www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren amar agindubeetako azkeneko bosteen ikasikizunak
Frai Bartolome
1817

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

IV. IKASIKIZUNA

 

zeinetan erakusten dan

gurari deungak goituteko zer egin biar dogun.

 

        Osalarijak agertu ta ezautu eragin arren gaixuari gatxa, osagarririk emoten ez badeutsa, isten dau leengo eduban. Beste ainbeste bada, neure kristinaubak, jazoko litzateke nigaz, leengo erakutsijetan zeubei agertu ta ezautu eragin arren geure galdubiden gatxa ta sustraija, aren osagarrijak edo erremedijuak iminiko ez baneutsuz. Aditu dozu ze indar andija daukeen gurari gaistuak geure bijotzetan. Zelan bein leku emon ezkero eurai goguan, itsututa dabileen gizona nai emakumia, zaldi ezi bagako batek gainekua legez. Zelan inor bere ez daguan libre gurari deungetati. Ta zelan eurak dirian pekatu guztien sustraijak edo amaak. Oni darraiko, bada, ebanjelijo santuko errazoian, Erromako Katezismuak egiten dabena. Ta zer? Arimako zaurija edo illgarrija ezautu eragin ezkero kristinaubari, aren osagarrijak erakustia. Bakuszu, neure kristinaubak, asko balijo deutsuna erakutsi onetako dotriniak. Bada, erregututen deutsut guztioi arima arimati artu dagizula inos baino ardura geijago, ainbat gogorik onenagaz ta usterik zintzuenagaz entzuteko. Erromako Katezismuak iminten ditu lau pensakizun edo errazoe, gurari gaistuak goituteko. Ta santo Tomasek iminten ditu beste lau. Ak dakaz gogora, gurari deungak goitu ezak dakazan kaltiak. Ta onek dakaz begijen aurrera, gurari deungai bijotzian lekurik ez emoteko bidiak. Bitzubenak iminiko ditut, bada, ainbat argiruen aituko dituzun moduban. Leleengo Erromako Katezismuarenak ta gero santo Tomasenak.

        1. Gurari deungak goitu ezaren lelengo kaltia da, norbera gurari txarren agindupian geratutia. Bada, gurari deungiak goituten bagaitu, pekatuba dago geure ariman. Ta pekatupian gagoz geu. Au gaiti dino san Paulok: Ez dagijala agindu pekatubak zeuben gorputzetan, gurari deungai obeidu ez dagijezun. Gurari txarrai gogortuten gatxakozanian, pekatubaren indarrak jausten dira. Ta gurari txarrari leku emoten deutsagunian, Jaungoikua botetan dogu geure etxeti kanpora ta aren lekuban sartuten dogu pekatuba ta demoninua. Aren aginduban dago gurari txarra goitu ez daben gizona nai emakumia. Zer lotsari andijagua, gizon bat edo emakume bat gurari txatxar baten aginduban egotia baino!

        2. Bigarren kaltiaren pensakizuna da, gurari deungetati urtetia pekatu guztiak. Iturri bateti urak urteten daben legez, gurari txarrezko bijotzeti pekatubak urteten dabee. Esanda geratu da san Juanegaz, aragijaren gurarijak, begijen gurarijak ta andinaijak daukazala munduko gatx guztiak. Ta itxiko deutsat beriagaz urteten gatx guztiak neuri dakardazan bati, goitu al izan ezkero? Itxiko neuskijo, goitu al daidala, etxeko guztiak illgo gaitubana dakidan arerijo bati, atian barrura sartuten? Ez. Bada, beste ainbeste da gurari deungiari geure goguan sartuten istia. Goguan edo bijotzian sartuten bada, gauza on guztiak illten ditu.

