta lasterka nere askotako erremedio segurua arrezazu. Aita: zer erremedio da ori? Ara: zoaz ariñ sulla, edo erradara, ta laster txarrotik aoa bete ur garbi arrezazu: ta zeruko errelikia bezala aoan, bota gabe, idukizazu, ta nere kontu, pake ederrean, ta golpeetatik seguru egongo zerala. Misioetan askotan eman dedan zeruko erremedioa da au; eta arrezkero Autore jakinsu andi bitan dotrina, ta konseju au emanik arkitu det.

        Au egiten badezu, damuko etzatzu, ta pake gozoa izango dezu. Kontu, ta isillik zaude, al bazaude: bestela zureak, eta geiago artu, ta zure saietsak neurritzen, beste errlikia edo gorozti makilla arin ibilliko da, ta odola, ta negarra dariozula egongo zera. Mingaña arin erabilliak frutu ori oi dakar. Baña arrazoiakin baño, ejenploarekin Dotrina au zure buruan obeto sartuko da. Ara bada.

        Ama Santa Monica gozoaren ejenplo txit eder, San Agustin nere Santuak kontatzen duena. Jainkoaren bide, ta birtutre andian Santa bere gurasoak azi zuten. Monicak donzella garbi berez izan nai zukean; baña bere denbora onean, Jainkoaren borondatea, ta gurasoena egiteagatik, ezkontzera sujetatu zan: eta Patricio zeritzan, ta mundurako Gizon noblea zan batekin gurasoak ezkondu zuten: uso bat Monica, ta otso bat zan Patricio. Jainkoaren bideak miragarriak dira. Gizon ori etzan Kristaua, ezpada Jentil fede, ta lege bagea: eta berez artz, edo leoi bat baño gogorrago.

        Orregatik ere Monicaren grazia, doai, ta birtuteak alakoak ziran, non da gurutze pisu ori, ta neke guziak arintzen zituen. Guzien gañean sentitzen zuen pena zan, Patricio bere gizona Jentil, ta ez Kristau izatea: baña Monicaren orazio, ta negarrak beti ziran indar andiagoak: ta Jainkoari bere Fede, ta Lege santura senarra ekarri ziozala, ta kasto, edo garbiago egin zezala beti erregutzen zion. Ikusi zan santaren milagroa: onen negar, ta orazioak, onen birtute, ta ejenploak alakoak ziran, non geroenean Patricio bateatu, Kristau on egin, ta jainkoarentzat irabazi zuen. Jaunaren grazia, bere emazteagatik egin ziona ondo ezagutu, ta ondo pagatu zion: bada aurrera Santa txit estimatu, ta onen gustoa guzian egin zuen.

        O! emazte on baten birtuteak zer milagro andiak egiten dituen! O Jaunaren pazienzia umil, ta biotz garbi, bigun, fedez, ta amorezkoak Santuetan egiten, ta eragiten duen marabillak! Usoa, ta mirua, edo ardia, ta otsoa len mai batean, ta plater batetik jaten ikustea zer zan? Ta mirua uso, ta otsoa ardi, edo bildots biurtzea, zer da milagrorik andiena baizik? Bada Monica, ta Patriciogan ori ikusi zan.

        Milagro au santak nola egin zuen, bere San Agustinek kontatzen digu: Ezkondu zanetik bere senarrari, jainkoak emandako buruari bezala, errespeto guziaz begiratzen zion: etxeko gauzetan obeditu, ta bere Jauna bezala serbitzen zuen, eta ori eranzuki, ta kontraesaterik gabe. Gizona aserre, edo kolera bvizian zegoenean, Monica ixillik arria bezala, ta erausi gabe, beti egoten zan: era arako soseguan, ta beregan biurtzen zanean, humildade, ta modestia andiaz Santak arrazoia, ta kontu ematen zion. Gizonaren agrabioak pazienzian, itz bat atera gabe, sufritzen zituen, ta ezetzik beñere ematen etzion: itzakin baño ejenploakin geiago eranzuten zion: ta beti Jainkoagana biurtu, ta Patricioren salbazioa eskaten zion.

