www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zeru-menditik
Xabier Iratzeder
1941-1946

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Zeru-menditik (1941-1946), Iratzeder. Ezkila, 1959

 

 

aurrekoa hurrengoa

ELIZA-XORI

 

                        Fraidegaiñoen Kantuak!

 

Jauntzi luze, jauntzi xuri,

    Ti-ru-ri-ru-ri ti-ru-ri,

Zeru-alde kantuz ari...

 

Arin-arin eta garbi,

    Zoin gora zoazten, zoin gora!

Hegalño bat, hegalño bi,

    Gutarik, otoi, ez aira!

 

Jauntzi luze, jauntzi xuri,

    Ti-ru-ri-ru-ri ti-ru-ri,

Zeru-alde kantuz ari...

 

Zeru-lurren zoragarri,

    Doala zuen bozñoa,

Baitario kantu horri

    Haurren zorion lañoa.

 

Jauntzi luze, jauntzi xuri,

    Ti-ru-ri-ru-ri ti-ru-ri,

Zeru-alde kantuz ari...

 

Zuen xori-bihozñoa

    Dagola beti kantari,

Hartan baita Jaun Goikoa,

    Atseginetan lo ari.

 

Jauntzi luze, jauntzi xuri,

    Ti-ru-ri-ru-ri ti-ru-ri,

Zeru-alde kantuz ari...

 

Egon arin, oro piztuz,

    Tirur eta tiruri,

Egon arin eta kantuz

    Zerbait otoiz-ke iduri...

 

Jauntzi luze, jauntzi xuri,

    Ti-ru-ri-ru-ri ti-ru-ri,

Zeru-alde kantuz ari...

 

Jauntzi xuri, zeruz zeru,

    Argi ximurrak herrestan,

Jauntzi xuri, tiruriru,

    Pindarka ibil airetan...

 

Jauntzi luze, jauntzi xuri,

    Ti-ru-ri-ru-ri ti-ru-ri,

Zeru-alde kantuz ari...

 

Trufaniaz, 1-42

 

aurrekoa hurrengoa