        3. Irugarren kaltia da, gurari txarrak gizonari juizijua okertutia ta adina illundutia. Zeinbat gorroto izango geunskijo auzo bati, geure aita edo ama juizijua okertuta ta itsututa iminiko baleuskuz? Ta zeinbat geijago, geu alan iminiko baginduz? Oh! Txito asko esango genduke a gaiti. Begiratu, bada, gurari txarrari goguan leku emonda, inoren emaztiagaz pekatu egitera doianari. Ia zuzenaren ala okerraren egitadia dan a. Ia itsubarena ala argijarena dan a. Bere emaztiagaz inok alan egingo baleu, zer esango ete leuke? Okertzat ala zuzentzat eukiko ete leuke alako adulterijogina? Bada, a gaiti pensauko leukiana pensau biar leuke bere buruba gaiti, gurari gaistuak inoren emaztiagana daroianak. Baina ez da alan pensetan. Noberaren pekatubak, ezainak ta itxusijak izan arren, ez daukaz deungatzat, gurari txarra goguan sartuta daukan artian. Okertuta dauka bere juizijua. Ta illunduta bere adina. Lapurrak ez dau ezaintasunik ezaututen bere lapurretetan, geijago egin ezina baino. Ta batek ostuten badeutsa berari gauza gitxi bat, orduban dira guztiak okerrak. Baina bere lapurretak, ostuteko gurarijagaz daguan artian, txito ederrak. Gurari txarrak bere bijotzian sartuta daukazanak, gauzarik ezainenak ta pekaturik ikaragarrijenak eginda bere, esango dau pena bagarik: Ze gatx egin dot, bada? ¿Quid mali feci? Edo adrede egin dot; txantzan egin dot. Ludens feci.

        4. Laugarren kaltia da, Jaungoikuak geure bijtotzetan erein gura daben berba santubari erneetan ez istia. Gurari gaistuak ito egiten dabee Jaungoikuaren berba santuba ta edozein pensamentu on. Gurari gaistuak eztakatu ta liortu egiten dabee geure bijotza, zeruko berba ta abisubak an jar teko. Ta a gaiti ez dabee pruturik emoten, dino san Markos ebanjelistiak. Ze estadu tristia gurari txarrezko bijotzarena! Zeinbat kalte ta gatx daukazan bere kontra, gurari gaistuai leku emoten deutseelako! Gurari deungen euren esanian dago; itsututa dago; pekatu guztiai leku emoteko zabalduta dago; ta zeruko berbak, argija ta grazija artuteko, itxita dago gurari txarrezko bijotza. Ez dakit gizon edo emakume batek zer euki legijan ze galdu, gurari deungai bere goguan leku emon ezkero. Kalte bildurgarri oneek gogoratuten deutskuz bada, neure kristinaubak, Erromako Katezismuak, geure gogua ta bijotza gurari deungeetati alderatuteko. Entzun daijogun, bada, santo Tomasi, zer egin biar dogun onako arimiaren ta gorputzaren karga astuneti ta kalte andikoti libretako, zein dan erakutsi onen bigarren zatija.

