www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zeru-menditik
Xabier Iratzeder
1941-1946

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Zeru-menditik (1941-1946), Iratzeder. Ezkila, 1959

 

 

aurrekoa hurrengoa

GAUPE HOTZ HUNTAN...

 

                        Zeruko Maiteari

 

Gaupe hotz huntan aspaldi beha nagozu, maitea,

Ez zaitanez argituko hoin maite begitartea.

 

Ilundu arte aitu naiz begien garbiz urdintzen,

Zure begiak neretan maitez ur ahal ditezen.

Egun guzia aitu naiz ene gogo ta bihotzen,

Barnago ziten nitara, zuri pentsatuz zabaltzen.

 

Gaupe hotz huntan aspaldi beha nagozu, maitea,

Ez zaitanez argituko hoin maite begitartea.

 

Urrats bat ala hasño bat nunbeitik entzun orduko,

Ene bihotz hustuari pil pil gaitzak pizten zaizko.

Ager zakizkit, Maitea, ene zeruz xoratzeko,

Ager ba, elgarri mintzo gauden behakoz behako.

 

Ene auhen amultsuak, adi-zkitzu ba, maitea,

Irriz argi dakitala hoin maite begitartea.

 

Arrats apal apalean heldu zare ezindua,

Bihotz orotan jasanik bizitze hunen gudua.

Heldu zare herrestaka, odolztua, erraustua,

Ez duenetz nehork pleinuz entzunen zure pleinua.

 

Hemen nauzu hatsantua: nun ote zaude gordea?

Hemen nagozu, Maitea, maitez nigarka zu beha.

 

Zato eta zure minez gaiten biak luze mintza;

Ene bihotzak bederen zure minak goxa bitza,

Pixtu-eta has dezazun gauetako gudu beltza,

Nunbetik kantuz entzunez zure maite hunen boza...

 

Hara han zure urratsa, zure hasperen luzea.

Ai! hor zaitut hor, Maitea, errauts oinazez betea.

 

                          * * *

 

Behazue, zelaitarrak, zer bizitzea, zer boza;

Bihotz huntaz goxatzea Kristo Jaunaren bihotza!

 

3-1-46

 

aurrekoa hurrengoa