www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zeru-menditik
Xabier Iratzeder
1941-1946

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Zeru-menditik (1941-1946), Iratzeder. Ezkila, 1959

 

 

aurrekoa hurrengoa

ILOBAÑO

 

                        Begi urdini seme bat sortu

 

Ilobaño begi urdin

Ene ametsek sortua,

Ilobaño bihotz arin,

Entzun Ottoren kantua.

 

Euskal-soinuz doakizu

Ene arima urtua;

Eta soinuz sendi zazu

Ottoren lehen musua.

 

Ez zinen-ta-jada nuen

Ezautzen zure bihotza,

Hain zitzaitan usu galtzen

Zuri amesten otoitza.

 

Zoin kartsuki ari nintzen

Moldarzen zure bihotza,

Eta sutzen ta maitatzen

Ni, zure Otto apeza.

 

Ilobaño maiteñoa,

Xurru-xurrungan lo ari,

Ilobaño so lañoa,

Loloan pentsa Ottori.

 

Ene ttiki-ttikiñoa,

Osoki Otto iduri,

Zato fite, maiteñoa,

Eta pott eman Ottori.

 

17-7-46

 

aurrekoa hurrengoa