        1. Guraarijak goituteko errazoe bat dakar santo Tomasek beria legezkua ta ezin obeto gauzia erakusten dabena. Dino, bada: Bik burruka badiardubee ta batari lagundu gura badeutsazu, zer egingo dozu? Lagundu gura deutsazunari indarra emon ta bestiari indarra gitxitu, aleginaz. Lagundu gura deutsazunari bere burrukako kolpe bakotxian aurrera eragin ta bestiari atzera. Orduban ezautuko da, zeinek burrukia irabaztia nai dozun. Entzun dozu bada, kristinauba, geure betiko burrukalarijak diriala espirituba ta aragija. Nai dozu espiritubak goitu dagijan aragija? Bada, espiritubari indarra emon ta aragijari kendu. Espiritubari beti aurrera eragin ta aragijari beti atzera eragin. Au zuzengarri seguruba da, neure kristinaubak. Ta biarrekua, gurarijak goituko baditugu. Baina zelan goituko ditugu? Santo Tomasek dino lelengo lekuban: Okasinoetati alde eginagaz. Primo, occasiones exteriores fugiendo. Okasinoiak dira lagun deungak, pekatuko lekubak, ibilte nasaijak ta pekaturako bidia kanpoti emoten deutsan guztia. Orregaiti dino Espiritu Santubak, neskatilliari ez begiratuteko, bere edertasunagaz galdu ez dagijan. Job santubak inos bere ez eutseen begiratu. Dabid erregiak begiratu eutsan Bersaberi ta beragaz jausi zan. Salomonek begiratu eutseen emakumiai. Leku emon eutseen bere etxian. Ta lotsari andijan jausi zan. Ta ez dakigu jagi zan. Emakumeen edertasunak asko galdu ditu, dino Espiritu Santubak. Dina neskatilla gaztia, bere aita onaren etxian eguan artian, seguru egon zan. Urten eban errijak ikustera, laster bera ta beste asko galduta, etxera biurtu zan. Au gaiti dino Espiritu Santubak: Ez zaitez jiraka ibili erri aldeetan, ango plazetan galdu ez zaitezan. Ezin inok euki legi suba kolkuan soinekua erre bagarik, ezda okasinoietan bere guraz inor ibilli bere, jausi bagarik. Bidaoliarentzat jokua okasinoia da. Ordijarentzat ardaua okasinoia da. Aberastu guriarentzat tratuba okasinoia da. Andiguriarentzat diruba okasinoia da. Oneek ta beste onetariko asko ez dira guztientzat okasinoiak, ezbada areetan jausi oi dirianentzat. Beste okasinoe batzuk guztientzat dira okasinoiak. Lagun txarra, esateko moduban, ordijak, jokolarijak, lapurrak, bake txarrekuak, desonestubak ta beste onetarikuak, edozein kristinaurentzat dira okasinoiak. Areetati guztiak iges egin biar dabee. Esan egidazu nogaz zabilzan ta esango deutsut nor zarian. Emakumiak gizonezkuentzat ta gizonezkuak emakumeentzat, sarriko alkarregaz ibiltian ta karinuan, edozein da guztien okasinoia. Amonentzat Tamar bere arrebia izan zan okasinoia. Absalonentzat bere aitaren emaztia. Putibarren emaztiarentzat Jose bere krijaduba. Lot izan zan okasinoia bere alaba bijentzat. Ta onan beste asko. Goitu gura baditu, bada, kristinaubak bere gurari gaistuak, alde egin biar dau okasinoetati. Alde egin biar dau pekatuban jausi oi dan edo jausi dan lekuti, etxeti, tratuti, ibilteti ta laguna ganik. Bada, okasinoia nai dabena, okasinoian galduko da. Pekatuko lekuba nai dabena, pekatuko lekuban jausiko da. Pekatuko lagunagaz egon gura dabenak, pekatuko lagunagaz egingo dau pekatu. Qui amat peri culum, in illo peribit.

        2. Pensamentu edo burutazinoe gaistuai atia itxijaz goitu biar dira gurari deungak. Secundo, cogitationibus aditum non praebendo. Ta au egiten da gorputzari naijak emon ezagaz. San Paulo apostoluba santu andija zan. Okasinoe guztietati alderatuta eguan. Zeru altura jasota, Jaungoikuak bere grazija santan ontzat ezaututa eukan. Ta orregaiti esaten eban Apostolu andijak: Kastigetan dot neure gorputza. Castigo corpus meum. Dometan dot gorputz au, ezten dot ta ekarten dot neure agindupera. Et te serbitutem redigo. Ta zegaiti kastigetan eban Apostolu santubak bere gorputza? Zegaiti zurriagaz, peniagaz ta nekiagaz ezten eban, dometan eban ta bere esanera ekarten eban san Paulok bere gorputza? Ah, kristinaubak! Berak esaten deusku zegaiti. Bestiai prediketan deutsedan artian neu kondenau ez nadin, dino. Bestiai zerura bidia erakusten diardudan artian, neure aragijaren gurarijak neu kondenau ez nagijen. Au gaiti kastigetan dot neure gorputza. Bada, san Paulok uste beeban, zurrau ta kastigau biar ebala bere gorputz argal, nekatu, kansau, zaar santuba, aragijaren gurarijak goituteko; aragijaren gurarijak kondenau ez egijen; ne forte... ipse reprobus efficiar, zelan goitu gura gendukez guk geure aragijaren gurari deungak, gorputzak ezi, domau ta kastigau bagarik? Ta onen ondorik esango dogu, euren gorputzak Jaungoikotzat artuta areen naijak topau ezinda dabilzanak, daukeela gogua gurari deungak goituteko? Ikusgarririk ederrenen, soinurik maiteen, usainik gozuenen, janaririk gozatubenen, edanaririk eztitsubenen, jantzirik leunenen ta sengarririk labanenen billa dabilzanak, nai dabeela, espiritubari lagundutia ta aragija goitutia? Begijai, belarrijai, auari, sabelari ta luurrezko gorputz ustelkorrai alegin guztiagaz gusto emonda? Aixe otz puska batek, izerdi batek, gose apur batek, janari otzaago edo motelago batek edo gau bateko lorik ezak bildurtuten ditubala, edo illgo ete dirian arduratan iminten ditubala? Itxasuak, luurrak ta axiak erre ta azten dituban erregalubak soinerako ta sabelerako gitxiegi ditubeela? Euren bizi edo denporarik geijena plazarik plaza, piestarik piesta, dantzarik danza, komedijarik komedija, saraurik sarau, bigirarik bigira, zezenetatik zezenetara, jokorik joko ta maitekerik maitekerijara iragoten dabeela? Dinot, kristinaubak, onan? onan bizi? Ta gurari deungak goitu? Ez deutsu inok sinistuko. Ez dau inok egin. Olan bizi zarian guztiok autor dozu zeubek nai dituzula zeuben gurari txarrak. Arei darraikuezan kaltiak ta pekatubak bere bai. Ta pekatubai darraikuen inpernuba bere bai.