        Beste etxeandre, edo Matrona bere adiskideak santak arriturik zeuzkan, zeren bere bizian senarraren kejarik, edo onen kontrako itz bat aditzen etzioten. Lagun oiek baziekiten ondo Patrizioren berri, ta zeñ latza, ta garratza zan; ta orregatik ere Monica gaizki tratatu, edo gizonak eskurik ezarri ziola, iñork ere aditu etzuen; eta ala zan. Beste andre oriek negarrez Santagana etorri oi ziran, beren neke ta desditxak kontatzera, ta beren arpegietako golpeen señale ta eridak erakustera.

        Guziak, Patricio zeñ gogorra zan baziekiten, baña nola Monicak añ ondo arekin jardun, ta azertatzen zuen, etziekieten. Santak orduan bere bizi modu, ta gizonarekiko, esan degun tratamentu, ta itzegiteko bere lezio, ta konseju onak ematen ziesten. Akorda zitezela, ezkondu ziran puntutik senarra beren burutzat artu zutela, oni obeditzeko, ta bera serbitu, ta amatzeko, itzakin baño obra onakin obeto ori egiten zala: erriertak, ta ateleak utzi, ta isillik sufritu bear zala. Andre ezkondua izatea ori zala. Gizon gogor gazakaitz aserrerazo bide ematen zuenak baño, aren kontra modu gaistoan biurtzen zan andreak erru, edo kulpa gutxiago etzuela.

        Senarra bere Jabe, edo Jaunzat artuezkero, andreak argatik iñoiz ere gaitzik esan bear etzuela, baizik Jainkoari erregutu, guzia ondo eramateko: ta orrekin pakean biziko zirala. Santak berak egiten zuen, a ematen zituen abiso santuak artzen zituztenak txit ondo, ta kontentuz arkitzen ziran, baña ori egiten etzutenak, ondo pagatzen zuten.

        Santa Monicak, erraña gazte zala Ama giarrabarekin, mirabe zizañerakgatik asko ikusi zuen: Satanas txarrak etxea inkietatu nai zuen. Baña Monicaren orazio, pazienzia, ta ejenplo santuak guzia erremediatu zuen, ta Ama giarrabak deabruaren gezurrak, ta erraña Santaren birtuteak ondo ezagutu, ta mirabe dollorrak kastigatu zituen, ta andik aurrera Patriciok, eta Amak Santa txit estamatu zuten.

        Oiek dira Santa Monicaren konseju, ta ejenploak: eta Ezkonduen ispillu au da. Santaren biziera, ta obrak Jesu Kristoren, ta Sa Pabloren Dotrina dira. Eliza santa bere Esposa maitea Kristok amatu zuen bezala, bere Emaztea Senarrak amatu bear du, dio San Pablok: ta Eliza santak Kristo bere Esposoari dion lege, ta amorioa Senarrari Emazteak diuki bear dio. Senar on bat Jainkoaren eskutik bere lagun duen andreak, zeruko ditxa andi bat du, eta arrastaka badere, errazki, ta pozik serbi dezake. Emazte on bat, zeruak emanik duen gizonak, Jainkoaren fabore, ta erregalo andi bat du, ta joia prezioso bat bezala, estimatu, ta amatu bear du. Oiek bere umeak fedez, ta amore onez, Jaunaren Legean azi, ta eziaz, salbatuko dira.

        Ori egiten ezdutenen bizia nolakoa oi da? Andre batek gizon nagi, jokalari, edale, edo tabernarekin amanzebatu bat baldin badu, zer martirio gogorragorik? Jaunaren egunik andienetan, gabaz mugonez bere aurtxoak oiera zuzendu, ta bere errezoak egiten, ta pazienziaz senar galdu, ta etxe ondagarri aren begira ikustea, zer da? ai tristea! Ta erreka zuloetan batean ordirik, asko bezala, ito dedin bildurrez zenbat andre, ta zenbat bider arkitzen dira? Ta bizirik baator, etxean infernu bizia. Onelako gizonak Jainkoari zer kontu emango diote? Nola salbatu uste dute. Konfesore Jaunak beren zelo guziarekin denboraz onelakoak irabazi, ta Jainkoarenzat erremediatu bear dituzte.

        Bada zer, gizon prestu batek emazte baldan, alper, itzontzi, edo itziario bat badu, ta orien ondoren beste maña txarrak dituena? Ai gizon ditxagabea! Galdua zera. Etxe guztia irauli, ta zu saldu, galdu, ta ondatuko zaitu. Matrimonioan gizon, ta andreak (jakiña da) guziak dute beren gurutzea: orrekin Jesu Kristori jarraitzean dago orien zoriona. Baña orrelako andreko doakabea duenak pisuago du bere gurutzea, zeren duen gurutze buru gabea. Orrek pazienzia andia, ta Jainkoari erregutzea, beste erremediorik eztu: berak onera dezake: ala nai dakiola.

        Anziñako Gurasoen artean Abraanm, Isak, eta Jacob beren Emazte Sara, Rebeca, ta Raquel, estimatuakin Eskritura Sagraduak berariaz alabatzen ditu: guziak Jainkoaren adiskide andiak, ta lurreko ondasunetan, on asko egiteko, txit aberatsak ziran.

        Abraan txit zarra, ta Sara larogei ta amar urtekoa zala, milagrozko, Jainkoaren bendizio guzien Seme Isac zeruak eman, ta Aita, ta Ama, Aingeruak esan zien bezela, zorionekoak egin zituen.

        Isak Santua Rebeca Birjiña guziz modestarekin ezkondu zan, ta Esau, Jacob, seme bi batetan egin zituen. Isac, ta Rebecaren Erraña Raquel famatu, Jacob santuaren, ondo kostarikako Emaztea izan zan: oni seme bi, Josef kastoa, ta Benjamin gozoa Jainkoak eman ziozkan, ta bigarrena egitetik Ama il tzan.

        Oien prendak, ta edertasuna Eskritura Santuak asko aditzen ditu: edertasuna, azaleko gauza bezala, autsa, ta utsa zan, ta oriena ere auts, ta uts biurtu zan. Edertasunak eztu balio, dio Espiritu Santuak: andre Jainkoaren bildurtasuna duena, alabatua izango da. Aa zuten iru Etxandre oiek. Sara Abraan bere senarrari zion errespetoagatik: Rebeca bere modestia andiagatik, ta Raquel senarraren amorioagatik: ta irurak beren birtuteakgatik Historia Sagraduak andizkatzen ditu.

        Job Santua bere Emazte, ta familia andi, zazpi seme, ta iru alabarekin, zer Jaunaren bildur, zer konzierto, ta era ederrarekin, añ garbiro bizi izan zan? Zer munduko aldarte, edo gora berak? Bada txit aberats, a txit pobre ikusi zan. obra on andiak askori egin, ta gero bakar pobre desanparatua ikusi zan. Orregatik ere beti santu: azkenik Jainkoak ondo probatu, ta bere bendizioz bere, ta txit aberats, ta zarra, bere umeen umeak laugarren balauneraño, ondo ikusirik, zorionekoa il tzan.

        Tobias, Aita semeak, izen bateko Santu biak orobat. Job santua bezala probatua Aita, ta pazienzia miragarriaren, ta miserikordiazko obra santuetan gau, ta egun jardun zuena. Guraso, ta Ezkondu santuen ispillu, ta ejenplo Jainkoak egiña, S. Rafael Aingeruagandik zazpi zeruko fabore andi artu zituen, ta berak kontatzen ditu. ana bere Emaztearekin txit santuro bizi zan. Raquel zeritzan aide bat zuen: au ere Ana bere Emaztearekin aberats bizi zana oien alaba bakar Sara santarekin Tobias semea, S. Rafael Mandatari zala, ezkondu, ta Tobias, ta Ana bere gurasoen dotrinan zeruko bizitza ederra egin zuten: oiek ill, ta bien onrak egin, ta Sara bere andrearekin, onen gurasoetara biurtu zan. Raquel ta Ana illezkero, berak bezalako jendedia, ta guzia Santuen kasta, Kainkoaren bidean, ikusi ziran. Ta gauza arrigarria da: Tobias onek bere illoben illobak, edo bostgarren belaun edo jenerazioraño ikusi zituen.

        Oien, ta beste onelako, Fedeak esaten dizkigun, Ezkondu santuen artean ere beren falta, erakaiz, ta naigabeak baziran; baña pazienziaz elkar sufritu, ta pakeratzxen ziran. Zuen pazienzian Ezkonduak, Kristok ionez, pakean zuen animak idukiko dituzute. Elkar ondo eraman, ta sufritzen badezute, Jainkoaren Legea osoro kunplitu, edo gordeko dezute, San Pablorekin esaten dizutet.

 

aurrekoa hurrengoa