www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren amar agindubeetako azkeneko bosteen ikasikizunak
Frai Bartolome
1817

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

I. IKASIKIZUNA

 

zeinetan erakusten dan:

1. Zer eragozten daben Jaungoikuak agindu onetan.

2. Ze premina andikua dan, kristinaubak

ondo jakitia agindu onetako erakutsija.

 

        Matrimonioko sakramentuba dan legez senar emazten lotugarri estuba, esaten deutsku, neure en[t]zula onak, Erromako Katezismuak, ezin jazo lekijue senar emaztiai ditxa obarik, alkar estimau ta maite dabeela aitutia baino. Ta ezda beste aldeti gauza mingotxagorik ta penagarrijagorik bere, alkarri zor deutseen amodijua ta karinua inori emoten deutseela batak edo bestiak ikustia baino.

        Errazoez, bada, dino ta bide zuzenian bostgarren aginduban Jangoikuak inor illtia eragotzita, aren urreengo eragozten dau adulterijoko peka[tu]ba; inor azartu ez dedin, karidadiaren indar andija oi dakarren matrimonioko bat egite santuba ta ondrauba urratuten. Asiera onegaz jarraituten deutsa kura jaunen katezismuak seigarren aginduko erakutsijari. Gogoratuten dau, agindu santu onetan erakustiak gorde biar daben berbetako moduba ta garbitasuna; txristinaubai dotrina au ondo aituten emon biar jakuena; onestidadia gordeetako zer egin biar dan ta ze kontu atera biar dan; zelan austen dan ta zek ausi eragin oi daben seigarren agindu santuba; ze ezaina ta itxusija dan aragizko pekatuba; ze kastigubak oi dituban bere kontra pekatu loijak... ta, beste agindu onetan esan al dedin ta jakin biar dan guztia gogoratuten deusku Erromako izentau dan, Katezismuak, Eskritura Sagradubagaz ta Eleisiaren Gurasuakin, kristinau pielai erakusteko.

        Txristinaubaren egin biar guztien artian ez dago menturaz beste bat, seigarren egindu santubak baino erakusten arrisku geijago daukanik. Ondo aitu ten, gatxaago danik. Ondo ikasijaren premina geijago daukanik. Ondo ikastia geijagori jagokanik. Ez jakinagaz arima geijago galduten dabenik. Espiritu Santubak sarrijago ta zamai geijagogaz aotan artu dabenik. Eleisiaren Gurasuak bildurrago izan jakozanik. Ta kristandadeko oitura santubai lotsaari geijago emoten deutsanik. Kastidadiaren edertasuna ta garbitasuna aginduten dau Jaungoikuak seigarren lekuban. Non moechaveris. Ta luxurijak, zein dan kastidadiaren arerijua, illundu ta galduten dau kastidadia. Luxurijak, san Anbrosiok dinuan legez, amairik ez daukan okerrerija inpamiak. Luxurijak, lege santubagaz konturik ez daukanak ta bizijo guztiai ernia emoten deutseenak. Luxurijak, santubaren esanian, ez beste okerrerija guztien, eze kodizijaren beraren bere ama edo sortulia danak. Onek lotsatu, ezaindu ta galduten dau gorputzeko onestidadiaren ta garbitasunaren edertasuna, zein zaintu ta gordeetan daben Jaungoikuak seigarren aginduban, adulterijoko pekatuba eragotzijagaz. Non moechaveris.

        Egiija esateko, ez da errez, neure entzula onak, seigarren agindu santuko eginbiarrak erakusten kristinaubari. Esankizunak dirian legez eureenez bai esateko ta bai entzuteko lotsarizkuak; inos aotan bere artu biar ez litzaatekezanak, san Paulo apostolubaren aginduban, eurakin dakarree lotsarizko gatxtasun bat, esateko. Beste aldeti, seigarren aginduko eginbiarrak ta eragotzijak zabalduta dagozan legez eskina guztietara, edade guztietara ta estadu guztietara naaste andijan bapere ordena bagarik, ez da errez agindu onetako ikasikizunai sallaren etxuria emoten. Beste agindubetan sail bat asi ta amaitu legi ordena apur bategaz, entzulaak aitu ta buruban zerbaitaan, dendatu ezkero, euki legijen terzijuan. Baina, san Anbrosiok dinuan legez, agindu onetako pekatubak, ez neurririk, ez amairik, ez ordenarik daukee. Ta erakutsija, aituteko erara ekartiak lana dauka niretzat beintzet.