        Gurari deungak goitu gura ditubeenak, okasinoe gaistuetati alde egiten dabee aldagijen guztian. Batzuk guztiz, euren errijai ta senidiai itxita, Abraanek, Eliasek, Eliseok ta areen ondorik beste kontau ezin legizan edu praile[k] legez. Beste batzuk palazijuetan bizi izanda, alde egin dabee okasinuetati. Jose Jakoren semiak, Mardokeok, Jonatasek ta millak alan. Beste batzuk, koroia buruban ta zetrua eskuban dabeela, errijak ta erreinubak konbernaubaz, alde egin dabee okasinoetati. Dabid, Ezekias, san Enrike, san Pernando, san Luis ta beste asko dira onan. Baina zetako da kansetia guztiok dakizun guztia sinistu eragiten? Edade guztietan, leku guztietan ta biziera guztietan irakurten dira erregiak, erreginak, kaballeruak, seinorak, zaldunak, damak, soldaubak, nekezarijak ta opizijuetakuak, euren ogija irabaztiari itxi bagarik, okasinuetati alde egin dabeenak. Ta alan, gurari txarrak goitutia gaiti okasinoetati alde egin dabeenak, zelan tratau ditubee euren gorputzak? Ah, kristinaubak! Guztiak gogor. Guztiak penaz. Guztiak bildurrez. Guztiak zurrauta. Emen gogoratu biar litzateke Judit baten penitenzija, Jeremias batena, Isaias batena, Maria Ejiziaka batena, Tais batena, Pelajia batena, Arsenio batena, Makario batena... Baina nok kontau? Ta zegaiti egin ebeen ainbeste penitenzija? Gorputzaren gurarijak goitutia gaiti. Diabrubari euren arimak artuteko aztia kendutia gaiti. Bestiak salbau arren eurak kondenau ez zitezan, castigo corpus meum, esaten ebeen. Zurretan dot neure gorputza, neure aragijak kondenau ez nagijan. Beekijen Jesukristok esan ebana, gurari txarrezko demonino kastia ez dala goituten barubagaz ta orazinoiagaz baino. Alan Santo Tomasek irugarren lekuban eskatuten dau gurari txarrak goituteko orazinoia.

        3. Orationibus insistendo. Bai, kristinaubak. Okasinoetati alde egitia ta gorputzari padezidu eragitia noraezekua da, gurari txarrak goituteko. Baina erregutu biar deutsagu Jaungoikuari kansau bagarik bijotz umildiagaz bialdu daigula zeru altuti bere grazija, geure aragija ta aragijaren gurari deungak goituteko. Banekijan, dino Salomonek, Jaungoikuak zeruti lagundu bagarik ona izan ezin neintekiana. Zeruko grazija bagarik, gurari txiki bat bere goitu ezin ginai. Ta etorriko jaku zeruko grazija ta laguntasuna eskatu bagarik? Ah! Eskatu egizu ta artuko dozu, dino Jesukristok. Petite, et accipietis. Prest dago Jaungoikua bere grazija ugarijagaz ta indartsubagaz guri lagunduteko, biar orduban. Baina nai dau Jaungoiko zuzenak, geuk berari erregututia. Geure erreguben ta orazinoien trukian daukaz Jaungoikuak aginduta bere grazijak ta miserikordijak. Au gaiti esaten eutseen Jesus maitiak bere apostolubai: Esnaatuta zur egon zaite ta egizu orazinoe, tentazinoian jausi ez zaitezan. Bada, kristinaubak, alperrik bada geure etxia geuk gorde gura izatia Jaungoikuak gordetan ez dabenian, ta Jaungoikuak geure etxia gor detako, geure arimia salbetako ta geure gurarijak goituteko bere grazija ta laguntasuna santuba emoten badeusku orazinoiaren ta erregubaren saritzat, ya gauza agirija da, gurari galdubak goituteko, Jaungoikuari erregutu biar deutsaguna edo orazinoia egin biar doguna.

        Esango dozu askok, ez daukazula astirik orazinoe egiteko. Bada, esaten deutsut nik, gogua badaukazu, astija artuko dozula. Gogua euki dabeen guztiak astija artu dabee orazinoe egiteko, euren eginbiarrai ondo kobru emonagaz. Esaten deutsut nik, zaarrak eta gaztiak, aberatsak eta pobriak, ezkondubak ta ezkontzagak, osasunekuak ta gaixuak, guztiak orazinoe egin legijela nai izan ezkero, euren zereginetan lasto baten balijua atzeratu bagarik. Bat edo bat balego munduban guztien artian orazinoe egiteko astirik eukiko ezin ebana, ez euskun Jaungoikuak guztioi, bat itxi bagarik, aginduko orazinoe egiteko. Guztioi Jaungoikuak agindu euskuna da. Guztiok egin ginaijana da. Ta guztiok egin biar doguna da, gurarijak goituko baditugu ta salbauko bagara.

        4. Goitu biar ditugu gurari deungak, pekatu ez dan biarrian zetan edo atan denporia iraguagaz. Quarto, licitis occupationibus insistendo. Gatxgin andija da alperrerija, dino Salomonek. Alperrari nai ta ez etorriko jakoz burutazionoe txarrak ta gurari deungak. Ez dogu irakurten alperrik santurik ez santarik. Ez dogu irakurten alperrerijan bizi izateko legerik. Ordena oneko lege guztietan dago eragotzita alperrerija. Irakurten dogu bai Sodomako pekatu ikaragarrijak ta lotsarizkuak andiguriak, eukijak, gulerijak ta alperrerijak ekarri zitubala. Haec fuit iniquitas Sodoma; superbia, saturitas, abundantia, et otium.

        Alde bada, kristinaubak, okasinoetati; itxi bijotzeko atiak pensamentu txarrai; erregutu Jaungoikuari gogo onagaz; ta ekin beti zerbait gauza ona egitiari, gurari deungak goituteko ta beredatzi ta amargarren aginduko esanak egiteko. Orduban topauko dogu zeruko atia zabalik, beti an ditxoso ta zorijoneko izateko.

        Amar agindubetan Jaungoikuak eskatuten deuskuna da karidadia. Jaungoikua maitetubagaz beste gauza gustiak baino geijago; ta geure lagunak amaubagaz geure burubak legez, gordetan dogu lege guztia. Oh, geure Jaungoiko guztiz ona! Oh guztiz maitegarrija! Lege guztiz laburra ta arina emon deuskuzun legez, emon egiguzu, Jauna, zeure grazija indartsuba, erbeste onetan guztia ziatz ta zuzen gorde daigun ta zeruban zeure arpegi santuba ikusteko ditxia euki daigun. Alan izan dedilla, Jauna. Aitiaren, Semiaren ta Espiritu Santubaren izenian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa