www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zeru-menditik
Xabier Iratzeder
1941-1946

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Zeru-menditik (1941-1946), Iratzeder. Ezkila, 1959

 

 

aurrekoa hurrengoa

                Joan da...

                        eta fraidetu.

 

NAHI NUEN...

 

Nahi nuen gizontzean osoki bizi, osoki;

Eta hortaz tirabiran aspaldi nintzen egoki...

 

Nahi nuen bihotz osoz nere Jainkoa maitatu;

Nahi nuen indar oroz Herriarentzat bermatu.

 

Nahi nuen bien maitez osoki bizi, osoki;

Bainan bien maitatzeko bihotz bakar bat izaki...

 

Nahi nuen euskal-apez, nere Jendea salbatu;

Nahi nuen mintzaldiez mundu guzia argitu.

 

Eta hortaz tirabiran aspaldi nintzen egoki:

Bizi osoz bizi nahi eta ez jakin nun aurki...

 

                          * * *

 

Joan naiz bidez, joan naiz mendiz: ea nun kausi argia

Joan naiz eta hara tanpez, hara han... zeru-mendia!

 

6-11-41

 

aurrekoa hurrengoa