        Baina alan bere, Espiritu Santubari grazija eskatuta, Ama Birjina guztiz garbija bitaartekotzat artuta, bijotzeko uste ta gogua ainbat onduen zuzenduta ta garbituta, lotsaarizko gauzaak esateko ta erakusteko berbaak ainbat onduen neurtuta ta moduztauta, zeuben, Jangoikuaren berba santuba entzuteko ta eginbiarrak ikasteko gurari bitzijan, ezagunian ta santuban, neure indarretan baino geijago pijauta, eskintzen deutsut, kristinaubak, seigarren aginduko erakutsi biarrekua ta lan andikua.

        Nai neuke, al balitz, ez belaarri garbijak tristetutia; ez biotz garbijai kezkaak ta luurrezko gurarijak iraastia; ez arima santai ta zuzenai galdu bidiak erakustia; ez ez-jakin zorijonekuai gatxerako ezauberia ta jausmoduben argija emotia. Ez, ez neuke gura arimak garbituteko ta osatuteko balsamo onaren lekuban, bereno illgarrija zabaldutia. Nai neuke bai, entzula guztien bi[j]otzeetan sortutia, erneetia, jaijota, sustrai senduakin ikustia kastidadiaren, onestidadiaren ta modestijaren, edo gorputzeko ta arimako garbitasunaren amodijo sutsuba, bitzija ta gogotsuba.

        Nai neuke, kristinau guztiak artu dagijen pekatu loijaren gorroto mortala, ta ezautu dagijezan aren kalte ikaragarriak ta negargarrijak, bai ariman ta bai gorputzian. Nai neuke, geure gorputzak ta arimak izatia Espiritu Santubaren etxe garbi, bizi, santubak.

        Alan gura izan dagijala zerubak. Alan gura izan dagijala Jesus maitiak. Alan gura izan dagijala Ama Birjina guztiz garbijak. Jaungoiko Altsubak, Isaias propeta santubari zeruko su santubagaz ezpanak garbitu eutsazanak, garbitu dagizala, bada, bere amodijo santubaren su bitzijagaz nire arimia, nire bijotza, nire gogua, nire miina, nire ezpanak ta nire berbaak. Bialdu dagijala bere jakiturija neurri bagakuaren erraijo argigarri bat nire adinera edo adillara, seigarren egindu santuko nire erakutsijak ta berbaak, guztiak izan ditezan Jaungoiko andijaren ondrarako ta geure arimen onetarako. Prestaera onegaz guztiai asipena emoteko, esango deutsut orain: 1. Zer eragozten deutskun Jaungoikuak seigarren aginduban. 2. Ze premina andikua dan agindu onetako erakutsija kristinaubak ondo jakitia.

 

 

I.

 

        Zer eragozten deutsa, bada, Jaungoikuak seigarren agindu santuban kristinaubari? Eragozten deutsa leleengo: adulterijoko pekatuba. Senarrak edo emaztiak, bere laguna bitzi daben artian, bestegaz aragizko pekatu egitia. Zazpi malezija edo lege auste konteetan ditu santo Tomasek adulterijoko pekatu bakotxian. Austen dau naturaleziaren legia. Austen dau Jaungoikoaren ordenia. Austen dau matrimonioko sakramentubaren erreberenzija ta zuzentasuna. Austen dau lagunari emondako berbia ta leijaltasuna. Austen dau pamelijako umen erabagi argija ta ezaubera balijokua. Austen dau umiai zor jakuen aziera ona. Ta austen dau aldulterijoginak bere eukija pekatuban ez kasteetako legia. Pekatu inpame au eragozten dau Jaungoikuak berba agirijakin lelengo seigarren agindu santuban.

        Eragozten dau bigarrenian: matrimonio santuti kanpora, gorputza edo arimia aragizko guztuagaz loitu legijan guztia. Alan esaten deusku Erromako Katezismuak. Alan esaten deusku san Agustinek. Alan erakusten deuskubee Eleisiaren Gurasuak. Adulterijuaren izenagaz eragozten ditubala Jaungoikuak seigarren aginduban, gorputza edo arimia loitu legijen matrimonio santuti kanporako luxurijaren gusto bide bagako guztiak. Oneek dira: 1. Noberaren burubagaz edo inogaz, kristinau danagaz edo ez danagaz, luxurijazko gauza loijak egitia. 2. Kanta ta berba desonestubak esatia. 3. Ezauberaz ta bere naiz gauza loijak gogoratuta, areetan gusto artutia. 4. Gauza desonestubak egiteko edo eragiteko borondatia eukitia. Berba baten esaten da guztia. Jaungoikuak eragozten ditu seigarren agindu santuban: matrimonio santuti kanpora, arimako ta gorputzeko kastidadia ta garbitasuna loitu, mantxau ta ezaindu legijezan egite, berba, desio ta penseeta guztiak. Geroko ikasikizunetan esango da oneen erakutsi biarrekua. Guztiz garbija ta santuba da geure Jaungoikua. Ta garbijak ta santubak gura ditu geure arimak ta gorputzak bere etxetzat ta egonlekutzat. Grazijaren edertasuna ta obrak gura ditu Espiritu Santubak bere tenplu bitzijan, zein dirian kristinauben gorputzak. Aragijaren obrak luurrezkuak, ezainak ta loijak dira. Ta a gaiti daukaz Jaungoikuak guztiak eragotzita bere lege santuban. Egitade lotsaarizko oneek zer dirian ta zelan dirian, Eskritura Sagradubak esaten dau, bai testamentu zaarrian ta bai barrijan. Esaminau daigun, bada, puska bat, ia kristinaubari zeinbat balijo deutsan, agindu santu onetako dotrinia ondo ikastia.

 

 

II.

 

        Ez dago dudarik, neure entzula onak. Seigarren agindu santuba da, errazoiaren usura eldu dirian gizon ta emakume guztiakin berba egiten dabena. Guztiai aginduten deutsee Jaungoiko zuzenak ta itzaltsubak, gorputzak ondo ezteko, aragija dometako ta lotsaarizko guraarijai berak imini daben neurriti kanpora urteten ez isteeko. Gizonak luurrezkuak gara; ta gure gurarijak eurenez beti duaz luurrezko gusto eragotzijetara. Espirituba pelietan da aragijaren kontra; ta aragija espiritubaren kontra. Oh, ze gerra andija jagiten dan bijen artian! Oh, zeinbat bidar aragijak goituten daben espirituba! Oh, zeinbat bidar (batera esateko) luxurijak galduten daben arimia! Gogoratuta beste bagarik, ikara egiten dau bijotzak.

        Azartu zan san Bernardo esaten, diabrubak arima geijago beretuten ditubala luxurijagaz, beste okerrerijekin baino. Luxurija da, dino santubak, inpernuba alegreetan dabena ta kasik mundu guztia kondeneetan dabena. Ta san Remijiok esaten eban ume txikarrak apartau ezkero, nausijeetati gitxi salbetan diriala luxurija gaiti. Oh, atxak eurak birrinduteko berbak! Ez dau, bada, kristinaubak pensauko ondo zer dan, edo zelan ete dan, inpernuba alegretan daben, mundurik geijena kondenetan daben ta bestiak baino ezainago ta kaltegarrijago dan pekatuba edo lege austia! Izanik luxurija Jaungoikuak eta naturaleziak eragotzija ta pekatu illgarrijaren beian eragotzija, gero esango dan legez, nai pensamentuz, nai berbaz, nai egitadez, nai bakarrian, nai lagunagaz, nai gaztetan, nai edade elduban, nai zaartuta, nai ezkondubak ta nai libriak, nai aberatsak ta nai pobriak, nai gaisuak ta nai osasuntsubak egin legijeena, gorputza ta aragija beti beragaz daukalako edozeinek, ez da txito gauza biarrekua, kristinau guztiak eta bakotxak ondo jakitia, ain arrisku andiko ta orduban ordubango eginbiarrian, zer dan ta zetaragino dan Jaungoikuaren agindu santuba?

        Seigarren agindu santuba da bada, kristinaubak, guztiok irago biar dogun zubi bat, jausi bagarik pausu egiteko txito gatxa. Zubi atan umiak labanduten dira. Naustubak kolpe andijak artuten ditubee. Ta zaarrak pausu uts asko egiten dabee. Ta gazte, eldu ta zaar asko bertan betiko galduten dira. Zeinbat balijo deutsa, bada, zubija irago biar dabenari, zelan juan biar daben, nun oina imini biar daben ta zelan pausu egin biar daben jakitiak? Nortzuk eta zelan, zubi laban, guztiz gatx atan jausi bagarik irago dirian ondo ezaututiak? Jausi dirianak zelan jagi dirian, ta ostera ez jausteko zer egin dabeen ikastiak? Ezin ukatu ginai, neure entzula onak, txito balijo andikua ta premina andikua dala au kristinaubarentzat.

        Ta ez da beste gauzarik seigarren agindu santuko erakutsija. Garbitasunaren ta kastidadiaren legia ta lege austiaren penia edo kastiguba kristinaubari aituten emotia da, agindu onetako erakutsi guztia. Eskritura Sagraduban ta Eleisa Ama santiaren Gurasuetan ez dago menturaz beste kristinaubaren eginbiarretako agindu bat, sarrijago, argiruago ta itzaltsubago erakutsita, kastidadia gorde biarra ta gordetan ez dabenaren kastiguba baino. Ezaututen ebeen erakusla zerutar areek, luxurijak sustrai andijak daukazana. Arima asko illten ditubana. Iraasten erraza dana. Osatuten gatxa dana. Santubai eurai zeregin asko emon deutseena. Andijak eta senduak bere goitu ditubana. Kristandadia desondreetan dabena. Zerubari burla egiten deutsana. Gizonak ganadututen ditubana. Munduba ezainduten dabena. Jaungoikuak txito gorroto deutsana. Ta pena bildurgarrijekin kastigatu dabena. Ezaututen ebeen Jaungoikozko gizon areek, engañu asko ta uts egite andijak erein ditubala diabrubak gizonen bijotzetan seigarren aginduko dotrina santubaren kontra. Luxurijaren sare gaistuetan sartuta, itsututa, daukazala etsaijak arima asko, pekatu loijagaz beretuta. Orregaiti zelo santu bategaz erakutsi ebeen kastidadiaren dotrinia kansau bagarik, ta diadar egin ebeen luxurijaren kontra isildu bagarik.

        Batzuk uste dabee, aragizko pekatubak, egiten errezak dirian legez, parkatuten bere errezak diriala ta Jaungoikuak ainbeste gorroto ez deutsala pekatu loijari. Au dotrinako utsegitia da. Beste batzuk, kastidadiaren kontrako pekatu mortalzat Eleisiak erabagita daukazanak ez daukeez kasik pekatutzat bere. Ta engainu onegaz bitzi dira itsu itsuban pekatu mortalian. Beste askok, pekatu loija aintzak euki arren, pekatuko okasinoiai ez deutsee kasurik egiten. Au da sutan, berotu bagarik egon gura izatia. Alan dagoz beste uts egite andi ta lodi asko arimen kalte agirijan seigarren agindubaren kontra. Bada, kristinaubak, utsegite ta engainu bildurgarri onei aurria artuteko, esango deutsut seigarren agindu onetan: Luxurijaren etxia zelakua dan; Jaungoikuak pekatu ezain oni zelan begiratuten deutsan; inpernubak ze estimazinoe emoten deutsan; pekatu loijak berak mundubari ze etxura emon deutsan; santubak zelan begiratu deutseen berari; zeintzuk dirian agindu onek eragozten dituban egitezko pekatubak; zeintzuk dirian berbazko pekatuba; zeintzuk dirian goguan leku emondako edo pensamentuzko pekatubak; ta azkenian birjinidadiaren ta kastidadiaren balijua. Au izango da, zeruba lagun dogula, agindu onetako nire erakutsijen ta zeuben ikasikizunen geija. Eskatu daijogun Jaungoiko onari bere grazija Jesusen erijotza penazkua ta grazijazko irabazijak gaiti, guztia jazo dedin Trinidade Guztiz Santiaren ondrarako ta geure arimen onerako. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa